uz27b

URTEAN ZEHARREKO XXVII. DOMEKEA /B

Sarrera-oharra

Ondo etorri, senideok, urtean zeharreko 27. domekako liturgia hau ospatzera. Markosen ebanjelioaren eskutik goaz Jesusen ingurua Jerusalemera bidean. Jesusek bere ikasle eta jarraitzaile gura gaitu. Eta konturatzen da zein gatx egiten jakun hainbeste ohiturak eta ustek gaukezalako lotuta. Beragan uste on osoa jarriz askatu geintekez loturotatik. Baina burugogorkerian zarratuta ere egon geintekez. Jesusi jarraitzeak bihozbarritzea eskatzen dau, bildurrak eta ziurtasunak alde batera iztea…

Sarrera-abestia

GOAZEN GUZTIOK BATERA Jaunarekin egotera.

Goazen guztiok batera Jaunarekin egotera.

1 Pozik alkartu gaitezen Aita dogu-ta laguntzen.

2 Seme-alaba bezela zaindu gagizuz Zuk, Jauna.

3 Entzun daizala Jaun onak gure poz eta negarrak.

Damu-otoitza

Jainkoagana apaltasunez eta zalekeria barik hurreratzen bagara baino ez dogu aurrera egingo bihozbarritzean…

—Jesus Jauna, Jainkoaren nahia egitea baino bilatzen ez dozuna, erruki, Jauna.

—Jesus Jauna, Legearen eta burugogorkeriaren aurrez-aurre zagozana, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, zure jarraitzaileak bihozbarriturik gura dozuzana, erruki, Jauna.

Lehenengo irakurgaiari

Irudipenetako azalpenek entzule-irakurlearen zintzotasuna eskatzen dabe. Ez gaitezan, ba, irakurgai honetara geure jarrerak tinkotzeko hurreratu, Jainkoaren nahia bilatzeko baino.

Erantzun salmoa

Sal 127, 1-2. 3. 4-5. 6

R/. Jaunak bedeinkatu gaizala, gure bizitzako egun guztietan.

Bigarren irakurgaiari

Azpimarratu daigun gutun honetan azalduko jakun hau: jatorri bera dabe danek", duintasunean gizakion bardintasuna, eta gizon eta emakumeen arteko kidetasuna gauzatu gura dogunok.

Ebanjelioari

Jesusengandik ikasteko eta haren irakaspenak onartu ahal izateko ume bihotza behar da, eta burugogorkeria alde batera iztea. Egin deiogun horrela ebanjelioari harrerea, Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Bere seme-alaba lez eta kidetasunean maite eta gura gaituan Jainko amari zuzendu deioguzan eskariak:

—Elizearen alde: gizon emakumeen arteko hartu-emonetan kidetasuna bultzatu daian, eta alkarrenganatzea, eskatu deiogun Jaunari.

—Apurtuta edo apurtzeko zorian aurkitzen diran ezkon bikoteen alde: bakotxak bere arrazoiak bilatu ez daiezan, Jainkoaren nahiari askatasun osoz zelan erantzun baino, eskatu deiogun Jaunari.

—Besteen duintasuna aintzat ez hartzearen zapalkuntzea sufritzen daben lurralde, emakume eta umeen alde: besteon burugogorkeria biguntzeko gauza izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Alkar ikusezinak bestearen heriotzea bilatzera daroazenen alde: itsukeria horretatik urteteko erak bilatu daiezan eta laguntza izan daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Jesusen berbara hurreratzeko aukerea daukagunok umetasunez entzun daiguzan haren irakaspenak, eta bihozbarritze bideetan jardun daigun, eskatu deiogun Jaunari.

† Hirutasunean bakar lez agertzen zaiakuzan maitasun-iturria, isuri gugana maitasun ur hori, garbitu gaizan eta bizibarritu. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzerako

1. Ogi hau jaten dauanak izango dau bizia.

Kaliz hontan aurkitzen da Jainko-odol guztia:

R/. Hor dogu janaria ta hor gure edaria.

2. Jaungoikoak deitzen gaitu: bera dogu janari.

Beragan dogu aurkitzen osasuna ugari.

R/. Zelan begiratzen deutson Jainkoak gizonari!

3. Danok gaur jaten badogu ogi bat mahai batean

ezin izan gorrotorik gaurtik gure artean.

R/. Alkar maitatu dagigun Jesusen izenean.