uz29c

URTEAN ZEHARREKO 29. DOMEKEA /C

Sarrera oharra

Ondo etorri, senideok, urtean zeharreko 29. domeka honetako liturgiara. (Egunon).

Aurreko domekako liturgiak esker oneko izatera deitzen baginduzan, gaurko honek etenbako otoitzera deituko gaitu. Zenbat eta gehiago gagozan Jaungoikoagaz, geure Aita-Ama maitaleagaz, hainbat eta bere antzekoagoak izango gara. Horixe da otoitza: Jaungoikoaren antzeko egiten gaituan lan-tresna.

Sarrera abestia

Aita baten semeok

sinismen bakar bat dogunok

anai artean batu garanok

kantuz gatoz, kantuz zugana, Jauna.

Argiaren seme eta egunaren oinordeko

abia gaitezen danok Jaunarengana goizean,

uxatu ditu goiz albak gure baitako ilunak,

eta pozaldi betea sortu digu bihotzean.

—Seme gara, bai, baina seme izaten ba ete dakigu?

Anai gara, bai, baina anai izaten ba ete dakigu?

Seme izatera, anai izatera, Jauna, heldu nahi dogu.

Zein gozo ta eder dan

anaiok alkartu

eta danok batera

Jainkoa goratu.

Agurra

† Bere seme-alaba maite gaitulako / eta beragaz bat eginda nahi gaitulako

lan-tresna lez otoitza emon deuskun Jauna / izan bedi zuekin. # Eta zure espirituarekin.

Damu otoitza

† Autortu daigun Jainkoaren aurrean gure iraupenik eza eta pazientzia bakoak izatea:

—Jesus Jauna: une oro otoitz egiten zenduana, Erruki, Jauna!

—Jesus Jauna: Aitaren ondoan egotea bilatzen zenduana, Kristo, erruki!

—Jesus Jauna: pobreei zuzenbide egiten deutsen Jainkoa iragarri deuskuzuna, Erruki, Jauna!

Lehenengo irakurgaiari oharra (Urt 17, 8-13a)

Ezin daike Moisesek luzaro iraun otoitzean besoak gora jasota; laguntza behar dau. Alkarregazko etenbako otoitzerako deia dogu.

Erantzun salmoa (Sal 120)

Bigarren irakurgaiari oharra (2Tm 3, 14-4, 2)

Inguruak berera iruntzi ez gaizan, bultzada adoretsuak behar doguz; eta ona da hori sinismenean oinarritua izatea.

Ebanjelioari oharra (Lk 18, 1-8)

Ebanjelioko alarguna pobre, baztertu eta gitxitu guztien ezaugarri da: zuzenbidea eskatzen dau. Zelango sinismena behar dan holangoen garrasia entzuteko! Egin deiogun harrerea ebanjelioari, Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Otoitzean Jainkoaren antzekoago egiten garala jakinik, zuzendu deioguzan Aitari gure beharrizanak:

—Eliza amaren alde: seme-alabei otoitz egiten irakatsi deieen, eta otoitz testiguak ugari sortu daitezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Euren bizitza otoitzari emonak bizi direnen alde: benetan izan daitezan entzuten eta aintzat hartzen dan oihartzun, eskatu deiogun Jaunari.

—Otoitzerako astirik ez daukenen alde: bilatu daien Jainkoaren ondoan egotea, eta aintzaldu ta goratu daien Jainkoa, eskatu deiogun Jaunari.

—Gure familien alde eta behartsu guztien alde: benetako otoitz eskola izan daitezan ume eta nagusi guztiontzat, eskatu deiogun Jaunari.

—Eukaristiarako alkartu garanon alde: axaleko otoitzetik alde egitea bilatu daigun, eta Jaungoikoarekin egotea eta hari entzutea, bere zuzentasunaren testigu izateko, eskatu deiogun Jaunari.

† Aita/Ama Jainkoa, txikienak maiteen dozuzana: biztu gugan zugaz egoteko eta zure entzule izateko egarri bizia. Jesukristo.

Jaunartzerako

1. Ogi hau jaten dauanak

izango dau bizia.

Kaliz hontan aurkitzen da

Jainko-odol guztia:

R/. Hor dogu janaria ta hor gure edaria.

2. Jaungoikoak deitzen gaitu:

bera dogu janari.

Beragan dogu aurkitzen

osasuna ugari.

R/. Zelan begiratzen deutson Jainkoak gizonari!

3. Danok gaur jaten badogu

ogi bat mahai batean

ezin izan gorrotorik

gaurtik gure artean.

R/. Alkar maitatu dagigun Jesusen izenean.

Hemen gaituzu, Jauna, ogiaren eske:

bizi behar honetan ahuldu baikintezke.

Zure gorputz santua hartu nahi genduke.

Zu gabe bizitzerik ezingo genduke.

Munduak behar badau eguzki-argia,

mendiko abereak iturri garbia,

orobat (gu danok) nahi badogu barruko bizia,

beharrezkoa jaku zeruko ogia.

Jauna, zure grazia lagun dakigula

ogi hau jan dagigun behar dan bezela.

Ez ahaztu txarrerako jarriak gauzela,

arren, zuzen ta leial bizi gaitezela.

Oharrak: