uz29a_lggk

URTEAN ZEHARREKO 29. DOMEKEA /A

Sarrera-oharra

Senideok, 29. domeka honetako liturgiak Jainkoarena zer dan eta beste zer dan Zesarrena bilatzen ebenen aurrean jarten gaitu, Jainkoaren irudia geuk, gizakiok, daroagula go-goratuz.

Sinismena Jainkoaren doai lez aintzat hartzen dogunok agertu daigun gure esker ona, arretaz esku hartuz eta gure eguneroko bizitza Jainkoaren hitzak argitu eta bultzatu daiala eskatuz.

Sarrera-abestia

ZEIN GOZO TA EDER DAN anaiok alkartu

eta danok batera Jainkoa goratu.

1 Gora bihotzak eta guztiok egin kantu

Jainkoak bere eskuz salbatuko gaitu.

2 Zabal gogoak Jaunaren hitza entzuteko

bere nahia jakinik zuzen ibilteko.

Damu-otoitza

Domekako dei honetan Jainkoa zein bazterreratuta daukagun autortu daigun, eta beste gauza askoren zein morroi garan, autortu gura ere ez izateraino:

—Jesus Jauna: Jainkoa bilatzeak behartsuagana zaroazana, erruki, Jauna.

—Jesus Jauna: Jainkoa zerbitzearren arerioak aurkitzen zenduzana, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, arerio diranak ere, zu galtzearren, alkartzeko indar zarana, erruki, Jauna.

Is 45

Badaki profeteak itxura baten kaltegarri danetik onurarik ataraten. Egundo pentsatu ere ez zana iragarriko deutso Jainkoaren izenean herriari: atzerritar bat izan daitekela herriaren salbatzaile.

Erantzun salmoa

R/. Emon Jaunari ospe eta goraldi

Ts 1

Hona Itun Barriko lehen berba idatziak. Ikusi zelango esker ona agertzen daben. Bultzatuko ete gaitue sinismena eskertzera?

Ebanjelioa, Mt 22

Txalogarria baino ez da Jesusen erantzuna, ala hausnartzera eroan behar gaitu? Egin deiogun harrera on Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Jainkoa bazterturik, nazinoa, aberria, hizkuntza, dirua edo negozioak absolutizatu dauan inguruan bizi gara, eta bildurrez zuzentzen dogu gure otoitza:

—Elizearen alde: ez daiten lotsatu Jainkoaren lekukotasuna iragarten eta, ondorio lez, txikiaren eta behartsuaren ondoan egoten, eskatu deiogun Jaunari.

—Handikien alde, txikiak azpian hartu eta esplotatzen dabezenen alde: bihurtu dakien bihotza, eta besteen zerbitzuan bizi izatearen poza esperimentatu daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Sufritzen dagozenen alde: alkartasunerako indar eta deigarri izanez, besteen eurenganatzea eta laguntza eskuratu daiezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Jainkoari zer, edo Zesarri beste zer emon behar deutsen eztabaidatzen diharduenen alde: gizakia jarri daien euren bizitzearen erdian, eta harexengan zerbitu daien Jainkoa, eskatu deiogun Jaunari.

—Elizkizunetan alkartzen garanon alde: honeik biziagoak egiten ahalegindu gaitezan, eta Jainko-pozez beterik urtenda, gure ingurukoentzat deigarri izan gaitezan, eskatu deiogun Jaunari.

† Sinismenera deitu gaituzun Jainko Jauna, etenbarik eskertu deizugula doai eder hau gure ingurukoen poz eta itxaropen izanik. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzerako

R/. Jauna dot Artzain, ez dot izango nik goserik;

hark emongo deust zer-jan onik.

1 Neu naz zerurik lurrera jatsi dan ogia

Aitak danori eskeinia.

2 Nire gorputza egiz dozue janaria

ta nire odola edaria.

3 Ogi hau jaten dauana beti da biziko,

hilterik ez dau ikusiko.