uz16a_lggk

Urtean zeharreko, XVI. asteko domekea /A

Sarrera oharra

Egunon, senideok. Jainkoaren handitasuna ospatzera deitzen gaitu gaurko liturgiak, eta handitasun hori Jainkoak errukian agertzen dauala aurkitzera. Era berean, Jaunaren irakaskintzara hurreratuko gaitu eta argituko zergaitik Jesusek parabola bidez irakasten dauan. Sartu gaitezan, buru-belarri esker onezko elizkizun honetan.

Sarrera abestia

ZU GABE, JESUS, NORA joango gara gu?

Zuk betiko bizitzako hitzak, Jauna, dituzu.

1 Zu gure maisu zaitugu, zu gure gidari

zure hitza guretzat indar eta argi.

2 Maitasunezkoa dogu, Jauna, zure hitza

Zu zaitugu egia, bidea, bizia!

Damu-otoitza

Gure ustetan, bestea iraintzen, zapaltzen edo ezabatzen edo gaitzesten agertu behar dogu gure handitasuna, bestela makalak garala emoten dogu. Jainkoak errukian eta parkamenean agertuazoten dau bere handitasuna. Damutuasunez hurreratu gakiozan:

—Jesus Jauna, Jainkoaren handitasuna iragarten deuskuzuna, erruki, Jauna!

—Jesus Jauna, Jainkoaren errukiaren barri emoten deuskuzuna, Kristo, erruki!

—Jesus Jauna, gure ingurua barritzera bialtzen gaituzuna, erruki Jauna!

OSPAKIZUNA

(.DOC .PDF)

Jkd 12, 13. 16-19

Zelan jokatzen ete dau guztia dagiken, danetarako ahalmena dauan eta gure makaltasunak eta txarkeriak ere ikusten dauzan Jainkoak? Entzun daiguzan Jakituriaren liburuko berbak.

Erantzun salmoa

R/. Ona zara, Jauna, eta errukiorra.

Erm 8, 26-27

Jainkoak daki zergiatik egin gaituan makalak. Baina laguntzak ez deusku hutsik egiten gure makaltasunean. Entzun Paulori.

Mt 13, 24-43

Parabola bidez emongo deusku bere irakaskizuna Jaunak. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Jainkoak bere herriaren ondoan, makalaren ondoan, laguntza behar dauanaren ondoan egon gura dau bere ahalmenaren eta errukiaren barri emoteko. Jo daigun eskale beragana usterik onenaz:

—Eliza amaren alde: lege eta arauak baino errukia, hurtasuna eta ezbardinenganako errespetua agertu daian bere jokabideetan, eskatu deiogun Jaunari.

—Gure gizartean ezbardinentzako leku egiten ahalegindu gaitezan eta errespetuz bizi izaten, eskatu deiogun Jaunari.

—Gurasoen alde, hezitzaileen alde, zaindarien alde: euren ardurapekoentzat eredu izan daitezan eta hareik errespetu handiz erabili daiezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Agintarien alde: behartsuen larritasunetara hurreratu daitezan, eta euren ezinekaz errukitsu agertu daitezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Jainkoaren handitasuna eta ahalmena errukian eta parkatzean agertzen dala ospatzen dogunok geure inguruan agertu daigun holango handitasuna, eskatu deiogun Jaunari.

† Jainko ahalguztiduna: emoiguzu zure seme alabatasuna agertu daigula gure senideagaz errukitsuak izanik. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzean

Maisu ogi bizi , gure lagun, Jesus gure bihotz barruan,

berarekin guk egin dezagun, orain otoitz eta gero lan.

1 Gure Maisu on eta argia, zu zaitugu gure egia;

zure hitzez ta zurekin, Jesus, egin dugu oparia.

2 Zure gorputza eta odola: janari ta edaria;

zu zaitugu, Jesus, gure lagun, adore eta bizia