Sarrera-oharra
Senideok: zoriontsu izan gura dogu; zoriontasunaren bila ibilten gara… baina ze bideetan zehar? Ondasunak pilatzeak eta aberastasunak metatzeak emoten ete dabe zorionik? Ala zoriona geuk daroagu, eta banantzen dogunean sumatzen dogu zoriontsuak garala? Hauxe da gaurko liturgiaren mezua. Hurreratu gaitezan apaltasunera hori ulertzeko eta Jainkoaren seme-alaben zoriontasunean bizi izateko.
Sarrera-abestia
Zein gozo ta eder dan
anaiok alkartu
eta danok batera
Jainkoa goratu.
—Gora bihotzak
eta guztiok egin kantu:
Jainkoak bere eskuz
salbatuko gaitu.
damu-otoitza
† Apaltasunez autortu daigun Jainkoaren eta senideen aurrean zoriontasun bila oker bideetan zehar ibili garala:
—Jesus Jauna, apalek baino ulertzen ez zaituena: erruki, Jauna!
—Jesus Jauna, Jainkoagandiko zoriona dakarskuzuna: Kristo, erruki!
—Jesus Jauna: zorion bidea zaituguna: erruki, Jauna!
Za 9,9-10
Gure bizitzan zehar badagoz atsekabeak, baina dana ez da atsekabea; zorion-izpiak ikusten eta dastatzen ere ikasi behar dogu. Hona zer dinoskun Zakarias profeteak.
Erantzun salmoa
R/. Ene Jainko, ene Errege, bedeinkatuko dot zure izena beti ere
Erm 8, 9.11-13
Konturatzen ete gara gure grina txarren menpetik urteteak jarten gaitula zorion-bidean? Entzun deiogun Paulori.
Mt 11, 25-30
Asko jakitea eta ahaltsu izatea bilatzen dogu besteak menpean hartu ahal izateko, zoriontasuna dakarskulakoan. Egin deiogun harrerea besterik dinoskun ebanjelioari, Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Jainkoaren izakereaz apalak baino ez dira jabetzen. Apaltasunez hurreratu gaitezan beragana gure beharrizanak aurkeztuz:
—Elizearen alde: herrialde guztietan bake-bideak urratu daizan alkar errespetatzera deituz eta harrokeria guztiak alboratuz, eskatu deiogun Jaunari.
—Besteak euren agintepean edo zigorpean hartzen dabezenak apalen eta sufritzen dabenen oihuak entzuteko gauza izan daitezan eta samurtasunez erantzun deieen, eskatu deiogun Jaunari.
—Mundu honek bere norgehiagokako lehian alboratzen dauzanak alkartasunerako eta errespeturako garraxi bihurtu daitezan, eskatu deiogun Jaunari.
—Umeen alde, batez ere lanean esplotatuak diranen edo gehiegikeriak sufritzen dabezanen alde: euren umetasuna errespetatu dakien eta maitatuak izatera heldu daitezan, eskatu deiogun Jaunari.
—Jainkoaren berbea entzuteko eta hausnartzeko, eta eukaristi-ogia alkarbanantzeko alkartzen garanok apaltasuna landu daigun eta uste on osoa bihotz apal dan Jaunagan jarri daigun, eskatu deiogun Jaunari.
† Bihotz apalak gura gaituzun Jainko maitalea, emoiguzu gure uste on osoa zure Semeagan jartea, Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
—Amen.
URTEAN ZEHARREKO XIV. DOMEKEA /A
Sarrera-oharra
Senideok: zoriontsu izan gura dogu; zoriontasunaren bila ibilten gara… baina ze bideetan zehar? Ondasunak pilatzeak eta aberastasunak metatzeak emoten ete dabe zorionik? Ala zoriona geuk daroagu, eta banantzen dogunean sumatzen dogu zoriontsuak garala? Hauxe da gaurko liturgiaren mezua. Hurreratu gaitezan apaltasunera hori ulertzeko eta Jainkoaren seme-alaben zoriontasunean bizi izateko.
Sarrera-abestia
Zein gogo ta eder dan anaiok alkartu
eta danok batera Jainkoa goratu.
—Gora bihotzak eta guztiok egin kantu:
Jainkoak bere eskuz salbatuko gaitu.
Damu-otoitza
† Apaltasunez autortu daigun Jainkoaren eta senideen aurrean zoriontasun bila oker bideetan zehar ibili garala:
—Jesus Jauna, apalek baino ulertzen ez zaituena: erruki, Jauna!
—Jesus Jauna, Jainkoagandiko zoriona dakarskuzuna: Kristo, erruki!
—Jesus Jauna: zorion bidea zaituguna: erruki, Jauna!
Za 9,9-10
Gure bizitzan zehar badagoz atsekabeak, baina dana ez da atsekabea; zorion-izpiak ikusten eta dastatzen ere ikasi behar dogu. Hona zer dinoskun Zakarias profeteak.
Erantzun salmoa
Erm 8, 9.11-13
Konturatzen ete gara gure grina txarren menpetik urteteak jarten gaitula zorion-bidean? Entzun deiogun Paulori.
Mt 11, 25-30
Asko jakitea eta ahaltsu izatea bilatzen dogu besteak menpean hartu ahal izateko, zoriontasuna dakarskulakoan. Egin deiogun harrerea besterik dinoskun ebanjelioari, Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Jainkoaren izakereaz apalak baino ez dira jabetzen. Apaltasunez hurreratu gaitezan beragana gure beharrizanak aurkeztuz:
—Elizearen alde: herrialde guztietan bake-bideak urratu daizan alkar errespetatzera deituz eta harrokeria guztiak alboratuz, egin daigun otoitz.
—Besteak euren agintepean edo zigorpean hartzen dabezenak apalen eta sufritzen dabenen oihuak entzuteko gauza izan daitezan eta samurtasunez erantzun deieen, egin daigun otoitz.
—Mundu honek bere norgehiagokako lehian alboratzen dauzanak alkartasunerako eta errespeturako garraxi bihurtu daitezan, egin daigun otoitz.
—Umeen alde, batez ere lanean esplotatuak diranen edo gehiegikeriak sufritzen dabezanen alde: euren umetasuna errespetatu dakien eta maitatuak izatera heldu daitezan, egin daigun otoitz.
—Jainkoaren berbea entzuteko eta hausnartzeko, eta eukaristi-ogia alkarbanantzeko alkartzen garanok apaltasuna landu daigun eta uste on osoa bihotz apal dan Jaunagan jarri daigun, egin daigun otoitz.
† Bihotz apalak gura gaituzun Jainko maitalea, emoiguzu gure uste on osoa zure Semeagan jartea, Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
—Amen.
JAUNARTZERAKO
ZU GABE, JESUS, NORA joango gara gu?
Zuk betiko bizitzako hitzak, Jauna, dituzu.
1 Zu gure maisu zaitugu, zu gure gidari
zure hitza guretzat indar eta argi.
2 Maitasunezkoa dogu, Jauna, zure hitza
Zu zaitugu egia, bidea, bizia!
OHARRAK