URTEAN ZEHARREKO XV. DOMEKEA /C
Sarrera oharra
Ondo etorri, senideok, urtean zeharreko XV. (hamabosgarren) domeka honetako liturgia hau ospatzera. Gure zorionbidea non edo zelan aurkitu geiken irakatsiko deusku, baina baita gure uste eta ohituretatik urtetea zein gatx egiten jakun ere bai. Ez da, ba, jakitea edo ulertzea: bizitzaratzea da; eta hantxe, eguneroko bizitzan, aurkituko doguz oztopoak, mugak, makaltasunak… Goazen indar hartzera Eukaristia honetara, jai giroan. Abestu daigun.
Sarrera abestia
Aita baten semeok,
sinismen bakar bat dogunok,
anai artean batu garanok,
kantuz gatoz,
kantuz zugana, Jauna.
Seme gara, bai, baina
seme izaten ba ete dakigu?
Anai gara, bai, baina
anai izaten ba ete dakigu?
Seme izatera, anai izatera, Jauna,
heldu nahi dogu.
Abadearen agurra
Gizaki guztiak bere seme-alaba
eta alkarregaz zoriontsu izateko
egin gaituan Jainko salbatzailea
izan bedi zuekin. # Eta zure espirituarekin.
Damu otoitza
Txarkeria Jainkoak zigortu egiten deuskula uste dogunok, begitu eta autortu daigun gure txarkeriak inor zigortzen eta atsekabetzen dauala; eta jo daigun Jainkoaren errukira:
—Jesus Jauna, zure lehentasuna behartsuak izan ziran, Erruki, Jauna.
—Jesus Jauna, behartsuen Jainkoaren aurpegia ikusten zendun: Kristo, erruki.
—Jesus Jauna, behartsuekaz bat egin zinan: erruki, Jauna.
Lehenengo irakurgaiari
Jainkoaren nahia, edo Legea, edo harenganako bidea, ez dago ilun edo urrun edo eskuratu ezineko; ingurura begiratzea baino ez dago. Irakurten jakin behar ikusten doguna…
Erantzun salmoa
Sal 68, 14 eta 17. 30-31. 36ab eta 37
R/. Murgilduok, bilatu egizue Jainkoa, eta birbiztu bekizue bihotza
Bigarren irakurgaiari
Zelango atseginez goraltzen dauan Kristo eta irakatsi leigun ha goraltzen Paulo apostoluak. Bere bizitzako oinarri aukeratu daualako da. Geuk ere Kristo egingo bagendu geure bizitzearen oinarri…
Ebanjelioari
Gure bizitzan zoriontasun bidea zelan egin geiken galdetuz egin deiogun harrerea ebanjelioari, Aleluia abestuz, zutunik.
Eskariak
† Maite dogula Jainkoa ezin esan geike geldokerian egonik, hainbeste ikuste doguzanean sufritzen, edo bazterreratuak edo erabiliak dirala. Otoitz honek gure geldokeriatik atara gaizala:
—Elizearen alde: emakumeak bere duintasuna dauala iragarteaz gain, eliz lanetarako eta ordendua izateko ere gaitu daian, eskatu deiogun Jaunari.
—Ekoizle erraldoi eta farmazia laborategiek-eta, etekinik handienak atarateko barik sufritzen dagozanen egoerea hobetzeko egin daien lan, eskatu deiogun Jaunari.
—Ezer gitxi dirala-ta, besteen alde ahotsik ere jasoten ez dabenek, otoitzera jo daien eta ingurukoekaz egoerea aztertzera eta eztabaidatzera, eskatu deiogun Jaunari.
—Otoizgiroan Jainkoaren berbea entzuteko gauza garanok, Samariar onaren jarrerea geuretuz, gure ondoko behartsuari lagun egin gakiozan, eskatu deiogun Jaunari.
† Maite gaituzun eta maitasun erantzuna eskatzen deuskuzun Jainkoa: bilatu daigula maitasun erantzun hori behartsuari lagun egitean. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzerako
1. Ogi hau jaten dauanak
izango dau bizia.
Kaliz hontan aurkitzen da
Jainko-odol guztia:
R/. Hor dogu janaria ta
hor gure edaria.
2. Jaungoikoak deitzen gaitu:
bera dogu janari.
Beragan dogu aurkitzen
osasuna ugari.
R/. Zelan begiratzen deutson
Jainkoak gizonari!
3. Danok gaur jaten badogu
ogi bat mahai batean
ezin izan gorrotorik
gaurtik gure artean.
R/. Alkar maitatudagigun
Jesusen izenean.
Hemen gaituzu, Jauna, ogiaren eske
bizi behar honetan ahuldu baikintezke.
Zure gorputz santua hartu nahi genduke.
Zu gabe bizitzerik ezingo genduke.
Munduak behar badau eguzki-argia,
mendiko abereak iturri garbia,
gu danok nahi badogu barruko bizia,
beharrezkoa jaku zeruko ogia.
Jauna, zure grazia lagun dakigula
ogi hau jan dagigun behar dan bezela.
Ez ahaztu txarrerako jarriak gauzela,
arren, zuzen ta leial bizi gaitezela.
Oharrak
URTEAN ZEHARREKO 15. DOMEKEA /C
Sarrera oharra
Urtean zeharreko domeka honek, senideok Jainkoaren maitasunaren aurrean jarriko gaitu, haren lehenengo agindua gogoratuz. Ba dakigu Jainkoaganako maitasuna, senidea, hurkoa maitatzean agertzen dogula. Eta baita, Jainkoa maitatzen dogula esan arren, sarritan senidea baztertu edo gutxietsi egiten dogula ere. Eroan gaizala, ba, gaurko Eukaristia honek Jaikoaren maitasunak gugan dauan eragina somatzera. Emon deiogun hasierea, abestuz.
Sarrera abestia
Aita baten semeok
sinismen bakar bat dogunok
anai artean batu garanok
kantuz gatoz, kantuz zugana, Jauna.
—Seme gara, bai, baina seme izaten ba ete dakigu?
Anai gara, bai, baina anai izaten ba ete dakigu?
Seme izatera, anai izatera, Jauna, heldu nahi dogu.
Damu otoitza
† Maitasunean eta maitasunerako sortuak izan garanok sarritan egiten dogu harengandik ihes, beste bide batzuetan zehar. Damutu gaitezan:
—Jesus Jauna: zure maitasun Espiritua emon deuskuzuna, erruki, Jauna.
—Jesus Jauna, Jainkoaren aitatasunaren barri emon deuskuzuna, Kristo, erruki.
—Jesus Jauna, maitasunaren parkamen errukitsuan hezten gaituzuna, erruki, Jauna.
† Erruki dakigula…
Lehenengo irakurgaiari oharra (Dt 30, 10-14)
Antxinako legeak maitasunaren lehentasuna erakutsi gura dau, eta maitasunaren esaneko bihurtu gura gaitu. Lege hori geure barruan, geure ahoan daroagula gogoratuko deusku; ez dagoala urrun edo hasago.
Erantzun salmoa (68)
Bigarren irakurgaiari oharra (Ko 1, 15-20)
Jesusengan sinisten dogunok, ha gure bizitzako Jaun autortzen dogunok, Pauloren idazki honetako berbeaz bihotz puztuak izango gara. Eskertu deioguzan berbok.
Ebanjelioari oharra (Lk 10, 25-37)
Jesusek ez dau onartzen maitasunerako atxakirik. Judeguentzat higuingarri dan Samariar bat, ezezagun bategaz, holango maitasun ezaugarriak egiteko gauza bada, ez ete gara izango gu gauza, hori eta gehiago egiteko? Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Jainkoaren maitasun egarri diran seme-alaba lez, zuzendu deioguzan gure eskariak, Aita/Ama autortzen dogun Jainkoari, eskatuz:
—Eliza amaren alde: bere seme-alabak maitasunezko eta askatasunezko berban hezi daizan… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.
—Eliz Artzainek adoretu daiezan Teologo, eliz-irakasle, eta gaurko munduagazko alkarrizketan diharduenak, ez isilduazo… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.
—Gure Gizarteak, diruzalekeriak eta agintekeriak, sarritan Jainkoaren izenean dala-ta, bazterreratzen dabezanen alde: honeen beharrizana Jaikoaganako maitasuna agertzeko aukera bihurtu dakigun… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.
—Krisi egoera honetan danok, baina batez ere eukitsuenak eta agintedunak, alkartasunera bideratu gaitezan, eta neurritsuago bizi izan gaitezan… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.
—Eukaristia ospatzen dogunok Jainkoaren maitasunaren esperientzia izan daigun, eta maitasun horren zabaltzaile izan gaitezan… Eskatzen deutsugu, Jauna, -Aita zaitugulako.
† Zure seme-alabok maitasunerako sortu gaituzun Aita/Ama Jaungoikoa, emoiguzu, senide behartsuaren ondoan egoteko adorea eta ausardia. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzerako
1. Ogi hau jaten dauanak
izango dau bizia.
Kaliz hontan aurkitzen da
Jainko-odol guztia:
R/. Hor dogu janaria ta
hor gure edaria.
2. Jaungoikoak deitzen gaitu:
bera dogu janari.
Beragan dogu aurkitzen
osasuna ugari.
R/. Zelan begiratzen deutson
Jainkoak gizonari!
3. Danok gaur jaten badogu
ogi bat mahai batean
ezin izan gorrotorik
gaurtik gure artean.
R/. Alkar maitatu dagigun
Jesusen izenean.
URTEAN ZEHARREKO 15. DOMEKEA /C
HITZALDIA
Zerk arduratzen dau, zerk kezkatzen dau, gaurko gizakia? Kezkatzen gaitu salbamenak? Kezkatzen gaitu Jainkoa zerbitzatzeak? Ala gure kezka bakarra ondo bizi izatea da? Osasuna da gure ardura bakarra? Gero eta nabarmenagoa da gure gizartean osasunaren eta ondo bizi izatearen ardurea; eta gero eta gitxiago dira Jainkoa zerbitzatzeaz edo norbere salbamenaz kezkatuak. Esan daiteke, gora (zerura) begira barik, behera begira bizi garala, hemengoxeaz baino arduratu barik.
Jainkoaren deiari erantzunez, Eukaristiaren mahai inguruan alkartu garanok, ba dogula beste kezka edo ardurarik esan geike; ba dogula salbamenaren edo Jainkoa zerbitzatzearen kezkarik. Gaurko Eukaristia honetan entzun dogun Jainkoaren berbeak, Jainkoak gugandik zer itxaroten dauan entzun dogu. Gehienetan geuk uste izaten dogu Jainkoak gugandik zer itxaroten dauan; inoiz edo noiz galdetu egin edo egiten dogu; baina ia beti uste dogu Jainkoak gauza gatxak eta lortu-ezinekoak eskatzen deuskuzala. Holan ete da?
Lehenengo irakurgaiak esan deuskunetik, ez da holan. Jainkoak ez deusku eskatzen ezinezkorik, eta ez dogu urrunera edo hasagora joan beharrik bere nahia edo Legea ezagutzeko, hortxe berton daukagulako, geure ahoan, geure bihotzean…, eta batez ere ebanjelioan aurkitu geike: bere Seme Jesusengan gauzatua.
Zer da, ordea, Jesusengan agertzen deuskuna? Lege maisu baten galdereari erantzunaz emongo deusku gaurko ebanjelioan Jesusek, Jainkoak gugandik itxaroten dauanaren barri. Ez hori bakarrik; Jesusen erantzunean salakuntza bat ere aurkitu dogu, Jainkoaren zerbitzuan aitzakia-jarle garenontzat.
Danok euki geike argi Jainkoak maitasunez erantzun deiogula nahi dauala, eta berari deutsogun maitasuna hurkoari agertuz gauzatu geikela. Aitzakia-jarleak, ordea, zera galdetzen dau: “Baina, nor dot nik lagun hurko?” Aitzakiarik ez badogu jarri gura, Jainkoaren maitasunaren barri izan behar dogu. Horixe emon deusku Paulok, (egin dogun bigarren irakurgaian): Jainkoak dana emon deusku bere Semeagan, eta haren oinordekide egin gaitu, beragaz berradiskidetuz haren eskeintzan.
Jainkoak maite-maite nauela jakiteak eragingo deust maitasunez erantzutera. Haren barri ez badaukat, ahalegindu neinteke maitatzen, baina laster nekatuko naz, eta neuk ere behar dodala besteek maitatu naien uste izango dot, eta neure buruaz baino ez naz arduratuko.
Kontuz, gainera! Ba dirudi eliztarrok, edo eliz gauzetan gabizenok izan geintekezela nagienak Jainkoaganako maitasuna gure hurkoa maitatzean gauzatzen; edo behartsuagana hurreratzen eta hari lagunduz gauzatzen Jainkoari deutsogun maitasun hori. Guzurra badirudi ere, Jainkoagana begiratzen bizi izateak urrundu egin geinkez gure senideengandik, Jainkoaganako maitasuna nortzuengan gauzatu behar dogun hareengandik. Norbere salbamenaren ardureak aldendu egin geinkez besteetaz izan behar dogun arreta eta arduratik. Horrelaxe agertzen eban Jesusek Jainkoari eutson maitasuna: behartsuengana, pekatariengana, baztertuengana hurreratuz eta harei harrera on eginez, osakuntzak gauzatuz, euren mahaira jarriz, Jainkoaren parkamena luzatuz, eta abar.
Begira zer esan deuskun ebanjelioko txatalaren azkenean: “…egizu zeuk ere beste horrenbeste.” Zer da "beste horrenbeste" egite hori? Ba, beharrizanean dagoanarengan "behartsua" baino ez ikustea, eta beste edozeren gainetiko lehentasuna berari emotea. Jainkoari deutsogun maitasuna harexengan gauzatu geike argi baino argiago eukitea, beste lehentasun guztiak alde batera jaurtiz.
Liturgiak, ba, senideok, Jainkoaren nahia ezagutzen lagunduko deusku, maitasun hori sentitzen, eta maitasun horren gauzatzera eroango gaitu, Jainkoari entzuten badeutsogu, behintzat. Entzun deiogun, ba!
Hemen gaituzu, Jauna, ogiaren eske:
bizi behar honetan ahuldu baikintezke.
Zure gorputz santua hartu nahi genduke.
Zu gabe bizitzerik ezingo genduke.
Munduak behar badau eguzki-argia,
mendiko abereak iturri garbia,
orobat (gu danok) nahi badogu barruko bizia,
beharrezkoa jaku zeruko ogia.
Jauna, zure grazia lagun dakigula
ogi hau jan dagigun behar dan bezela.
Ez ahaztu txarrerako jarriak gauzela,
arren, zuzen ta leial bizi gaitezela.
Argiaren seme eta egunaren oinordeko
abia gaitezen danok Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz albak gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea sortu digu bihotzean.
ORACION COLECTA
Dios y Padre nuestro, origen de todo bien; Tú nos enseñas que la verdadera vida y religión consiste en practicar el amor y la misericordia. Haz que nuestro trabajo en favor de los más necesitados te tenga siempre por modelo a ti, que nos enseñas cómo ha de ser la entrega, el amor y el perdón. Por nuestro Señor Jesucristo.
ORACION SOBRE LAS OFRENDAS
Pan y vino, Señor, sobre este altar. El pan que hemos compartido y el vino y la esperanza necesaria para la vida. Nosotros que disponemos de estos bienes de la tierra, al ofrecértelos a ti, te pedimos nos hagas solidarios y capaces de compartirlos con quienes nada tienen. Venga sobre ellos tu Espíritu Santo. Por Jesucristo.
PREFACIO
Realmente es nuestro deber y salvación darte gracias en todo momento y expresarte nuestro agradecimiento estando cercanos a cuantos hombres heridos y abandonados encontramos en el camino de la vida.
Tú eres el verdadero samaritano que sanas nuestras heridas y curas nuestros corazones de los golpes de la vida, y esperas que sepamos socorrer a aquellos hermanos que han caído víctimas del egoismo y del pecado.
Por eso ahora, alegres y agradecidos por tu amor, queremos proclamar esta alabanza en tu honor: Santo, Santo, Santo...
ORACION DESPUES DE LA COMUNION
Llegue a ti, Señor, nuestra acción de gracias que nace de todo lo que de ti recibimos y de cuanto aquí hemos celebrado. Haz que sepamos vivir colaborando por transformar la vida y el mundo de modo que sean espacio donde las personas puedan descubrir tu amor. Por Jesucristo.