URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKEA - B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Senideok: Egun on eta ondo etorriak Eukaristiaren ospakizun honetara.
Jesusen ikasle izan nahi dogunok, geure asteroko batzarra ospatzera goaz. Baina, zer da Jesusen ikasle izatea? Hona hemen erantzun osoa eta betea inoiz ere aurkituko ez deutsagun itauna. Halan da guztiz ere, Jaungoikoaren Berbeak erantzun hori aurkitzen lagundu egingo deusku.
Jarri gaitezan batzar-giroan, "Igandetan elizan..." abestuz.
DAMU-OTOITZA
Senideok: gure Jaungoikoa errukiorra eta parkatzailea da. Batu gaitezan geure barruan eta apaltasunez autortu dagigun geure pekatua:
- Jesus Jauna, kurutzean josirik, salbau gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, bizitzarako bidea eten barik erakusten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, betiko bizitzara dei egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jak 2, 12. 17-20 :
Nork dauka errezoia mundu honetan? Begiratu baten, kristau ez diranak, kristinauak baino hobeto bizi dira. Zein da bizira daroan bidea? Entzun dagigun Jakituriaren liburuak emoten dauan erantzuna.
Erantzun-Salmoa: 53. Salmoa
Jainkoa da gure babesa. Otoitz honek, behin eta barriz Jainkoagana konfiantzaz joko dau.
St 3, 16 - 4, 3 :
Bakezaleek bakea ereiten dabe. Eta bakeak zuzentasuna dakar ondoren lez.
Mk 9, 29-36 :
Besteen gainetik egotea bilatzen dogunoi irakatsi ederra emongo deusku Jesusek gaurko ebanjelioan: lehenen izan nahi dauana, izan daitela guztien zerbitzari. Zutundu gaitezan eta "Aleluia" abestu dagigun.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: egin deiogun otoitz Jaungoiko gure Jaunari munduko beharrizanen alde:
- Kristau-alkartean zerbitzu edo erantzukizunen bat dauken guztien alde: Jesukristok irakatsi deuskun lez, zerbitzu hori apaltasunez bete dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Herrietan eta nazinoetan agintaritza euren eskuetan daukenen alde: euren eginkizuna haundikeriarik baga eta makalenen zerbitzari izanez bete dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gu guztion alde: bakearen alde jokatu dagigun beti eta zuzentasunaren aldeko ekintzetan parte hartu dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Munduan zehar, gosez, gerrapean edo bertan behera itzita dagozanen alde: gizartea eurekaz arduratu daiten eta erantzun zuzena emon daien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
Onartu, Jauna, gure eskariak, uste osoz zuzendu deutsuguz-eta. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Elizatik urteterakoan, gogoratu dagigun Jaungoikoaren Berbeak eskeini deuskun zerbitzu, alkar ulertze eta onartze mezua. Eta mezu hori bizi dagigula gure eguneroko bizitzan.
"Alkartuta goazen..."
URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKEA - B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Senideok: Egun on eta ondo etorriak Eukaristiaren ospakizun honetara.
Jesusen ikasle izan nahi dogunok, geure asteroko batzarra ospatzera goaz. Baina, zer da Jesusen ikasle izatea? Hona hemen erantzun osoa eta betea inoiz ere aurkituko ez deutsagun itauna. Halan da guztiz ere, Jaungoikoaren Berbeak erantzun hori aurkitzen lagundu egingo deusku.
Convocados por Jesús, queremos celebrar la eucaristía y ser sus discípulos. Sabemos que es difícil seguir el camino que Él siguió, que es difícil tomar la cruz de cada día y mantenernos fieles a El. Necesitamos encontrarnos con Cristo, para ser iluminados por su luz y mantenernos fieles a pesar de todas las dificultades.
Jarri gaitezan batzar-giroan, "Igandetan elizan..." abestuz.
DAMU-OTOITZA
Senideok: gure Jaungoikoa errukiorra eta parkatzailea da. Batu gaitezan geure barruan eta apaltasunez autortu dagigun geure pekatua:
- Jesus Jauna, kurutzean josirik, salbau gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, bizitzarako bidea eten barik erakusten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, betiko bizitzara dei egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jak 2, 12. 17-20 :
Nork dauka errezoia mundu honetan? Begiratu baten, kristau ez diranak, kristinauak baino ho-beto bizi dira. Zein da bizira daroan bidea? Entzun dagigun Jakituriaren liburuak emoten dauan erantzuna.
La mayor denuncia contra la corrupción y el engaño, es la honradez y una vida honesta, sencilla, limpia.
Erantzun-Salmoa: 53. Salmoa
Jainkoa da gure babesa. Otoitz honek, behin eta barriz Jainkoagana konfiantzaz joko dau. El creyente acude a Dios en su plegaria, porque de El le viene la fuerza y la salvación.
St 3, 16 - 4, 3 :
Bakezaleek bakea ereiten dabe. Eta bakeak zuzentasuna dakar ondoren lez.
En el fondo de todos los males, está la ambición, la codicia, el orgullo y la soberbia. Hace dos mil años decía esto el Apóstol Santiago.
Mk 9, 29-36 :
Jesús reprende la ambición de los discípulos. El puesto de sus seguidores está en el servicio y en la entrega a los demás.
Besteen gainetik egotea bilatzen dogunoi irakatsi ederra emongo deusku Jesusek gaurko ebanjelioan: lehenen izan nahi dauana, izan daitela guztien zerbitzari. Zutundu gaitezan eta "Aleluia" abestu dagigun.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: egin deiogun otoitz Jaungoiko gure Jaunari munduko beharrizanen alde:
- Kristau-alkartean zerbitzu edo erantzukizunen bat dauken guztien alde: Jesukristok irakatsi deuskun lez, zerbitzu hori apaltasunez bete dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Herrietan eta nazinoetan agintaritza euren eskuetan daukenen alde: euren eginkizuna haundikeriarik baga eta makalenen zerbitzari izanez bete dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Para que los ciudadanos no seamos víctimas de la comodidad y del consumismo y sepamos compartir lo que somos y tenemos con los demás. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por nuestra comunidad parroquial, llamada a cuidar la fe; para que nuestra conducta sea signo del amor que Dios nos tiene. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
Onartu, Jauna, gure eskariak, uste osoz zuzendu deutsuguz-eta. Jesukristo gure Jaunaren bitar-tez. Amen.
AZKEN AGURRA
Elizatik urteterakoan, gogoratu dagigun Jaungoikoaren Berbeak eskeini deuskun zerbitzu, alkar ulertze eta onartze mezua. Eta mezu hori bizi dagigula gure eguneroko bizitzan.
Recordemos el mensaje de servicio, comprensión y acogida que hemos escuchado en la palabra de Dios. Procuremos vivirlo durante la semana. Recibamos la bendición de Dios.
"Alkartuta goazen..."