jaunaren_bateoa

JAUNAREN BATEOA /C

Urtean zeharreko I. domekea

Sarrera-oharra

Ondo etorri, senideok, Gabon jaiei amaierea eta Urtean Zeharreko Liturgi aldiari hasierea emoten deutsen Jaunaren Bateoa ospatzera. Pekatariekin lerrotuta, Joanen damu-bateoa hartzen dau Jesusek; zerua zabaltzen dau; Jainkoagazko hartu-emonetan sartzen gaitu… Ez daigun galdu aukera hau. Jarraitu deiogun Liturgia hau ospatuz.

Sarrera abestia

Bateoko uretan, Jauna, gaituzu

pekaturako hil ta zeuretzat biztu.

—Bateoagaitik, / eskerrik asko,

seme-alaba egin / gaituzulako.

—Bateoan ginan / hil Jesusegaz

geroztik gaitezan / bizi beragaz.

Damu-otoitza

Aurkeztu gaitezan, damutasunez, Jaunaren aurrean, gure pekatuetatik askatzeko egiten da-ta bat pekatariekaz:

—Jesus Jauna, Espirituak bultzatua zarana, erruki, Jauna.

—Jesus Jauna, aldi eta egoerei adi zagozena, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, damu-bateoa hartu eta zeruak zabaltzen deuskuzuzana, erruki, Jauna.

Lehenengo irakurgaiari

Jaunaren morroiaren irudira hurreratuko gaitu Isaiasek, eta guk, irudi horretan, Jesus ikusiko dogu. Geuretu daigun haren eginkizuna.

Erantzun salmoa

Bigarren irakurgaiari

Pedro apostoluak bere hitzaldian Jesus Jaunaren eginkizunaren barri emongo deusku: geure eginkizun izan daiteke Espirituaren esanetara jarten baagara.

Ebanjelioari

Harrigarria da Joan ebanjelariak emoten dauan Jesusi buruzko autorra; baina pozgarria eta asegarria ere bai. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Jainkoak gugandik hur eta geure artean izateaz gain gure lokarrietatik askatu gura gaitula ikusten dogu. Jo daigun eskale bere errukira.

—Elizearen alde: pekatarientzako, aldenduentzako eta itxaropenik aurkitzen ez dabenentzako ere euren egoeratik askatzeko indar izan daiten, eskatu deiogun Jaunari.

—Zorion iturria ondasunak metatzean ikusten dabenek Espirituaren argitasuna aurkitu daien eta haren esanetara jarteko adorea izan daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Zahar, pobre, gaiso eta bazterkuntzea jasaten dabenek itxaropena eta laguntza aurkitu daien Jesus Jaunaren jarraitzaile garala dinogunongan, eskatu deiogun Jaunari.

—Zor jakon begiramena eskuratu daian emakumeak, eta bere duintasunean jarria izan daiten bai Elizan, bai gizartean eta baita erakunde guztietan ere, eskatu deiogun Jaunari.

—Eukaristiaren mahaira hurreratzeko aukerea dogunok Espirituaren esanetara jarri gaitezan, behartsuekaz eta sufritzen dabenekaz bat egiteko, eskatu deiogun Jaunari.

† Zure Seme Jesusengan seme-alaba egiten gaituzun Jainko Jauna: geure ondoan sumatu zaiguzala gure egunerokotasunean. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzerako

1 Gau erdian Zu zara distira argizkoa,

isiltasun osoan hor zure mintzoa.

R/. Maitasun-agerpen!

Isiltasun osoan Hitza gizon sortzen.

2 Urratu da mundutik ilunpe itxia,

sortuazoz zerutik Zuk argi barria.

Amaieran

Agur, Maria Belengo, Jesus haurrarekin.

Agur, graziaz betea, Jauna da zurekin.

1 Jauna ta Jesus da zure sabeleko frutu;

andra guztien artean bedenikatua zu.

2. Ama-semeak han dagoz hain apal, hain xume:

Ama, Andra Maria da, Jaungoikoa ume. R/.

3. Santa Maria Birjina, Jainkoaren Ama,

Otoitz egin gure alde, Zagoz guregana. R/.

4. Zure beharrean gagoz, Ama, betiere;

Heriotzako orduan batik bat halere. R/.