Sarrera-agurra
Senideok: Gaurko liturgian Jaunaren igokundea ospatzen dogu. Nora igoten dau Jesusek? Aitagana! Hobeto esanda: Jaungoikoak bere Semea ez dau ustelak hartzen izten; beragaz hartzen dau, eta bere eskoi-aldean jarten dau. Hau da: Jainkoak osperik handiena emoten deutso bere Semeari.
Garrantzizko gertakaria ete da, hau? Askorentzat ez: hementxe bizi diren artean dira izan, eta ahalik ondoen igaro nahi dabe, hil ondoren ezer ez direla uste dabe-ta. Guk Jainkoarentzat garela sinisten dogu, Jesusen esana ta bizia aintzat hartzen doguzalako: Jesusengan sinisten dogulako. Horrexegaitik ospatzen doguz alaitasunez haren misterioak.
Sarrera-abestia
Biztu zaigu gure Jauna biztu gu salbatzeko;
gu ere biztuko gara berarekin betiko. (BIS)
Gau ilunak ez gaitu gu bildurtzen
ba datorrelako eguna;
gorrotoak ez gaitu gu bultzatzen
ba dugulako maitasuna.
Aintzarako oharra
Jesus gure Jauna zeruan autortzen dogu, Aitaren eskoialdean. Emon deiogun aintza hirutasunean autortzen dogun Jainkoari: Aitari, Semeari eta Espiritu santuari.
Lehenengo Irakurgaia
Apostoluen Eginak deituriko liburuak Elizearen lehenengo pausoak jasoten ditu. Eta, bere lehenengo atalburuan, Jesusen zeruratzearen barri emoten deusku. Horixe entzungo dogu irakurgai honetan.
Erantzun Salmoari sarrerea (Ps 46)
Jesusen bizitzan Jainkoak harrigarriak adierazi deuskuz eta bere eskoirako garala esaten deusku. Salmo honek laguntzen deusku hori iragarten eta ospatzen. Alaitasunez abestu daigun.
Bigarren Irakurgaia
Kristo berbiztua Jaungoiko Aitak bere eskoi aldean jarriazo dau. Fededunok Haren Gorputzeko atal gara eta guri ere azken bardina eskeintzen deusku.
Ebanjelioaren Sarrera-Oharra (Ohargileak)
- Begira zenbat gauza sakon esaten jakuzan ebanjelio-txatal txikitxo honetan. Jesus zerura doala esaten ez bajaku ere, bai esaten jakuzala garrantzizko beste gauza asko. Egin deiogun harrerea on, Aleluia abestuz. Zutunik.
Aleluia, Aleluia, Aleluia, Aleluia!!!
Jainko Herriaren Otoitza
† Jainkoak bere eskoialdean jarten dau Jesus, geu ere bere ondoan nahi gaitula aditzera emoteko. Zuzendu deioguzan usterik onenagaz gure eskariak:
—Elizearen alde: gizaki guztien artean, batez ere etsipenean dagozanengan, Jainkoarenganako uste ona (konfiantzea) ereiten eten barik jardun daian. Egin daigun otoitz.
—Jesus ezagutzen daben guztien alde: mundu honetara egokituta bizi izatetik urten, eta erreinuko baloreen autorle zintzo egin daitezan. Egin daigun otoitz.
—Gerrak, gorrotoa, zapalkuntzak, baztarkuntzak, erbesteratzea eta beste txarkeriarik eta gaisotasun eroan ezinak sufritzen dagozanen alde: Jesusen barri onaren poza ta argitasuna izan daiezan. Egin daigun otoitz.
—Komunikabideetan diharduenen alde: euren lana egiaren zerbitzua izan daiten, euretara joten daben guztiak zuzentasunean eta egian hezi ahal izan daitezan, Egin daigun otoitz.
—Jesusen misterioak ospatzeko alkartzen garen guztion alde: haren pozean bizi izan gaitezan, eta geure mihinaz eta bizikereaz jakin daigun hareen barri emoten. Egin daigun otoitz.
† Jainko Aita: Zeure eskumaldean nahi gaituzulako, goretsia izan zaitez non nahi eta noiz nahi, Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzean
Gurekin egon, gurekin, Jauna, behar dogu-ta hitz egin:
heldu da gaua, ilun-iluna. Gurekin egon, gurekin!
Zertaz diharduzue hitz egiten bide guztian bihotz ilun?
Hara Jerusalemen gertatuaz: Jesus hil dala, hareinegun.
Kristok behar zituen jasan behar horreik guztiok jasan behar.
Biztu ta holan eiten ospean sar betiereko ospean sar.
Oharrak