uz21b

Urtean zeharreko, XXI. asteko domekea

Sarrera-oharra

Ondo etorri, senideok, urtean zeharreko 21. domeka honetako liturgia ospatzera.

Behar bada, ez jaku atsegin izango bertan aurkituko doguna, batez ere gure sinismen bizitzea badaezpadakoa bada. Eta gehiengo batena holangoxea dala esan geike, parkatu, baina.

Gaurkoan aukeraketearen aurren jarriko gaitue. Besteentzat gura dogun hau gatxa egiten jaku geuretzat, eta hortxe aurkituko dogu ondoeza. Baina Jainkoagazko hartu-emonetan, behin argitan eta behin ilunpetan ibiltea baino ez ete da hobe beti ibiltea argitan? Bilatu daigun horixe gaurkoan: Jesusen ezpairik bako jarraitzaile izatea; eta horretarakoxe eskatu daigun laguntza.

Sarrera abestia

Zu gabe, Jesus, nora joango gara gu?

Zuk betiko bizitzako hitzak, Jauna, dituzu.

Zu gure Maisu zaitugu, zu gure Gidari:

zure Hitza guretzat indar eta argi.

Damu-otoitza

Sinismena bakotxak beretara ulertu gara dogunok urduri jarten gara aukeraketearen aurrean jarten gaituenean, eta ez gara izaten gauza dana alde batera itzi eta Jesus Jauna eta haren Barriona besarkatzeko. Damuturik autortu daigun gure epelkeria.

—Jesus Jauna, zuk argi eta garbi aurkezten deuskuzu Jainkoaren erreinua: erruki, Jauna.

—Jesus Jauna, zuk ez gaituzu ezbaietan gura zugazko hartu-emonetan: Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, zuk bizitzarako benetako berbak dituzu: erruki, Jauna.

Lehenengo irakurgaiari (Jos 24, 1-2a. 15-17. 18b)

Jainkoaren esperientzia handia behar da aukeraketa sendoa egiteko, eta uste ona izan behar da aukeraketa sendoa egin dauanagaz joateko. Ea irakurgai honek sinismeneko aukeraketa sendo batera garoazan…

Erantzun salmoa

Bigarren irakurgaiari (Ef 5, 21-32)

Zein onargatxak egiten jakuzan Paulo Apostoluaren berbok. Aldatu dira aldiak; beste aldi batzuetan gagoz. Egia. Baina Jesusen ikasleak bere burua bestearen menpe jarten dau, zerbitzari lez. Eta zein gatx egiten jakun guri hori!

Ebanjelioari (Jn 6, 60-69)

Aukeraketa baten aurrean, baietza emotea gatx egiten jakunean, besteak hozteko ahaleginak ere egiten doguz. Jesusek baietz osoa eskatuko deusku. Egin deiogun harrera on ebanjelio honetan, Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Jainkoak bere seme-alabok ez gaitu nahi nora ezean, ezbaietan, epelkerietan, beragan uste oneko baino eta alkarren zerbitzari. Eskale agertu gaitezan bere aurrera:

—Elizearen alde: argia izan daiten bere azalpenetan gaurko gizakiari Jainkoaganako aukera sendoa egiteko bideak eta adorea emonez, eskatu deiogun Jaunari.

—Erabagiak hartzeko epelegiak izanik uste ona inorengan jarri beharra dabenen alde: Jesusengana hurreratu daitezan eta haren Barrona besarkatu daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Ebanjelioaren arauetan senideen zerbitzari izatea gatx egiten jakenen alde: besteei egiten jaken zerbitzuak egiten gaitula handi ulertu daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Gure sinismen jokabidea, Jainkoagandik laguntza lortzea baino gehiago, haren zerbitzua bilatzea eta ha senideengan aintzaltzea izan daiten, eskatu deiogun Jaunari.

—Sinismen aukeraketea egin ahal izateko, katekesirako, otoitz taldeetarako, Bizian Gora talderako eta hezkuntza taldeetarako gogoa eta egarria biztu dakigun, eskatu deiogun Jaunari.

† Jainko Jauna: formazino hain txikiko garan zure seme-alaboi emoiguzu buruzagiei itsu-mustuan jarraitzeko baino formazinorako gogo handiagoa. Jesukristo.

Jaunartzerako

1. Ogi hau jaten dauanak izango dau bizia.

Kaliz hontan aurkitzen da Jainko-odol guztia:

R/. Hor dogu janaria ta hor gure edaria.

2. Jaungoikoak deitzen gaitu: bera dogu janari.

Beragan dogu aurkitzen osasuna ugari.

R/. Zelan begiratzen deutson Jainkoak gizonari!

3. Danok gaur jaten badogu ogi bat mahai batean

ezin izan gorrotorik gaurtik gure artean.

R/. Alkar maitatu dagigun Jesusen izenean.