uz13b

Urtean zeharreko, XIII. asteko domekea

Sarrera-oharra

Ondo etorri, senideok, urtean zeharreko 13. domekea ospatzera.

Aurreko domeketan Jesus Nazaretarraren iragarpenak entzun eta Jainkoaren handitasuna ospatu ondoren, gaurkoan Jainkoarengana abiatzeko bidea ohikuneak eta ohiturak eta elizkizuna eta azaleko otoitzak-eta ez dirala ikusiko dogu; Jesus bera dala bidea. Eta bide horrek benetako bizitzara eta heriotzea ezeztera garoazela ikusiko dogu.

Baina argi! Jesusen berbok eta egintzok oztopoak aurkituko dabez gure ohikerietan; ez doguz onartuko beragan jarten ez badogu uste ona, beragan sinisten ez badogu…

Ea gaurko liturgiak Jesusengan dogun uste ona eta sinismena bizkortzen laguntzen deuskun eta haren aldra alaiean sartzen gaituan.

Sarrera abestia

Izan zaitez beti / Jesus maitea / nire bihotzaren / Jaun ta Jabea.

Jesusen bihotza dago suturik / maitasuna agertzen alde guztitik.

Agurra

Bizitza beterako egin gaituan / eta bizitzarako bide bere Seme Jesukristo

emoten deuskun Jainko Jauna / izan bedi zuekin.

—Eta zure espirituarekin.

Damu-otoitza

Bizitzearen bila atseginkeri iturrietan ibilten garanok, bilatu daigun bizitz iturri benetako Jainkoaren errukian:

—Jesus Jauna, Jainkoaren erreinuko lehenengo harri zarana, erruki, Jauna.

—Jesus Jauna, gaisorik ikusi gura ez gaituzuna, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, benetako bizitza besteak zerbitzean dagoala irakasten deuskuzuna, erruki, Jauna.

Jk 1, 13-15…

Munduko txarkeriak, zintzoen jasapenak, erru bakoen heriotzeak… zenbat eta zenbat eroaten dauzan Jainkoa ukatzera… Sinistunak bizitzearen hondora sartu gura dau, eta Jainkoak beretzat eta bizitzarako egin gaitula autortuko dau. Entzun jakitunari.

Erantzun salmoa

2 Ko 8, 7. 9. 13-15

Inoren ondasunak amestu beharrean geureak ezagutu eta aintzat hartuko bagenduz, geure burua besteen zerbitzuan emoteraino aberats aurkituko geuke. Entzun deiogun Paulori.

Ebanjelioa (Mk 5, 21-43)

Ebanjelio txatal honetan agertzen diranak Israelgo herriaren adierazpen dira, gure Elizearen eta geure adierazpen izan daitekez. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.

Eskariak

† Bizitza iturri eta bizitza emoile dogu Jainkoa, heriotzarik gura ez dauana… Heriotzearen eztena sufritzen dogunok uste onez jo daigun beragana, eskale:

—Elizearen alde: bizitzearen aldezle urtetean, sufritzen eta hondatuta dagozenak edo euren bizitzeari urtenbiderik aurkitzen ez deutsoenak izan daizan gogoan, hareen ondoan egoten jakinez, eskatu deiogun Jaunari.

—Etekinen bat ataratearren senidea hilteko ere gauza diranen alde: behar daben bihotz eta buru barritzea lortu daien, euren inguruan duintasunezko lekua aurkituz, eskatu deiogun Jaunari.

—Herrialde pobreenen alde: heriotza zigorrera jo beharrik izan ez daien, eta kanpo zorra ezabatu dakien, bake bideetan ibilten ikasteko, eskatu deiogun Jaunari.

—Heriotzea arazo guztien urtenbide ikusten dabenek Jainkoaren deia eta haren hurtasuna sumatu daien, euren aberastasunak zerbitzuan jarteko gauza izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Jesukristoren aberastasunetatik hartzen dogunok gure senide behartsuengana heltzeko gauza izan gaitezan eta hareik gure mahai ingurura ere deitu daiguzan, eskatu deiogun Jaunari.

† Sufritu beharrak bildur handia emoten deusku eta ez gara gauza bizitzearen sakontasunera heltzeko. Emoiguzu, Jauna, uste ona zeugan jartea eta gure bizitzearen betea zeugan baino ez ikustea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzean

EMOIGUZU, JAUNA, ogia jateko

bizitza-indarra zuri jarraitzeko. (bis)

1 Jesus zeu zaitugu bideko janari

gure bizitza osoan arnas eta argi.

2 Emoiguzu, Jauna, bizitza indarra

lagunak maitatzeko bihotzeko garra.

3 Zu jatean emon poztasun gogoa

hobeak izateko gurari sendoa.