URTEAN ZEHARREKO XII. DOMEKEA /B
Sarrera-oharra
Senideok, ondo etorri urtean zeharreko 12. domeka honetako liturgiara. Jainkoaren handitasuna eta guganako bere ardurea ospatuz, gure bizitzan arrisku handiak aurkitzen doguzala autortuko dogu, eta arriskuotan bildurti eta sinismen makaleko agertzen garala. Ondo gabiz menperatzen doguzan inguru eta aldietan, baina ihes egiten dogu arrisku uneetatik. Ez ete da horrexegaitik hain motela gure sinismena? Honek uste osoa Jainkoagan jartea eskatzen dau, sarritan lo dagoala edo gutaz ez dala arduratzen emoten badau ere. Autortu daigun gaurkoan Jainkoaren handitasuna eta bizkortu daigun beragan dogun uste ona, sinismena…
Sarrera-abestia
GOAZEN ALKARTURIK biztuta fedea
argitan zabalik maitasun bidea.
1 Entzun dezagun apaltasunez
entzun dezagun Jaunaren hitza
Bere hitzetan gure egia
gure indarra gure bizia.
2 Gurekin dogu maisu ta lagun
gurekin dogu, gurekin, Jauna!
Egin dezagun zuzentasunez
ta maitasunez bere esana!
Agurra
Gau osoak otoitzean emonaz / eta uste ona Aitagan daualako
une arriskutsuetan ere lasai agertzen dan Jauna / izan bedi zuekin. —Eta zure…
Damu-otoitza
Jainkoagana geure interesetatik baino joten ez dogulako gara hain makalak sinismenean, harenganako uste onean. Jar gaitezan bere eskuetan, apaltasunez eta damuz:
—Jesus Jauna, zuk gau osoak emoten zenduzan otoitzean: erruki, Jauna!
—Jesus Jauna, zuk uste on osoa zeukan Jainkoagan: Kristo, erruki!
—Jesus Jauna, zuk gure sinismen makala aurpegiratu egiten deuskuzu: erruki, Jauna!
1. irakurgaia (Jb 38, 1.8-11)
Jainkoaren misterioan sartzeko gogoa daukanak harriturik aurkitzen dau haren handitasuna eta, txunditurik, beragan jarten dau ustea. Entzun.
Erantzun salmoa
R/. Eskerrak Jaunari haren maitasuna betikoa da-ta.
2. irakurgaia (2 Ko 5, 14-17)
Sinismena uste ona Jesukristogan jarrita eukitea da, eta honek bizitzeari beste sakontasun bategaz begiratzera eroaten dau; gizaki barritua da sinistuna.
Ebanjelioa (Mk 4, 35-40)
Jesusengana interesekaitik eta larri joateak ez dau sinismena adierazten. Bilatu daigun sinistun izatea ebanjelioari harrerea eginez. Aleluia abestu daigun, zutunik.
ESKARIAK
† Sinismenak gizaki barri egiten gaitu eta ingurura begirada barriz begituazoten deusku… baina bildur gara barria ez dogulako menperatzen. Jo daigun otoitzera:
—Elizearen alde: lehengo egoera eta jokabide zaharrak alde batera itzi daizan, uste on osoa Jainkoagan jarri daian eta aldi barriei ausardiaz emon deieen aurpegi, eskatu deiogun Jaunari.
—Pobrezian bizi diranek Elizan babesa aurkitu daien eta eliztarrongan laguntza paregabea, gizarte alkartuagoa eraiki ahal izan daigun, eskatu deiogun Jaunari.
—Aldi barrien bildurrez, menperatuta daukezan egoeretan murgildurik dagozanen alde: jaso daien burua, otoitzera jo daien, eta lotan dagoala uste dan Jauna iratzartu daien, eskatu deiogun Jaunari.
—Itsasoaz beste aldera joan behar dogula entzun dogunok alkar adoretu daigun eta, uste on osoa Jainkoagan jarriz, neurritasunera jo daigun, pobretasuna besarkatu eta behartsuaren ondoan egiten ikasi daigun, eskatu deiogun Jaunari.
† Itsasoak eta arriskuek ez gaituela iruntsiko ziurtatzen deuskuzun Jainkoa: emoiguzu ausardia gure ziurkerietatik urten eta bazterretaraino eroateko zugan dogun sinismena. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzerako
ZU GABE, JESUS, NORA joango gara gu?
Zuk betiko bizitzako hitzak, Jauna, dituzu.
1 Zu gure maisu zaitugu, zu gure gidari
zure hitza guretzat indar eta argi.
2 Maitasunezkoa dogu, Jauna, zure hitza
Zu zaitugu egia, bidea, bizia!
Oharrak