URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKEA /B
Sarrera-oharra
Senideok: ondo etorri urteko 26. domeka honetako liturgia ospatzera. Kanpoan ikusten doguzan arazoek erakusten deuskue zein eroso bizi garan edo bizi dogun Jesusen jarraitzaile izatea. Baina erotasun horretatik atara egiten gaitue gure artean gertatu daitekezan jokabide edo ekintzaren batzuk. Horrexek irakatsiko deusku zein lotuak gagozan gure erosotasunari, zein erasokorrak garan erosotasun horren aurka datorrenagaz, eta zein gitxi ulertu dogun Jesusen ikasle eta jarraitzaile izatea zer dan.
Ea gaurkoan urrats bat emoten dogun, liturgiaren laguntzaz, Jesusen ikasle eta jarraitzaile izatea bilatzen badogu, behintzat.
ZU GABE, JESUS, NORA joango gara gu?
Zuk betiko bizitzako hitzak, Jauna, dituzu.
1 Zu gure maisu zaitugu, zu gure gidari
zure hitza guretzat indar eta argi.
2 Maitasunezkoa dogu, Jauna, zure hitza
Zu zaitugu egia, bidea, bizia!
Damu-otoitza
† Jainkoaren seme-alaben askatasun egarriz jo daigun haren errukira gure bildurretatik askatu gaizan:
—Jesus Jauna, zure lege bakarra Jainkoaren nahia zenduan. Erruki, Jauna.
—Jesus Jauna, edozein gizaki bere duintasunean jarten zenduana, Kristo, erruki.
—Jesus Jauna, erakundeen morrontzatik aske gura gaituzuna, erruki, Jauna.
Lehenengo irakurgaiari (Zen 11, 25-29)
Jainkoak bere nahia gure artean garatzeko geure artekoak bilatzen dauz; honeik bere Espirituaren indarraz janzten dauz eta taldea osotuazoten deutse. Baina horrek ez dau esan gura Espirituak talde horretatik kanpo jardungo ez dauanaik.
Erantzun salmoa
Sal 18, 8 eta 10. 12-13. 14
R/. Jaunaren arauak zuzenak dira, bihotzaren asegarri.
Bigarren irakurgaiari (St 5, 1-6)
Santiagok bere bizitzan eraginkorra dan sinismena erakutsiko deusku. Ondo ulertu dau sinismena ez dala ulertzekoa edo bihotzean gordetekoa; sinismenak bizikerea aldatu behar dauala baino. Oraingoan diru edo ondasun pilaketearen arriskuaz jatorku.
Ebanjelioari (Mk 9, 38-43.45.47-48)
Askatasun handia behar da, antza, norbere taldetik kanpo ere onik badagoala autortzeko. Halangoxea da Jesus. Egin deiogun harrerea ebanjelioari Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Bizi doguzan aldietan, gure sinismen bizitzea dala-ta, errotarri bat saman lotutai, Jesusen hitzetan, itsasora bota gaiezela ez ete dogu merezi? Egin daigun otoitz sinismena gehitu eta bizkortu deigun Jainkoak.
—Elizearen alde: bere uste on osoa Jainkoagan dauala erakutsiz, txikien eta behartsuen ondoan agertu daiten, pobretasuna bilatuz, eskatu deiogun Jaunari.
—Aberaskerietan bizi izan arren sinistun eta eliztar agertzen diranek bihozbarritze bideak aurkitzeko eta ibilteko aukerea izan daien, eskatu deiogun Jaunari.
—Ondasun egarrian hezten gaituan eta eralgiketara eroaten gaituan gizarte eta bizikera honeek, bide horretatik desbideratuz, txikia eta behartsua gogotan hartu daiezan, eskatu deiogun Jaunari.
—Egoera larrian eta esplotatuak bizi diran lurraldeen alde: kanpo zorrak parkatu dakiezan, garatzen lagundu dakien, eta euren duintasunean hartuak izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari.
—Jaunaren hitza entzun eta sinismeneko misterioak ospatzeko alkartzen garanok Jaunaren Espirituaren indarra bilatu daigun, non dagoan han, eskatu deiogun Jaunari.
† Jainko bizitza emoilea: danontzako egiten dozuzan ondasunak ez daiguzala pilatu edo alperrik galdu, senideen onerako erabili baino, neurritasunean. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzean
* Zabal, otoi, Jauna, nire begiak,
ikus daiezan zure bihotzaren miragarriak.
Bide-bazterrean nago-ta itsu,
Zu, nire Jauna, Zu ikus zaidazan osatu naizu.
Zabal, otoi, Jauna, nire eskuak:
beude zabalik, ta biztu begiez bihotz ahulduak.
Gatx guztien gaindi, noan zurekin;
hartu eskutik, kurutzera ere joan ahal nadin.
Zabal, otoi, Jauna, nire bihotza,
entzun dagidan, behartsuen deian, Kristoren boza.
Askorentzat hilda zagoz zu, Jauna:
egon nirekin; inoiz galdu ez nadin biztu fedea.