URTEAN ZEHARREKO X. DOMEKEA /C
Sarrera-oharra
Ondo etorri, senideok, urtean zeharreko hamargarren domeka honek aurkezten deuskun liturgiara. Jainkoa apur bat gehiago ezagutzeko aukerea emongo deusku, eta gure erratuetatik urtetera deituko. Zenbat bider uste izaten dogun Jainkoak zigortu egiten gaitula… Jainkoa ez da zigortzailea, senideok, bizitz-emoilea baino. Haren seme-alaba izan gura badogu, bizitzearen alde jokatu behar dogu, eta gizakiaren duintasunaren alde. Eskatu daigun grazia hori gaurko liturgia honetan.
Sarrera abestia
Aita baten semeok,
sinismen bakar bat dogunok,
anai artean batu garanok,
kantuz gatoz,
kantuz zugana, Jauna.
Seme gara, bai, baina
seme izaten ba ete dakigu?
Anai gara, bai, baina
anai izaten ba ete dakigu?
Seme izatera, anai izatera, Jauna,
heldu nahi dogu.
Abadearen agurra
† Bizitza guztiaren iturri dan Jainkoa,
bere Espirituagan biziazoten gaituna,
eta bere Semeagan salbatzen gaituna
izan bedi zuekin.
# Eta zure espirituarekin.
Damu otoitza
Jainkoari lepo emonda, munduari egokituegiak bizi garanean, haren bildur izaten gara, gura ez geukeanarantza goazela ikusten dogulako. Jo daigun Jainkoaren errukira, konfiantzaz:
—Jesus Jauna, Jainkoaganako hurtasuna eta uste ona emoten deuskuzuzana, erruki, Jauna.
—Jesus Jauna, Jainkoaren bizitzaz biziazoten gaituzuna, Kristo, erruki.
—Jesus Jauna, bizitzearen testigu egiten gaituzuna, erruki, Jauna.
1. irakurgaiari (1 Erg 17, 17-24)
Ondo ete dago geure erratuen, erruen edo desbideratzearen errudun inor salatzea? Ez ete da hobe gure pekatua autortzea eta Jainkoaren ontasuna onartzea?
Erantzun salmoa
Sal 29, 2 eta 4. 5-6. 11-12a eta 13b
R/. Goratuko zaitut, Jauna, onik atara nozulako
2. irakurgaiari (Ga 1, 11-19)
Jesusegaz benetan egiten danean topo, harek guztiz bereak egiten gaitu, eta bizitzarako ziurtasun paregabea emoten deusku. Entzun.
3. ebanjelioari (Lk 7, 11-17)
Hurreratu gaitezan Jesusen agertzen deuskun Jainkoaren aurpegira, errai hunkigarrietara, Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Bizi-kalitatea, osasuntsu izatea eta danerik eukitea da, ala norbere buruagaz benetan pozik egotea? Bizitzearen testigu izatera deitzen gaituan Jainkoari zuzendu gakiozan erreguka:
—Elizearen alde:barru-barrutik hunkitu daiten gizarte eta kontsumo-kultura honek bazterreratzen dauzanekaz, eta itxaropena eta poza emon deieezan, eskatu deiogun Jaunari.
—Kontsumogarri, edo erabiliak edo bortxatuak diran emakumeen alde: euren duintasuna autortu dakien, eta dagokien lekuan jarriak izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari.
—Baztertuen itxaropen diran borondatezkoen eta laguntzaileen alde: ezerk ez deien atzera eragin, eta zoritxarrekoei begiratzen irakatsi deiguen beste guztioi, eskatu deiogun Jaunari.
—Jainkoagazko hartu-emonetarako aukerea dogunok zoritxarrean dagozanenganako Jainkoaren errai hunkigarrien autorle izan gaitezan, gure inguruetan errukiaren zabaltzaile agertuz, eskatu deiogun Jaunari.
† Zoritxarrak hunkitzen zaituan eta errukia isurten dozun Jainkoa: emoiguzu zure hurtasuna sumatzea eta bizitzearen alde jokatzea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzerako
Zabal bihotzok errukirako,
sendo bihotzok borrokarako.
—Gizon-emakume barri, kondairaren eragile
gizatasun barriaren oinarri eta egile.
Gizon-emakume barri arriskuen onartzaile,
fede-bizitzan ausarta, zailtasunetan garaile.
—Gizon-emakume barri, esperantzaren gudari,
zuzenaren gose-egarri, egi bidean bidari.
Gizon-emakume barri, ez kate ta ez lokarri,
askatasunaren jabe eta askatasun-azkarri.
—Gizon-emakume barri, mugaz-gaindiko maitale,
alkar artean oretuz arraza eta lurralde.
Gizon-emakume barri, pobreen artean pobre,
hauekin alkarbanatuz etxeko ogi ta aterpe.
OHARRAK