URTEAN ZEHARREKO 33. DOMEKEA /C
Sarrera oharra
Ondo etorri, senideok, urtean zeharreko azken aurreko domeka honetako liturgia ospatzera. Gaur, Behartsuen aldeko Munduko Eguna ospatzen dogu. Aita Santuak dei egiten deusku ebanjelizatze barrirako une berezi lez bizi daigun. Behartsuek ebanjelizatu egiten gaitue, egunez egun Barri Onaren edertasunaz jabetzen lagunduz. Ez daigun alperrik galdu graziazko aukera hau. Eurekaz zorretan gagozala sentitu daigula. Ebanjelioaren argipean eta otoitz giroan ospatu daigun guzti hori.
Sarrera abestia
Jende asko negarrez, horrek nauka minez (bir)
—Etxe gabe, goseak hilten, pozik gabe bizia galtzen.
—Bizia maite baina ezin, jakitea baina norekin.
—Jainko seme-alabak dira ta gu anaiak ote gara?
Damu otoitza
† Sarriegitan bizi izaten gara azken sariaren zain, eguneroko lana ahaztuta, eta inorena jakin nahian; damutu gaitezan:
—Jesus Jauna: Jainkoaren erregetzaldia iragarten dozuna, Erruki, Jauna!
—Jesus Jauna: zure inguruan, barritsuak barik zintzoak nahi dozuzana, Kristo, erruki!
—Jesus Jauna: inoiz bakarrik izten eta itziko ez gaituzuna, Erruki, Jauna!
† Erruki dakigula...
Lehenengo irakurgaiari oharra (Mal 3, 19-20a)
Malakias profetearen testu labur hau bildurgarri egingo jaku, zemaipean hartu nahi gaitula-ta. Baina Israel herria katigu euki dabenen eta abade desbideratuen aurkako berbotan zuzentasun eguzkia iragarten da zintzoentzat. Gogo onez entzun daiguzan berbok.
Erantzun salmoa (Sal 97)
Bigarren irakurgaiari oharra (2Tes 3, 7-12)
Entzun Pauloren iragarpena: non ze barri gauzetan eta inoren bizitzeaz arduratuta barik, kristauok Jainkoaren erregetzaldia lantzen jardun behar dogu gure bokazinoa gauzatu gura badogu.
Ebanjelioari oharra (Lk 21, 5-19)
Gauzarik ederrenak ere moztu egiten dira edo itsusi bihurtzen. Eta itxureari begira gagoz? Egin deiogun harrerea ebanjelioan Jesusek esango deuskunari, aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Jainkoak bere erregetzaldia gauzatzeko aukeratu gaitu bere Semeagan. Zuzendu deioguzan eskari gartsuak:
—Elizearen alde: atzera begira barik aurrera begiratuz, baztertu daizan handikeria eta agintekeria zeinu guztiak, eta benetako pobretasunean eta pobreenen ondoan bizi izaten ahalegindu daiten, eskatu deiogun Jaunari.
—Gure Elizbarrutiaren alde: barrikuntza bideetan eta lanetan, eliztar guztion esku hartzea izan daian, alkar adoretuz eta danentzat eredu izaten ahaleginduz, eskatu deiogun Jaunari.
—Eliztartasuna gure pobretasunean eta txikitasunean bizi izaten ikasi daigun, eta garanetik eta daukagunetik izan gaitezan eskuzabalak, eskatu deiogun Jaunari.
—Gure artean, lehentasunezko tokia izan daien behartsu, zahar, gaixo, baztertu, espetxeratu eta inguruak ezertarako ez dauzan guztiek, eskatu deiogun Jaunari.
—Gu guztiok Jainkoaren erregetzaldia gauzatzen ahalegindu gaitezan, Gernikaldeko parrokien alkartasunaz arduratuz, eta Elizbarrutiko zereginetan esku hartuz, eskatu deiogun Jaunari.
† Seme-alaba adoretsu eta langile nahi gaituzun Jainko Aita/Ama: emoiguzu zure Semearen entzule eta jarraitzaile izatea. Jainko eta errege bizi da-ta…
—Amen.
Jaunartzerako
1. Ogi hau jaten dauanak
izango dau bizia.
Kaliz hontan aurkitzen da
Jainko-odol guztia:
R/. Hor dogu janaria ta
hor gure edaria.
2. Jaungoikoak deitzen gaitu:
bera dogu janari.
Beragan dogu aurkitzen
osasuna ugari.
R/. Zelan begiratzen deutson
Jainkoak gizonari!
3. Danok gaur jaten badogu
ogi bat mahai batean
ezin izan gorrotorik
gaurtik gure artean.
R/. Alkar maitatu dagigun
Jesusen izenean.
Lurreko pobreenak, larri ta oihuka:
haien negar-samina Jaunaren ohotsa.
Jaunak sortu baditu ura eta pertsonak
berarentzat guztiok bagara bardinak:
zelan anaiak deitu pobreei lotsa gabe
geure erruz gosez ta egarriz badaude?
Oharrak: