PAZKOALDIKO VII. DOMEKA («ASENTSIO»)RAKO LAGUNGARRIAK
Sarrera oharra
Ondo etorri, senideok, «Jaunaren Zeruratze» liturgiara. Hauxe poza gure barruan!: munduak gutxietsia Jainkoak bere eskoi-aldean aintzaldu dau.
Emon deigula adore Eukaristia honek, Jesusen jarraitzaile izateko bere Espirituaren esanetara, egun baten Jainkoak bere eskoi-aldean jarri gaizan. Ospatu daigun.
Sarrera abestia
1 Abestu dagigun danok / misterio handiena
garaiturik heriotza / biztu da Jesus Jainkoa:
Aleluia! Aleluia! / Hilobitik biztu Jauna (bir)
2 Ekatxaren ondorean / eguzkia agertzen da;
garaiturik heriotza / Jesus ona berbiztu da.
Aleluia! Aleluia! / Hilobitik biztu Jauna (bir)
Uraz zipriztintzean
Gogoratu daigun bateo unea, hantxe egin ginan-eta Kristoren gorputzeko atal eta Jainkoaren seme-alaba arduratsu.
Zure saihets irekiari, Kristo / Biziaren ur-iturria dario
honetxek dau munduko / pekatu guztia garbitzen
eta bizitzea barriztatzen.
† Erruki dakigula…
Lehenengo irakurgaiari oharra (ApEg 1, 1-11)
Amaitu da Jesusen eginkizuna. Orain geuri dagokigu haren egitasmoa garatzea. Berak esango deusku zer dan eta zelan egin geiken. Entzun daigun adi-adi.
Erantzun salmoa
edo: R/. Bedeinkatua Jauna, gure Jainkoa!
Bigarren irakurgaiari oharra (Ef 1, 17-23)
Paulok bere eliztarrenganako daukazan gurarien barri hartuko dogu orain: zer eskatzen deutso san Paulok Jainkoari bere eliztarrentzat? Argi dago zenbat maite dauan Paulok aurkitu eta besarkatu dauan Jesus.
Ebanjelioari oharra (Lk 24, 46-53)
Zelan aztertu eta aintzat hartu behar izango geukezan Jesusen berbok gure txikikeria eta makalkerietan ez geratzeko; zelango uste ona dauan Jesusek gugan! Ez deiogun huts egin. Entzun deiogun, eta esker onez erantzun. (Aleluia!)
ESKARIAK
† Poztu gaizala, Jesusek bere eginkizuna geure esku izten dauala jakiteak, eta eskatu daigun:
—Jainkoaren Erreinuaren ezaugarri dan Elizearen alde: Jaunaren Espirituaren esanetara, bere makaltasun eta pekatu guztien gainetik, makalen eta baztertuen ondoan egon daiten, eskatu deiogun Jaunari.
—Mundu honek eta gure Gizarteak alboratzen dauzan guztiak Jesusengana hurreratzeko aukerea izan daien, eta poza eta itxaropena biztu dakien, eskatu deiogun Jaunari.
—Agintari eta nagusien alde: dauken ahalmena inor menpean hartzeko barik, laguntza, alkartasuna eta bakea bideratzeko erabili daien, eskatu deiogun Jaunari.
—Gure alkarte honen alde: Jesusengana hurreratzeko bideetan abiatu daiten, eta Biblia taldeak eratu eta Jainkoaren Berbea aintzat hartu eta ospatu daian, eskatu deiogun Jaunari.
† Jainko aintza emoilea: egin gaizuz seme-alabok zure bedeinkapenen zabaltzaile eta isurle. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzerako
Gurekin egon, gurekin, Jauna, / behar dogu-ta hitzegin:
heldu da gaua, ilun-iluna. / Gurekin egon, gurekin!
Zertaz diharduzue hitz egiten
bide guztian bihotz ilun?
Hara, Jerusalenen gertatuaz:
Jesus hil dela, herenegun.
Kristok behar zituen jasan behar
horreik guztiok jasan behar.
Biztu ta halan eiten ospean sar
betiereko ospean sar.