uz33a_lggk

Urtean zeharreko XXXIII. asteko domeka /A

Sarrera-agurra

Ondo etorri, senideok, urtean zeharreko azken aurreko domeka honetako liturgiara. Frantzisko aita santuaren gurariz, Pobreen Mundu mailako jardunaldia ospatzen dogu domeka honetan. Haren esanetan pobreek ebanjelizatuko gaitue. Ezin esan geike Jainkoa maite dogula pobreei ez-ikusia egiten badeutsegu. Ikasi egin behar dogu, ba, pobreak ikusten, geure artera erakarten eta eurengandik ikasten. Ea gaurko Liturgiak horretan laguntzen deuskun.

Sarrera-abestia

Jende asko negarrez…

(edo)

—Aita baten semeok…

Damu-otoitza

Konturatu geintekez pobreziari ez-ikusi egiten deutsogula eta pobreei ateak itxi. Jaikoaren errukiak zabaldu gaizala eurengana:

—Jesus Jauna, pobre bizi izanik, librea izan zinana, erruki, Jauna.

—Jesus Jauna, pobreak mahaikide zenduzana, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, pobreak zenduzana lehenengoak, erruki, Jauna.

Esaera zaharrak (Es 31, 10-13. 19-20. 30-31)

Kultura batzuetan berezko pobrea da eta gitxietsia emakumea. Baina hemen goraldua ikusten dogu. Badaukagu ikasi beharrik.

Erantzun salmoa

Familia ondasun eder lez eskertzen lagunduko deusku salmo honek. Izan daiguzan gogoan gure parrokiak eta estu-ta-larri dabizan hainbeste eta hainbeste familia…

Tesalonikarrei (1 Ts 5, 1-6)

Dana kontrolpean daukagula bizi izan gura dogunoi ondo jatorku apostoluaren aholkua: uste ez dogun unean etorriko dalako Jauna, zuhur egoten jakin behar dogu.

Ebanjelioa (Mt 25, 14-30)

Besteak daukenari begira ala geure trebetasunak jardunean jarten ekin behar deutsogu? Entzun deiogun Jesusi, harrerea Aleluia abesti artean eginez, zutunik.

ESKARIAK

† Ugaritasunetik egiten deutsoguz eskariak, maiteenak pobreak dauzan Jainkoari, haren eta geure Aita/Ama lez:

—Elizearen alde: pobreetazko jarreran, hitz hutsetan gelditu ez daiten eta bere mahaikide egiteraino heldu daiten, egin daigun otoitz (eskatu deiogun Jaunari).

—Munduko agintariak haren zaintzeaz arduratu daitezan eta pobreziari urtenbide emoteaz ere bai, egin daigun otoitz (eskatu deiogun Jaunari).

—Lurralde pobretuei kanpo zorra ezabatu dakien eta euren garapenean lagundu, egin daigun otoitz (eskatu deiogun Jaunari).

—Eliz alkarte lez sinismena ospatzeko zoria daukagunok begiak zabaldu daiguzan pobrea ikusteko, geure artera deitzeko eta beragandik ebanjelioa ikasteko, egin daigun otoitz (eskatu deiogun Jaunari).

† Pobreak zeure maiteenak dozuzan Jainko ona: zabaldu gure bihotzak eurengana gizarte senidekorragoa eraiki ahal izan daigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzerako abestia

1. Ogi hau jaten dauanak izango dau bizia.

Kaliz hontan aurkitzen da Jainko-odol guztia:

R/. Hor dogu janaria ta hor gure edaria.

2. Jaungoikoak deitzen gaitu: bera dogu janari.

Beragan dogu aurkitzen osasuna ugari.

R/. Zelan begiratzen deutson Jainkoak gizonari!

3. Danok gaur jaten badogu ogi bat mahai batean

ezin izan gorrotorik gaurtik gure artean.

R/. Alkar maitatu dagigun Jesusen izenean.

Urtean zeharreko XXXIII. asteko domeka /A

Sarrera-agurra

Senideok: aurreko domekan Eliza osoaren eguna ospatzen bagendun Erromako Letran Basilikari begira, horrela alkartasuna adieraziz, domeka honetan Bizkaiko parrokia guztiak jarten gara gure Elizbarrutira begira: Gotzaina buru dogula danon artean eratzen eta osotzen dogu Bizkaiko Elizea.

Gaurko otoitz honetan horixe izango dogu gogoan, eta eskerrak emongo deutsoguz Jainkoari bere Semearen gaur eta hemengo testigu aukeratu gaitulako; eta eskatuko deutsogu Eliza honetan harri bizizko eraikina jaso daigula geure apaltasun eta mugetatik bada ere.

Sarrera-abestia

IGANDETAN ELIZAN

zein pozik gabiltzan

eliza da eliza Jaunaren egoitza,

eliza da eliza herriko bihotza.

Igandetan elizan

zein pozik gabiltzan!

Elizan ikasi dot

Jaunaren Egia,

kantuz hor dot susmatu

zeruko gloria.

Hor dot ere maiz hartu

Jainkozko-ogia

danok bat egiteko

lurrera etorria.

Damu-otoitza

Hainbeste zerbitzu hartzen doguz Elizbarrutiaren aldetik, baina seme-alabak gurasoekaz diran eskertxarrekoak agertzen gara gehienbat beragaz. Damutu gaitezan eta bihozbarritzea eskatu daigun:

—Jesus Jauna, zure inguruan eliz alkarte lez eratzen gaituzuna, erruki, Jauna.

—Jesus Jauna, alkarren zerbitzura bultzatzen gaituzuna, Kristo, erruki.

—Jesus Jauna, zeure testigu, apostolu eta misiolari egiten gaituzuna, erruki, Jauna.

Esaera zaharrak (Es 31, 10-13. 19-20. 30-31)

Biblia inguru “matxista” baten sortua dala esaten dogu. Baina, halan ere, ikusi gura dauanarentzat eta ikasi, begira zelan goraltzen dauan emakumearen lana, eta eskatzen dauan txalotzeko.

Erantzun salmoa

Familia ondasun eder lez eskertzen lagunduko deusku salmo honek. Izan daiguzan gogoan gure parrokiak eta estu-ta-larri dabizan hainbeste eta hainbeste familia…

Sal 127, 1-2. 3. 4-5

R/. Zorionekoa Jaunari begirunea deutsona.

Tesalonikarrei (1 Ts 5, 1-6)

Heriotzearen edo Jaunaren egunaren bildurrez bizi izan behar dogu, ala Jaunaganako uste onez bizi izan behar dogu? Jainkoaren gaitzespena sartu deuskue eta orain gatx egiten jaku harengan uste on izatea. Baina entzun Paulori.

Ebanjelioa (Mt 25, 14-30)

Danok daukaguz ondasunak Jainkoak danok bedeinkatu gaitulako; ondasun batzuk txalogarriak bihurtu doguz. Baina halan ete da? Ea ebanjelioan ze barri aurkitzen dogun. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.

ESKARIAK

† Bere taldean emakumeak ere onartu ebazan Jesusen bitartez zuzendu deioguzan Jainkoari gure eskariak konfiantzaz:

—Elizearen alde: emakumea aintzat hartu daian, elizgintzan lekua emon deion eta ardurak, eta sinismenaren gidari autortu daian, eskatu deigun Jaunari.

—Gure elizbarrutian sinismena bizkortzeko eta eliz alkarteak misiolari bihurtzeko taldeak eratuz otoitzean eta lanean diharduenak Ebanjelioaren pozean bizi izan daitezan, eskatu deigun Jaunari.

—Elizatik aldendu diranen alde: Elizearen ardura izan daitezan eta eurengana heltzen ahalegindu daiten, eskatu deigun Jaunari.

—Ume eta gazteen alde: Jesus Jaunaren Barri Ona ezagutu daien eta Barri On hori euren bizitzako bultzatzaile izan dakien, eskatu deigun Jaunari.

—Jainkoaren Hitzaren eta Eukaristiaren inguruan alkartzen garanok maite izan daigun Elizea, zerbitzatu daigun gure eliz alkartea, eta alkarregaz Barri Onaren misiolari izan gaitezan, eskatu deigun Jaunari.

† Sinismena eliz alkartean ospatzeko aukerea emoten deuskuzun Jainko Jauna: alkar aintzat hartuz alkarren zerbitzari eta laguntzaile izaten ahalegindu gaitezela. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzerako abestia

1. Ogi hau jaten dauanak izango dau bizia.

Kaliz hontan aurkitzen da Jainko-odol guztia:

R/. Hor dogu janaria ta hor gure edaria.

2. Jaungoikoak deitzen gaitu: bera dogu janari.

Beragan dogu aurkitzen osasuna ugari.

R/. Zelan begiratzen deutson Jainkoak gizonari!

3. Danok gaur jaten badogu ogi bat mahai batean

ezin izan gorrotorik gaurtik gure artean.

R/. Alkar maitatu dagigun Jesusen izenean.