URTEAN ZEHARREKO 31. IGANDEA —C—
Sarrera-oharra
Senideok: Zertan emoten dogu gure bizitzako denporarik gehien? Ondasunak pilatzen? Eta zer balio dabe ondasun guztiek ere? Edo... zenbat diren zoriontsu (eta benetako zorionean) ondasun barik!... Ba ete dago Jainkoaren grazia ta bakea baino ondasun handiagorik? Hara: hori Jesusen bila dabilenak baino ez daki. Beste ondasun bila dabilenak danek ihes egiten deutsoela ikusten dau, eta ezin dau ezer egin ihes egin ez deioen. Goazen gu benetako ondasunagana.
Sarrera-abestia
—Goazen alkarturik, biztuta fedea,
argitan zabalik maitasun-bidea.
*Gurekin dogu Maisu ta lagun, gurekin dogu gurekin Jauna;
egin dagigun, apaltasunez ta maitasunez bere esana.
Damu-otoitza
Senideok: erruki deusku Jainkoak, maite gaitulako, eta ez deuskuz gure pekatuen kontuak hartzen, hareik parkatzen baino. Damutasunez hurreratu gakiozan, ba:
—Jesus Jauna, Jainkoaren errukiaren barri emoten deuskuzuna, erruki, Jauna!
—Jesus Jauna, zure bihotzean leku egiten deuskuzuna, Kristo, erruki!
—Jesus Jauna, gugana hurreratu ta geurean gelditu gura dozuna, Erruki, Jauna!
Lehenengo irakurgaia (Jk 11, 23—12, 2)
Ezagutzen dogula Jainkoa uste dogu. Baina, hurreratu dugu inoiz gure belarria haren bularrera, bere bihotzeko taupadak entzuteko? Ea irakurgai honek laguntzen deuskun horretan.
Erantzun salmoa (144, 1-2.8-9.10-11.13cd-14)
144. salmo honek Jainkoagana hurreratzen gaitu, eta ha onesteko bide emoten deusku.
R/. Jainkoari irrintzi, irrintzi egiozue.
(edo)
Bigarren irakurgaia (2Ts 1,11—2, 2)
Sinismena erregalu handia da, eta Paulok otoitz egiten dau ha hartu daien, eta, sinismena hartu daienak, ezeren bildur izan ez daitezan.
Ebanjelioa (Lk 19, 1-10)
Jesusen bila ibili eta ha benetan aurkitzen dauanak bere bizitzea iraulita aurkituko dau. Egin deiogun harrera on, hori azalduko deuskun ebanjelioari, Aleluia abestuz zutunik.
Eskariak
† Apaltasunez eta esker onez jo daigun Jainkoaren bila gure eskarietan:
—Elizearen alde: gizakion artean Jainko-egarria sortu daian, eskatu deiogun Jaunari.
—Elizara ohikerietan joten dabenen alde: Jainkoaren bila hasi daitezan, eskatu deiogun Jaunari.
—On egite hutsaz nahikoa dabenen alde: Jainkoaren egarri izan daitezan, eta horren ezaugarri izan dakien on egitea, eskatu deiogun Jaunari.
—Ondasunez asebeteta dagozenen alde: ondasunak banantzearen poza aurkitu ahal izan daien, eskatu deiogun Jaunari.
—Sinismena ospatzearen atsegina dogunok beronen poza iragarten jakin daigun, eskatu deiogun Jaunari.
† Maite gaituzulako gutaz errukitzen zaran Jauna, biztu gugan zeuk baino beste inork asebete ezin daiken egarria. Jesukristo.
—Amen.
Jaunartzerako
1. Ogi hau jaten dauanak
izango dau bizia.
Kaliz hontan aurkitzen da
Jainko-odol guztia:
R/. Hor dogu janaria ta
hor gure edaria.
2. Jaungoikoak deitzen gaitu:
bera dogu janari.
Beragan dogu aurkitzen
osasuna ugari.
R/. Zelan begiratzen deutson
Jainkoak gizonari!
3. Danok gaur jaten badogu
ogi bat mahai batean
ezin izan gorrotorik
gaurtik gure artean.
R/. Alkar maitatu dagigun
Jesusen izenean.
Hemen gaituzu, Jauna, ogiaren eske:
bizi behar honetan ahuldu baikintezke.
Zure gorputz santua hartu nahi genduke.
Zu gabe bizitzerik ezingo genduke.
Munduak behar badau eguzki-argia,
mendiko abereak iturri garbia,
orobat (gu danok) nahi badogu barruko bizia,
beharrezkoa jaku zeruko ogia.
Jauna, zure grazia lagun dakigula
ogi hau jan dagigun behar dan bezela.
Ez ahaztu txarrerako jarriak gauzela,
arren, zuzen ta leial bizi gaitezela.
Maisu ogi bizi, gure lagun,
Jesus gure bihotz barruan,
berarekin guk egin dezagun,
orain otoitz eta gero lan.
1 Gure Maisu on eta argia, zu zaitugu gure egia;
zure hitzez ta zurekin, Jesus, egin dugu oparia.
2 Zure gorputza eta odola: janari ta edaria;
zu zaitugu, Jesus, gure lagun, adore eta bizia
Azken oharrak