Franciscus Gomarus (Brujas, 1563ko urtarrilaren 30a - Groningen, 1641eko urtarrilaren 11) Flandestar teologoa izan zen. Kalbinista zen. Teologia-irakasle izan zen Leidenen (1594), eta, jarraian, Saumurren (1614) eta Groningenen (1617). Arminiusen liberalismoa gaitzetsiz, predestinazioa Adanen bekatuaren aurretikoa dela irakatsi zuen. Haren tesiak izan ziren irabazle Dordrechteko sinodo kalbinistan (1618-1619), eta Arminiusen aldekoek erbestera joan behar izan zuten.
Bere trebetasun intelektualera dote eztabaidagarriak eta gogoz babestutako konbentzimendu sendoak gehitzen zitzaizkion. Bere hebreerazko ezagutzak ez zuten juduekin bat egiten. Guztiz alderantziz, beren gaineko murrizketa guztien alde zegoen.
Bere gurasoak, protestanteak egin ondoren, Palatinadora emigratu zuten 1578an beraien erlijioaz aske bizitzeko. Estrasburgora bidali zuten ikastera beraien seme Francisco Johann Sturmekin batera. Hiru urte igaro ondoren, Neustadtera joan zen teologia ikastera espulsatuak izan ziren Heidelbergeko unibertsitateko irakasleekin.
1582. urte bukaeraldean, Francisco Gomarus Ingalaterrara bueltatu zen John Rainoldsekin Oxfordeko unibertsitatean ikasteko eta Cambridgeko unibertsitatean berriz, William Whitakerrekin. 1584an graduatu zen Cambridgen. Kongregazioa jazarpen erlijiosoaren arabera sakabanatuta zegoen garaian, erreformatutako eliza batean zerbitzatu zuen artzain bezala 1587 eta 1593 urte bitartean.
Modu diskretuan irakatsi zuen Leiden 1603 arte, Jacobus Arminiusek bere fakultate berean ostipitaleratu zuenean. Irakasle berri honen irakaskuntzak pedestrinazioaren kontzeptu Calvinistaren aurka zeuden eta eskola arminiana izenaz ezagututakoa sortzen hasi zen. Franciscus Gomarusen iritziak erradikalki Arminiusen kontrakoak ziren.
Gomarus eta Johannes Bogermann (1570-1637) nor geroago Franekerreko teologiako irakaslea izango zena, Arminiusen aurkari nagusiak izan ziren.
Arminius eta Gomarusen Herbeeretako liskarra 1608an hasi zen. Eta 1609ko bileretan talde bakoitzeko bost partaideek egin zuten aurre. Hortik gutxira, Arminius hildakoan, Konrad Vorstius arminianoak, bere unibertsitateko postua hartu zuen. Gomarusek protesta egin eta bere postua alde batera utziz, Middleburgera joan zen 1611n. Bertan, eliza erreformatuko predikadi bezela egin zuen lan. Teologia eta hebreera irakasten zuen sortu berria zen Illustre Schulle izeneko instituzio batean. Gomarusei ordezkatzeko, 1612an Leiden aukeratu zen ordezkaria izan zen Simón Episcopius. Honek, gomaristen liskar handiagok sortu zituen.
1614an, Saumurreko akademiako teologia irakasle izateko eskaini zitzaion Gomarusei. Lau urte igaro ondoren, Groningara joan zen teologiako eta hebreerako irakasle izatera hil zen egun arte. 1643an izan zen ordazkatua bere ikasle izandako batengatik, Samuel Maresius (1599-1673) hain zuzen ere.
1618an rol nabarmena izan zuen Sino de Dorten, non Bogermann edo Gisbertus Voetius bezalako gomaristekin arminianoen zigorra lortu zuen.
Franciscus Gomarusek itun zaharra itzuli zuen hizkuntza Herbeerera (1633).
Lyra Davidisen hebrear metrikoaren printzipioak azaldu zituen, polemika sortu zen eta Louis Cappelek kritikatua izan zen.
Bere idatzien multzoa Amsterdamen publikatu ziren 1645ean.
Edizio originalak
Historie vande Spaensche Inquisitie: Uutgestelt door exempelen, op datmen die te beter in dese laetste tijden vertaen mach, 1569
Capitum argumentis et notas ad marginem (comentarios y notas) al Defensor Pacis de Marsilio de Padua, 1592
Conciliatio doctrinae orthodoxae de providentia Dei, 1597
Anticosterus: seu Enchiridii Controversiarum Praecipuarum Nostri Temporis De Religione, a Francisco Costero ... conscripti, Refutatio (refutación de Francisco Costero, teólogo jesuita),5 1599
Francisci Gomari Proeve van M. P. Bertii Aenspraeck. Ter eeren der waerheydt, tot toutsinge van de geesten, die in de ware Religie, verandering soecken in te bringen, ende tot stichtinge der Gemeynte, uytgegeven ..., 1610
Twee dispvtatien van de goddelijcke predestinatie, d'eene by doct. Franciscvs Gomarvs, d'ander by doct. Iacobvs Arminivs, beyde professoren inde Theologie tot Leyden, tot ondersoeck der waerheyt, ende oeffeninge der Ieucht, inde hooghe schole aldaer openbaerlijck voorghestelt int Iaer 1604, 1610
Accoort Vande Recht-sinnige Leere der Voorsienicheyt Gods, 1613
Investigatio sententiae et originis Sabbati, 1628
Examen controversiarum de genealogia Christi, 1631
Davidis lyra. Seu nova Hebraea S. Scripturae Ars Poetica, canonibus suis descripta, et exemplis sacris, et Pindari ac Sophoclis paralellis demonstrata, 1637
Francisci Gomari Brugensis viri clariss. Opera theologica omnia, Joannes Janssonius, 1644
... Opera theologica omnia: maximam partem posthuma, suprema authoris voluntate a discipulis edita cum indicibus necesariis. Deus persiciet pro me. Secundis Curis emendatiora, Joannes Janssonius, 1664