Marilyn Monroe

Marilyn Monroe

Datu pertsonalak

Izen osoa

Jaio

Hil

AEB)

Marilyn Monroe, jaiotzez Norma Jeane Mortenson eta bataioz Norma Jeane Baker, (Los Angeles, Kalifornia, 1926koekainaren 1a - Los Angeles, 1962ko abuztuaren 5a) XX. mendeko film-izarra, sexu eta pop ikonoa zen. Paper txikietan aritu ostean, pixkanaka 1950eko hamarkadako zinema-izar handiena bilakatu zen, haren komediarako senari eta haren erakargarritasunari esker. Azken urteotan paper serioagoetan ibiltzen saiatu zen. Hala ere, arazo pertsonalak zirela eta, bere buruaz beste egin zuen. Heriotzak, konspirazio teoriak pizteaz gain, mito bihurtu zuen Marilyn Monroe.

Biografia

Lehen urteak

Gladys Pearl, Marilynen ama, Norvegiako Edward Mortensorekin ezkondu zen, hortik gutxira banandu eta aurdun zegoela jakin zuen. Gladysek RKO estudioetarako egiten zuen lan, arazo ekonomiko eta emozionalak zituenez Albert eta Ida Bolenderrei adopzioan eman zien.

Gladysek etxea lortu zuenean, bere alaba berarekin eramatea erabaki zuen baina, hilabete gutxien buruan, amak krisialdi emozionala izan eta kustodia bere lagun minak lortu zuen, Grace McKee. Honek piztu zion Marilynei jakin mina zinearekiko.

Grace ezkondu zenean, Marilyn familia ezberdinek adoptatu zuten. Urte batzuk beranduago, Olive Bruningek lortu zuen kustodia, amaren lagun minaren osabak. Marilynek zioenez Grace McKeenen senarrak bortxatu egin zuen. Hamabi urte beranduago Bruningen semeetako batek berriz bortxatu zuen, horrez gain, bere bizitzan gauz ikaragarria jazo zitzaion, haizpa zaharrago bat zuela jakin zuen. Honek, Bereniece zuen izena eta bata-besteari eskutitzak idazten hasi ziren. Bortxaketaren ondoren, Marilyn, McKeenen izebaren etxera joan zen bizitzera, honek osasun arazoak edukitzen hasi zen arte. Berriz ere McKeenen etxean, Marilynek bere bizitza aldatuko zuen erabakia hartu zuen. McKeenen senarrak lan eskaintza bat lortu zuenez etxez aldatu behar ziren, beraz, bera umezurtegi batera joan beharko zuen. Hori saihesteko, bizilagun baten semearekin ezkondu zen 1942ko ekainean, hau polizia zen. Marilynek 16 urte zituen eta mutilak 21. Orduztik ikastez utzi eta etxeko andre bezala jaurdun zuen.

1943an, Ameriketako Estatu Batuak bigarren mundu gerran zeudenean, Dougherty marineetan zela Isla de Santa Catalinara bidali zuten, geroago Australiara joateko. Norma Jean, bakarrik geratzean, bere amaginarrebaren etxera joan zen, berarekin munizioen fabrika batean aritu zen lanean.

Karrera

Mundu artistikoan sartu eta estreinaldia zinean (1944-1947)

Fabrikan lan egiten zuen bitartean, argazkilari bateak erretratu bat egin zion aldizkari baterako. Ezer jakin gabe, beranduago Marilyn Monroe izan behar zena aurkitu zuen. Bera, bere aldetik, modelo lanean ibiltzea lortu zuen eta aldizkari askoren portadetan agertu zen. Senarrari ez zitzaion batere gustatzen modelo lanetan ibiltzea, orduan, etxeko andre eta famaren artean aukeratzea egin zion.

1946an, Norma bere senarrarekiko banandu eta kasting ezberdinetara aurkeztu zen. Twentieth Century Foxeko exekutibo batek kontratatu egin zuen zinean extra moduan sei hilabete bitartez. Bera izan zen Marilynen izane proposatu ziona, Marilyn Miller aktoresarengatik eta berak Monroe abizena aukeratu zuen beraren amonarena zelako. Lehen papeletan telefonista moduan antzeztu zuen The Shocking Miss Pilgrim filmean eta zerbitzari moduan Dangerous Years filmean. Ikusleei ez zitzaizkien film hauek asko gustatu, honen ondorioz, 1947an beraren kontratua ez zuten berriro berritu.

Foxekin kontratua eta ezagutzera eman aktoresa moduan (1949-1952)

1948an, Monroek kontratu bat sinatu zuen Columbia Picturesekin Ladies of the Chorus musikalean Peggy dantzariari antzeztu zezan. Pelikulak ez zuenez arrakasta handirik izan bere kontratua desegin egin zen. Orduztik aurrera Twentieth Century Foxek egiten zituen pelikuletan bakarrik irteten zen 1949an sei urteko kontratua sinatu zuenean. Amor en conservan papel txiki bat izan zuen eta 1950ean Ángela antzeztu zuen, abokatu baten maitale, La jungla de asfalto pelikulan. Urte berean Eva al desnudo filmean ere hartu zuen parte, bertan Bette Davis izan zen protagonista, Marilyn Claudia Caswell izan zen, antzerkiko aktoresa bat. Oraingo honetan kritika onak jaso zituen.

1951ko otsailean arte eta literaturen klaseetan eman zuen izen Kaliforniako Unibertsitatean. Urte honetan film ezberdinetan antzeztu zuen: Home Tonw Story, As Young as You Feel eta Love nest. Bere karreraren ikuspegiak hobetzen hasi ziren 1952an Clash by Night pelikulan parte hartu zuenean Fritz Langen agindaritzapean. Oraingo honetan ere bere antzezpenak kritika onak izan zituen eta piska bat beranduago We´re Not Married pelikulan antzeztu zuen bertan, Ginger Rogers eta Zsa Zsa Gaborren ondoan egin zuen lan, baita Don´t Bother to Knockeko thrillerean, bertan umezain bat antzezten zuen. Hau bere lehen protagonista papela izan zen. Monkey Bussinessean Cary Grant eta Ginger Rogersekin antzeztu zuen, film honetan irten zen lehen aldiz hile motx, izurtu eta hilehoriarekin.

Eskaintza (1953-1954)

1953an, aurrekontu txikiko filmetan parte hartu ondoren, papel protagonista izan zuen Rose en Niágara filmean. Hau Darryl F. Zanuckek momentuan Twenty Century Foxeko buruzagia zenak eskatu zuelako. Honela ordezkatu zuen Marilynek Anne Bancroftiri, honek hainbat kritika jaso zituen.

Urte bereko abenduan, Marilyn Playboyean azaldu zen aldizkariko hilabeteko neska izan zen. Azalean aktoresa eskotedun soineko berde batekin agertzeak kritika asko esnatu zituen, baina barrukoa oraindik harrigarriagoa zen. Kartel nagusian Sueños doradoseko argazkia kopiatu zuten, bertan Marilyn maindire batean etzanda agertzen zen guztiz biluzik. Argazki hori 1949koa zen, Marilyn hile luze eta iluneko ezezaguna zenekoa, argazki hori garai hartan, egutegi baterako atera zuten. Baina, Hugh Hefnerrek garaiz erosi zituen argazkiaren eskubideak aktoresaren famak eztanda egiten zuenerako.

Marilynek Los caballegos las prefieren rubias filma antzeztu zuen Jane Rusellerekin batera. Bertan Lorelei Leeli antzeztu zuen, dantzari eta abeslari bat. Pelikula honetako bere lanak kritika honak izan zituen eta Diamonds Are a Girl´s Best Friends musikala klasiko bat bihurtu zen. Urte berean, Marilynek Lauren Bacall eta Bretty Grablerekin egin zuen lan How to Marry a Millionaire pelikulan. Komedia honetan Polaren papela antzeztu zuen. Filfam kritika eta bilketa hona izan zuen, berriz era Monroen lanak aipamen hona izan zuen.

1954an Otto Premingerren, River of No Return pelikulan azaldu zen, Robert Mitchum, Rory Calhoun, Tommy Rettig eta Murvyn Vyeren ondoan. Berak abeslari baten papela antzezten zuen. Filmak kritika txarrak izan zituen eta zitzaion batere ondo joan ekonomikoki. Urte berean There´s No Business Like Show Business komedia musikalean antzeztu zuen non Ethel Merman, Donald O´Connor eta Mitzy Gaynorrekin eszenatokia partekatu zuen. Pelikula honek ere kritika eta finantza txarrak izan zituen. Geroago Frank Sinatrarekin film bat grabatzeari uko egin zion soldatarekin ados ez egoteagatik. Onek, orduan lan egiten zuen enpresak denboraldi baterako esekitzea egin zuen. Bitartean aurkezpen ezberdinak egin zituen abeslari modura Japonen Koreako gerrara zijoazen tropa amerikarrei entretenitzeko.

Century Foxekin gatazkak eta Joe DiMaggiorekin ezkontza (1954-1955)

Nahiz eta Marilyn Century Foxeko antzezle honenetariokoa izan, beraren kontratua ez zen aldatu 1950etik, honek, gehienetan bere soldata besteena baino baxuagoa izatea ekarri zuen, horrez gain, ezin zituen aukeratu ez bere proiektuak, ez bere lankideak. Ile-horiko neska tuntunarena egiteari nazkatuta, The Girl in Pink Tights komedia musikalean antzezteari uko egi zion, Frank Sinatraren ondoan. Onen ondorioz, bere estudioak aldi baterako suspenditu egin zuen 1954an.

Bere suspentsua Hollywoodeko zutabegileei erakarri egin zien, aktoresak publizitate kanpaina bat hasi zuen periodistek esaten zituzten gauzak ahultzeko, estudioaren aurka posizioa sendotzeko ere. Urtarrilaren 14an, Joe DiMaggiorekin ezkondu zen, beren ezkongai-harremanak atentzioa piztu zuen komunikabideen artean 1952tik. Japoniara bidaiatu zuten, bertan igaro zuten beraien eztei bidaia. Monroe Koreara bidaiatu zuen tropa amerikarrei entretenitzeko. Lau urteren bitartean, abestiak antzeztu zituen 70 mila marinoentzat. Otsailean Hollywoodera itzuli zen, bertan Photoplayeko saria eman zioten emakume izar ospetsuena izateagatik. Hurrengo hilabetean, estudioak beste kontratu bat eskaini zion non, mila dolar eskaini zitzaizkion Broadwayeko The Seven Year Itch antzerkian protagonista izan zezan.

Apirilean River of No Return filma estreinatu zen, bertan Robert Mitchumekin eszenatokia partekatu zuen. Estudioan berriz sartzean grabatu zuen lehen pelikulan, There´s No Business Like Show Business musikala izan zen, nahiz eta bere gustukoa ez izan, behartuta sentitu zen aurretik The Girl in Pink Tights pelikulan antzeztea ukatzeagatik. Abenduan estreinatu zen, porrot komertziala izan zen eta kritiko askok Monroeren antzezlana arrunta izan zela esan zuten.

Actor´s estudiora sartzea eta Marilyn Monroen produkzioen sorrera 1955-1957)

1950eko hamarkadaren erdian, Monroe New Yorkera joan zen bizitzera, denbora batez antzezteari utzi zion bere zine produktorea sortu nahi zuelako, baita bere dote artistikoak obetu ere. Drama ikasgaietan izen eman zuen Constance Collierren eskutik, baina hau egun gutxira hil egin zen. Orduan, Actors Studioan izen eman zuen Lee Stasbergen eskutik. Stasbergek Marilyn antzezteko prest zegoenean pentsatu zuenean, Maureenen eskutik Anna Christieren eszena bat antzezteko aholkatu zion, Eugene O´Neillena. Pieza honetan antzeztutakoagatik kritika onak jaso zituen bere irakasle eta laguneekiko.

1956an, Monroe zinera itzuli zen Cherie papela antzezten Bus Stops pelikulan. Twenty Century Foxekin sinatutako kontratu berriari esker, bere zuzendaria aukeratzeko aukera izan zuen. Joshua Logan aukeratu zuen, bere metodo artistiko berdinekin ikasi zuelako. Berriro ere Marilynen antzezlanak kritika onak jaso zituen. Urte horretan Urrezko Globo Sarietara nominatua egon zen.

Judaismora aldaketa

1956ko ekainaren 29an, Monroe eta Arthur Miller ezkondu egin ziren zeremonia bikoitz batean, zibil eta erlijiozkoa. Millerrek judaismoa praktikatzen zuen beraz, Marilyn erlijio horretakoa bihurtu behar izan zuen zeremonia horretan ezkondu ahal izateko. Bikoteak Londresera bidaiatu zuen, bertan Monroek bere lehen Marilyn Monroe Productionseko pelikula errodatu zuen, El principe y la corista. Errodaje hau oso larria izan zen Marilynentzat abortu espontaneo bat izan zuelako. Momentu honetan, bere arazo emozional eta gogo-aldartearengatik, alkoholari adizkio handia hartu zion. Monroeren antzezpenak harrera ona izan zuen kritikoengandik, horrez gain, David di Donatello saria irabazi zuen Italian atzerriko antzezle onena izateagatik eta BAFTA sarietara ere egon zen nominatua.

Some Like it Hot (1959)

1959an, Some Like it Hot filmean hartu zuen parte, zerrenda honetan Jack Lemmon eta Tony Curtisek ere parte hartzen zuten, Billy Wilderrek zuzenduta. Grabazioaren bitartean, Monroe beti berandu iristen zen, eszenak behin eta berriz errepikatzea eskatzen zuen eta kostata gogoratzen zituen bere esaldiak; honek bere adiskideekin haserretzea egin zion, Tony Curtisekin bereziki. Filmazioa estugarria izan zen Monroerentzat bertan aurdun gelditu zelako, baina berriz ere abortu natural bat izan zuen.

Filmak kritika onak izan zituen; arrakasta handieneko pelikula izan zen urte horretan eta Oscarreko bost nominazio lortu zituen. Monroek "Sugar" papera antzeztu zuen, neska erromantiko, maitasunean zoritxarrekoa eta ahula; ile horiko superfiziala, ez oso jakituna eta besteen gaiztakerien biktima. Bere antzezpenarengatik Urrezko Globoa irabazi zuen komedia eta musikaleko aktoresarik hoberenaren moduan.

Azken filmak eta osasun arazoak (1960-1962)

Some Like it Hoten ondoren, Marilynek berriz sinatu zuen Twenty Century Foxekin kontratua. 1960an Let´s Make Love musikalean hartu zuen parte, George Cukorren gidaritzapean. Errodajea egun batzuk atzeratu zen Monroeren kondizio fisikoengatik eta gidoia berriz idatzi beharra izan zuen Arthur Millerrek beraren eskaria izan zelako. Egin zituen aldaketengatik Greory Peckek papel printzipalari uko egin zion; Cary Grant, Charlton Heston, Yul Brynner eta Rock Hudsonek ere ezetz esan zioten papelari, honen ondorioz, estudioak Yves Montand aktore eta abeslariari eskaini zion papera. Monroe eta Miller Montand eta bere emaztea Simone Signoreten lagunak egin ziren. Simone Signoret Frantziara itzuli zenean, Monroe eta Montandek erromantze bat eduki zuten. Monroek Signoreti alde batera uztea eskatu zion Montandi, grabazioa amaitu zenean hau bere herrialdera itzuli zen bere emaztearekin. Pelikulak kritika txar asko izan zituen.

Denboraldi honetan, Monroeren egoera fisiko eta emozionala txarrera jo zuten. Sarritan bere psikiatra Ralph Greensoni deitzen zion. Honez gain, beste mediku batzuetara ere joaten zen Ralphek botika berriak errezetatu behar zitzaiola pentsatzen zuenean.

1960an, Monroek The Misfits pelikularen zerrendan hartu zuen parte, bere gidoia Arthur Millerrek idatzi zuen bereziki berarentzat. Marilynek Roslyren paperan antzeztu zuen. Zerrendan Clark Gable, Montgomery Clift eta Thelma Ritterrek ere hartzen zuten parte. Errodajea urte horretako uztailean hasi zen Nevadako basamortuan. Monroeren egoera emozionala ez zen ona; grabaziora askotan huts egiten zuen, kontzentratzeko arazoak zituen eta botika eta alkohol asko hartzen zituen lo egin ahal izateko.

Abuztuan, Los Angeleseko ospitalean sartu zuten hamar egunetako. Egunkariek aktoresa hilzorian zegoela esaten zuten, baina ez zituzten bere barnerapenaren zergatiak kontatu. Honen ondoren, Nevadara itzuli eta filma amaitu zuen. Azaroan, Marilyn eta bere senarra New Yorkera itzuli ziren bananduta eta Monroe Lee Strasbergen etxera joan zen.

Kritikoek ez zuten ondo onartu The Minsfits filma, baina Monroeren aktuazioak oso kritika onak jaso zituen. Hitzaldi batean, Hustonek hau esan zuen: "Marilynek bere esperientzietan hondeatu du gainazalera gauza paregabe eta ezinhobeak ateratzeko. Ez zuen aktuaziorako teknikarik. Dena erreala zen, bera zen".

Ondorengo hilabeteen bitartean, Monroeren alkoholarekio eta botikekiko adikzioak heriotzaren ertzean jarri zion berriz ere. 1961eko urtarrilaren 20an, Millerrengandik banandu zen. Otsailean Payne Whitney klinika psikiatrikora sartu zen. Ondoren Joe DiMaggiorekin harremanetan jartzea lortu zuen, honek ospitale normal batera mugiaraztea lortu zuen. Bere egoerak gainerako urtean lanean ibiltzea galarazi zion.

1962an, Marilyn aktuaziora itzuli zen Dean Martinekin Something´s Got to Give pelikulan antzeztera. Filmazioa hasi zenean aktoresa oso ahul zegoen, maiz sinusitisa eta bronkitisa izaten zituen. 20th Century Foxek proiektu honetaz fidatzen zen beraien egoera ekonomikoa hobetzeko. Maiatzaren 19an, Monroek orduko amerikar presidenteari Jonh F. Kennedy, "Happy Birthday Mr. President" abestu zion. Gala onetara joan ahal izateko, nahiz eta estudioak bere lana amaitzeko eskatu, sei egunen bitartean errodajean kale egin zuen.

Filmaziora itzuli zenean, igerileku batean biluzik irteten zen eszenak grabatu zituen. Irudi hauek Life aldizkariaren azalean agertu zinen. Lanean faltatu eta atzeratzeagatik kanporatu egin zuten. Foxek pelikula beste aktoresa bat erabiliz filma amaitzen saiatu ziren, baina Dean Martin kontran jarri zen, honen ondorioz berriz onartu zuten. Ekainean, ezagunenak egingo ziren argazkiak atera zizkioten honi The last sitting izena jarriko zioten.

Berriz onartu ondoren, Monroek berriz hartu zituen tzaldiak produktorarekin bere etorkizunari buruz eztabaidatzeko. Estudioak zenbait komediatan parte hartzea nahi zuen: Irma la Douce, What a Way to Go!. Iritsi zinen akordioak zioenez Marilynek palikula bakoitzeko milioi bat dollar irabaziko zituen eta horrez gain, berak nahi zituen zuzendari eta koprotagonistak aukeratzeko eskubideak zituen.

Heriotza

1962ko abuztuaren 5ean, goizeko bostak bost gutxietan, Los Angeleseko polizia departamenduko buruzagiak, Jack Clemmenson, dei kezkagarria jaso zuen. Greenson doktoreak deitu zion, Marilynen psikiatrak, mezua argia zen: aktoresa hil egin zen. Polizia izan zen lehena bertara iristen eta sendotasunik gabeko testimonioak aurkitu zituen mediku eta giltzazainen artean. Heriotzaren eszena apainduta zirudien, maindireak aldatuta eta garbiak eta gorputza mugitua izan zen. Hasiera batean ez zegoen ez urik ez pitxerrik botikak hartu ahal izateko, ekintza hau medikuei adierazi zien. Beranduago misterioz edalontziak azaltzen ziren beste poliziak heltzen zirenerako. Autopsiak gaindosi baten ondorioz hil zela jakinarazi zuen.

Informeak frogen faltaren ondorioz bere buruaz beste egin zuela kalifikatu zuela kontuan hartuta, askok hil egin zutela pentsatzen zuten. Greenson eta Engelberg medikuek hainbat botika errezetatzen zizkioten bere organismoan pilatu zitezkeenak eta hauek bizitzarako maila arriskutsura iritsi. Marilyn poliziari deitu baino ordu batzuk lehenago hil zela uste da, baita gela manipulatua izan zela ere. Suizidioaren hipotesiak bere medikuen ardura distraituko zuen.

Eunicie Murray, bere giltzazaina, nor bere mediku Greesnsonengatik izan zen gomendatua, hogeita hiru urte beranduago izan zen elkarriztetatua eta gau horretan ezin zuela lorik egin onartu zuen. Bere bertsioaren arabera, altxatu eta bere gelako argiak piztuta zeudela ikusi zuen, atea barrutik zegoen itxita, horregatik etxetik irten egin beharra izan zuen, leihotik begiratzean Marilyn biluzik eta hilik aurkitu zuen. Segituan Greensoni deitu zion nor Engelberg medikuarekin etorri zen. Hauek polizia iritsi baino lehen zer egin zuten ez daki inorrek. Greensonek dioenez, Lehenengo Foxi jakinarazten saiatu ziren.