Draga Mašin

Draga Mašin (bere ezkon aurrreko abizena Milićević Lunjevica zena) 1864ko irailaren 23a-1903ko ekainaren 11, Dragako Erregina bezala ezagutua, Alejandro I. Serbiakoaren emaztea eta ezkonlaguna izan zen. Bere ezkontzaren aurretik, bere etorkizuneko amaginarrebaren konpainia anderea izan zen, Natalija Obrenović erreginarena. Bere senarrarekin batera erail zuten errege-etxean 1903ko uztaileko Estatu kolpean, dinastia eta gobernu aldaketa ekarri zuena.

Gaztaroa eta lehen ezkontza

Alejandro erregearekin ezkondu zenean, jada alarguna zen Svetozar Mašin ingeniari zibilarengatik, txekiar iturrikoa, oso gazte ezkondu zena berarekin, eta gainera bere senarra baino 12 urte zaharragoa zen. Bere lehen ezkontzak urte bat besterik ez zuen iraun, bere senarra ziurrenik Delirium tremensagatik hil zelako. Ez zuen umerik eduki, eta bere aurkakoek hau erabili zuten antzutasun frogatzat.

Kortera gerturatzea

Alargun eta bitarteko mugatuekin, bere jatorriak, edertasun eta jakintasunak Natalia erreginaren interesa piztea eragin zuen eta honek hezkuntza hobea eskainiko zion. Hiriburuko goi mailako gizartera gerturatzen hasi zen, subiranoarengatik. Hasieratik zurrumurruak zabaldu ziren Dragaren bizitza zalapartatsuarengatik. Milan erregeak etsaitzat hartu zuen iritsi berria, bere emaztearen babeseko beste guztiak bezala.

1890an Natalia erregina bere etxe berrian ezarri zen, "Sashinoko" villa, Biarritzen, Frantzia, Draga berarekin eramanda bere konpainia anderetzat.

Draga eta Alejandro

Alejandrok Draga bere amari eginiko bisita batean ezagutu zuen 1897an, eta honela, beretaz maitemindu zen. Hiru urtez elkarri gutunak bidaltzen egon ondoren, erreginak hauetako bat aukitu zuen eta berehala bidali zuen Draga bere bizitokitik. Orduan, Draga Belgradora mudatu zen, erregearen amante bihurtuz eta Jauregi Zaharraren ondoko egoitza txiki batean kokatuz. Harreman hau, nahiz eta bitartekari asko izan, publikoki ezagutua izan zen.

Draga, Pantelija Milićević Lunjevicaren laugarren alaba zen. Miloš I Serbiako erregearen aspaldiko kide baten biloba zen, kide honi fikziozko iragan militar bat eman zitzaion Draga ia ezkontzen zegoenean Alejandro erregearekin. Bere aita hil egin zen ero etxe batean eta bere ama alkoholika zen. Bere aitaren aldeko amona Đurđija Čarapić izan zen.

Bere anai-arrebak hauek izan ziren: gizonezkoak, Nikola (Nikolas) eta Nicodije (Nikodemo), eta emakumeak, Hristina (Kristina), Dina, Ana eta Vojka. Draga seigarrena izan zen, Vojkaren aurretik.

1900eko uztailaren 21ean, erregeak Dragarekin ezkontzea erabaki zuenean, gobernuak dimititu egin zuen ezkontzaren aurkakotasuna adierazteko keinu bezala. Gobernuak alferrik egin zuen Alejandroren aita itzultzen saiatzen, Milan erregeordea, momentu hartan Karlsbaden ezkontza sahiesteko. Milanek dimititu egin zuen armadako komandate buru bezala, erregearen ezkontza planen kexa moduan hau ere. Oro har, Dragaren ospe txarrak, erregea baino zaharragoa izateak, ustezko antzutasunak eta bere aurreko ezkontza izan ziren Alejandrorekin ezkontzearen kontrakotasun kausa nagusiak.

Gobernua Draga erberestatzen saiatu zen ezkontzaren iragarpen ofiziala eman baino lehen, baina porrot egin zuen. Berri honek harridura handia sortu zuen herrialdean eta haserre handia Obrenović dinastiaren jarraitzaileen artean, akats oso txartzat hartu zuten eta. Hainbat saiakera egin zituzten erregea ezkontzaren aurka posizionatzeko, baina hauek ere porrot egin zuten. Zarraren laguntza puntualak soilik, ezkontza onartu zuenak, jaitsi zuen denboraldi baterako herrialdean zegoen tentsioa.

Alejandrok ezkontza iragarri zuen, ikupegi publikoa kontran jarri zitzaion berriz ere. Bera baino zaharragoa zen emakume batetaz erabat liluraturik zegoen gazte bat bezala ikusten zitzaion. Erregina ama, Natalija, erabat aukan jarri zen ezkontzaren aurrean, eta horrexegatik ez zen inoiz berriro itzuli Serbiara. Ofizialak ere espezialki aurkan ipini ziren. Lehen mailako gizarteak ere ezkontzaren aurkako ikuspegia hartu zuen.

Erregealdia

Armada borratzen joan zen Milan erregeordearen jarraitzaileen artean, baina honek ez zuen monarken babesa ziurtatu, Alejandroren aitaren esku kolpe baten beldur jarraitzen zuten. Zentsura eta poliziaren subiranoen aukako kritiken zaintza egonda ere, hauek jarraitu egin zuten. Alejandroren aginduagatik, errege familiari eginiko kritika publikoak traizio delitutzat hartu ziren.

Erregeak erregina atzerriko korte batean harrera jasotzera bidali zuen, bere ospea handitzeko, alfer-alferrik. Bere itxura hobetzeko ekintzek neurrizko arrakasta izan zuten. Baina, armadak subiranoen aurkako izaten jarraitu zuen.

Erreginaren ospearentzako beste kolpe bat bere haurdunaldiak sortu zuen iskanbila izan zen, ofizialki 1900eko irailaren 7an aldarrikatua, neurri batean erreginaren antzutasunaren zurrumurruak indargabetzeko. Gainera, erregeak ezkontza aurretik Dragarekin izandako harremanak zeharka aitortu zituen. 1901eko apirilean, Natalia erreginaordearen eta gobernu errusiarraren susmoen aurrean, mediku errusiar batzuek erreginari azterketa egin zioten, eta haurdunaldiaren ordez, tumore bat zuen Dragak. Antza denez, erreginak haurdunaldiaren itxurak egin zituen hainbat aldiz.

Haurdunaldi faltsuaren zalapartak zenbait eztabaidagai ekarri zituen. Errusiar gobernua izan zen lehenengoa Alejandrori egokituko zitzaion arazoa planteatzen. Zurrumuak egon ziren Alejandrok bere koinatu bat tronuaren oinordeko aipatuko zuela, Dragaren anaietako bat, bai Nikolas eta bai Nikodemo. Alejandrok zurrumurru hauek etengabe ukatu zituen publikoki.

1900eko abuztuaren 5ean ezkondu ziren Draga eta Alejandro San Miguel katedralean. Ezkontzaren ostean, erregeak kanpaina bat jarri zuen martxan bere aurkarien kontra eta erreginaren irudi publikoa hobetzen saiatzeko. Erreginarentzat estatu gurtza bat sortzen ere tratatu zuen, eta honen izena erregimentuei, eskolei eta herriei jarri zien. Bere anaiak aldi ugaritan errege etxean aurkitzen ziren eta ekitaldi ofizialetan parte hartzen zuten. Bere urtebetetzea jaiegun nazionaltzat aldarrikatu zen.

Jende orok Alejandro erregearen akats asko juzgatu zituen bere emaztearen zorigaiztoko eraginarengatik izan zirela esanez, bere senarraren ekintzak kontrolatzen zituelako. Erreginak Estatuko zereginak oztopatzen zituen eta bere jarraitzaileei mesede egiten zien.

1903ko martxoko manifestazio erreprimitu eta aurkako armada kentzeko intentzioen ostean, konspiratzaileek, 1901etik azpilanetan jardun zutenek monarketaz desegiteko, ekitea erabaki zuten. 1903ko ekainaren 11n Belgradon estatu kolpe batek hartu zuen lekua, eta errege jauregia okupatua izan zen. Bitxiki, matxinatuen buruzagia Dragaren defuntu senarraren anaia zen, Alejandro Mašin koronela, Naumović koronelaren alboan. Erreginaren jantzigelan ezkutatuta orduak igaro ondoren, erasotzaileek bikote erreala harrapatu zuten, basatiki eraila izan zena. Beraien gorpuak balkoitik bota zituzten. Dragaren anaiak ere erail zituzten eta hauekin batera makina bat funtzionario, lehen ministroa barne eta harrera-gelako hainbat kide ere bai.

Obrenović dinastiaren amaiera odoltsuaren ondoren, aurkako dinastia, Karađorđević, igo zen serbiar tronura.

Arbasoak