Bizitzako azken urteetan, exekutatzaile arrunt bat zela esan zuen, goiko aginduak betetzen zituena, hori esanez argudiatu eta defendatu zuen bere burua, ez zela Heydrich edo Himmler bezalakoak esanez. Hala eta guztiz ere, arazoak izan zituen bi hauekin berak zituen ideiengatik "juduen arazoaren konponbideagatik". Jasotzen zituen aginduetatik haratago joaten zen adibidez, izan ere gerra bukaeran bere buru Himmlerrek juduen hilketak gelditzea erabaki zuenean, Eichmannek hilketa hauek egiten jarraitzeko agindua eman zuen.
1939 baino lehenago, Alemaniak juduak bertatik bota nahi zituenean, Eichmann nazi garrantzitsuenetakoa izan zen sionista mugimenduan. Sionista mugimenduan, ikertu zen nola juduak Palestinara bidali. Bera izan zen baita ere judu estatu bat Ekialdeko Europan sortzeko ideaia izan zuen nazietako bat.
1939an erabaki zen judu alemanak Poloniako ghettosetara bidaltzea eta 1942an Wannsee Bilera izan zen, Heydrichek antolatua izan zena, non azken konponbideko deia egin zen.
Eichmannek bileran parte hartu zuen eta kontzentrazio-zelaietarako deportazioen logistikaren enkargatu bezala geratu zen.
Judenrateen, edo aholku juduen, asmakuntzaren egilea da. Horrela errazago zekiten ghettoetako biztanleen identifikazioa. Hau deportatzen ziren pertsonen listak begiratuz, beraien ongiak hartuz...egiten zen.
SS Mann (Soldadu soil) - 1932ko urriaren 1a
SS Scharführer (Lehen sargentu) - 1933ko abenduaren 24a
SS Hauptscharführer (goi ofizialorde) - 1937ko urriaren 23a
SS Untersturmführer (tenienteorde) - 1938ko abuztuaren 26a
SS Obersturmführer (Tenientea) - 1939ko otsailaren 2a
SS Hauptsturmführer (Kapitaina) - 1940ko abuztuaren 1a
SS Sturmbannführer (Mayor) - 1941eko uztailaren 1a
SS Obersturmbannführer (Teniente Koronela)- 1941eko azaroaren 9a
SS Standartenführer (Koronela) - 1945eko apirilaren 20a (Eichmannen memoriaren arabera)
Adolf Eichmannek eta bere laguntzaileek ardura garrantzitsu bezala eduki zuten, Alemania naziko etsaiak eta juduak trenetan deportatzea. Delegatu bat zegoen herrialde okupatu bakoitzean, bertako biztanleria Kontzentrazio-zelaietara bidaltzeaz arduratzen zirenak.
Hauek izan ziren Eichmannen kolaboratzaileetako batzuk:
Alois Brunner, Eichmannen laguntzailea izan zen. 1939ko azarotik 1944rarte Brunnerrek zuzendu zituen Viena, Moravia, Tesalonika, Espainia, Niza eta Eslovakiako juduen deportazioak. Gerra ondoren desagertu zen eta heriotz zigorra ezarri zioten Parisen 1954an. Azkenik babesa eman zitzaion Sirian.
Theodor Danneckerrek zuzendu zituen espainiar eta frantziar juduen listak 1941eko deportaziorako. Mandatari ezarri zuten Italian 1944an. Gerra ondoren estatu batuarrek harrapatu zuten eta jarraian bere buruaz beste egin zuen.
Rolf Günther Eichmannen laguntzailea izan zen eta delegatuen ikuskatzaile. Greziako juduen deportazioaz arduratu zen, baita klandestinitatean Turkiako juduen deportazioez ere.
Dieter Wislicenyk ezarri zuen juduak bereizteko Daviden izarra delakoa. Eslovakia, Grezia eta Hungariako juduen deportazio eta hilketen arduraduna izan zen. Gerra ondoren Txekoslovakiara estraditatu zuten, non 1948ko otsailean exekutatu zuten.
Hermann Alois Krumey Lodzeko poliziako kidea izan zen. 1944an Hungariara bidali zuten, bertako juduen deportazioa prestatu zezan. 1945ean atxilotu egin zuten Italian, 1969an bizi osoko kartzela zigorra ezarri ziotelarik.
Franz Novaken lana izan zen juduak eta ijituak kontzentrazio-zelaietara eramaten zituzten trenak antolatzea. 1961arte Austrian gorde zen eta 1964an bere ekintzengatik epaitu zuten, 8 urteko kartzela zigorra jarri ziotelarik. Hala ere, epaiketa anulatu egin zen 1966an aske utzi zutelarik.
Gustav Richter ere Eichmannen laguntzailea izan zen. 1941eko apirilean bidali zuten Errumaniara judu asuntuez ardura zedin. Bertako zentsua egin zuen, judu eta ijituena, horrela ghettoetara bidali ahal izateko. Bere planek porrot egin zuten Errumaniak Alemaniarekin erlazioak hautsi zituenean. 1982an lau urteko kartzela zigorra ezarri zioten.
Wilhelm Zöpf Eichmannen delegatua izan zen Hagan eta juduen arduradun Herbehereetan.
Eichmannek laguntzaile gehiago ere izan zituen Holokaustoan, hala nola, Heinz Rothke, Franz Abromeit, Otto Hunsche, Siegfried Seidl, eta abar.
Karl Adolf Eichmann (1906ko martxoaren 19 - 1962ko maiatzaren 31) Alemania Naziko goi mailako ofiziala izan zen. Azken konponbideko arduradun zuzenetako bat izan zen, Polonian nagusiki. Arduradun zen baita ere Bigarren Mundu Gerran Kontzentrazio-zelaietara joatekoak zirenen identifikazioan eta garraioaren antolaketan.
Eichmann seme zaharrena zen eta bere familia bizilekuz aldatu zen Solingentik (Alemania), Linzera (Austria), izan ere bere aitak bertako lantegi batean lana bilatu zuen. Haurra zela ama hil zitzaion eta bere aita beste emakume batekin ezkondu zen, baina Adolfek ez zuen bere ama orde bezala ongi hartu emakumea. Gaztaroan, "Realschule"en ikasi zuen, bertan ezagutu zuen Salomon laguna, non bere etxera gonbidatzen zuen bazkaltzera, berean maitasuna, laguntasuna eta elkartasuna falta zirelako.
Bertan hizkuntza desberdinak ikasi zituen, yiddish eta hebreera esaterako. Adolf atzerritar bezala ikusia zegoen Austrian, beraz ezin izan zuen lanik aurkitu. Bestalde, bere anai txikiak austriarrak kontsideratzen ziren bertan jaioak zirelako. Adolfen aitak bere lagunen artean zuen Ernst Kaltenbrunner, Austriako nazien buru zena, non bere sedea Linzen zegoen. Kaltenbrunnerrek Adolf Eichmann Austriako partidu nazian sartu zuen.
Interesa piztu zitzaion, beraz, 1932ko apirilaren 1ean, Alemaniako Langile Alderdi Nazionalistara afiliatu zen, 899.895 zenbakiarekin. Egun berean SSan sartu zen baita ere, 45.325 zenbakiarekin. Berlinera bidali zuten 1934ko urriaren 1ean.
1935eko martxoaren 21ean, Eichmann Veronika Lieblekin (1909-1997) ezkondu zen, norekin lau seme eduki zituen: Klaus Eichmann (1936an jaioa, Berlinen), Horst Adolf Eichmann (1940an jaioa, Vienan), Dieter Helmut Eichmann (1942an jaio zen, Pragan) y Ricardo Francisco Eichmann (1955an jaioa, Buenos Airesen).
Enkargatua izan zen Holokaustoko arloren batean, logistikaren garraioan esaterako. Gizon sendoa zen, tinkoa bere egitekoetan eta eskatzen zitzaiona betetzen ahaleginduko zen beti, eskatzen zitzaiozkon estadistikak betetzen. Berarentzak juduak "estadistikak" ziren, nahiz eta aurrerago eduki zuen juizioan (1960an Israelen), esan zuen ez zela antisemita sutsua. Gainera, beste aleman askok bezala, bazuen zer ikusirik juduekin familia kontuan.
1950eko uztailaren 15ean hartu zuen Argentinara zihoan itsasontzia. Buenos Airesen, hamar urte igaro zituen, bere familia hara eramatea lortu zuelarik eta bitartean lan ezberdinak izan zituen, hala nola, langileburu, egurgile, baita untxi hazle ere. Atxilotu zutenean Argentinako Mercedes Benz fabrikan ari zen lanean, González Catán herrixkan zegoena, Buenos Aireseko probintzian.
Bigarren mundu gerra amaitzean, Ameriketako Estatu Batuetako armadak harrapatu zuen, gainera ez zekiten gizon hau, Otto Eckmann deitzen zela esan zuen gizona, iheslari garrantzitsu bat zela. 1964ko urtearen hasieran ihes egin zuen eta urte batzuetan Alemaniako zeinbat tokitan ezkutatu zen. 1948an Argentinara joateko baimen bat lortu zuen nahiz eta ez zuen berehala erabili.
1950eko urtearen hasieran, Eichmann Genovan egon zen, Italia, non bertan Ricardo Klement errefuxiatuaz pasatu zen. Bertan fraide frantziskotar nazi baten laguntzaz, pasaporte bat lortu zuen, Gurutze Gorriko Komite Internazionalak egin zuena eta Argentinara joateko bisa ere lortu zuen, bi dokumentuak "Ricardo Klement"en izenean.
Eichamnn bere familiarekin Buenos Aireseko hegoaldera joan zen bizitzera.
1960ko maiatzaren 1ean, "nokmin" (mendekatzaileak) talde bat, israelgo espionaje taldea, Buenos Airesera joan zen tratua puskatuz. Garibaldi Operazioa hasi zuten (Eichmann bizi zen kaleagatik emanez honi izena). Talde honen buru Rafael Eitan zen eta Peter Malkin koordinatzailea (espezialista bahiketetan eta makillajean). Bi aste inguruko bigilantzia ipini zuten. Eichmannek egunerokotasuean antzeko ohiturak zituela konturatu ziren, horrela bere bahiketa erraztuz tokia aukeratzerako garaian. Mossadeko agenteak bi autotan joan ziren, bat akatsa gertatu denarek itxurak egiteko eta bestea zerbait txarto ateratzen bada laguntza eman ahal izateko.
Azkenik, 1960ko maiatzaren 11an, kale batean itxaron zuten eta autoa izurratu zenaren itxurak egin zituzten, baina bera etorriko zela uste zuten autobusa iristean eta bera etorri ez zela konturatzean, agenteak desesperatu egin ziren. Gaua zen jada, baina hala ere agenteek hurrengo autobusari itxarongo ziotela erabaki zuten. Azkenik, itxaroteak merezi izan zuen, Eichmann hurrengo autosean etorri bait zen lanetik. Eichmannek ez zuen ezer espero eta halako batean izurratutako kotxearen albotik gizon bat joan zitzaion, esaldi bat esanez, honek gazteleraz zekien bakarra -"Un momento Señor, ¿puedo preguntarle algo?"-. Eichmann eskuko lanpara batekin zihoan, harrituta eskua poltsikora eraman omen zuen eta jarraian agentea gainera bota zitzaion. Eichmannek ohiu egin zuen baina kotxearen motorra martxan jarri zutenez, ez zitzaion batere entzun.
Bahitu egin zuten, kotxera igoz hau martxan zegoelarik. Israelgo lau gizon hauek etxe seguru batetara eraman zuten lehenik, hau ondo pentsatuz noski arriskurik egon ez zedin. Ohe batetara lotu zuten Eichmann, baita galdeketa bat egin ere. Denborarekin, onartu zuen Ricardo Klement zela bere izena, ondoren Otto Henninger izena eman zuen, azkenik bere SSko zenbakia eman zuen, baita bere izen erreala onartu ere, Adolf Eichmann.
Eichmann zela onartu zuen gizona, bahitzea espero zuten monstruoa zen noski. Agenteetako batek, Peter Malkin, zera aitortu zuen beranduago: -"Eichmann gizontxo leun eta txikia zen, zertxobait patetikoa eta arrunta, ez zuen gureetako milloika hil zituenaren antzik;... baina bera izan zen hilketak antolatu zituena"-.
Aste bete itxaron behar izan zuten Israelgo aerolinea iritxi arte (El Al) eta hau ez zegoen beraien planean. Agenteak kezkaturik zeuden, izan ere bazekiten Eichmann bilatua izan zitekeela bere familiarengatik edo pronaziengatik. Beraz, kezkaturik eta larriturik itxaron behar izan zuten aurkitu zuten etxe seguruan eta bitartean Eichmann gutun bat sinatzera behartu zuten, non zera esaten zuen:
"Nik, Adolf Eichmann, gutun honen bitartez adierazten dut Israelera noala borondatez nire kontzientzia garbitzera".
Zortzi egun beranduago, maiatzaren 20an, hegazkina iritsi zen eta Eichmann bertara eraman zuten apur bat inkontziente zegoela, Ezeizako aeropuertu internazionalera Buenos Aireseko probintzian, Argentina. El Al aerolineako hegazkin batean sartu zuten beste identidade batekin, aeronabeko mekaniko bat bezala jantzirik, mozkor zihoala eginez. Pasaporte faltsuarekin eseria izan zen lehenengo kategoriako eserleku batean, azkenik herrialde hartatik ateraz Israelera eramanez, Haifa hirira.
Bahiketa honengatik, arazoak egon ziren Argentina eta Israelen artean. Mario Amadeo zen garaiko Argentinako embaxadorea eta kasua Nazio Batuen Segurtasun Kontseilura eraman zuen, hauek babesa eman ziotelarik. Baina Israelek ez zuen sekula nazia itzultzeko asmorik izan. Esan bezala, honek arazoak sortu zituen Argentina eta Israelen artean, ez daudelako baimenduak pertsona bat herrialdetik ateratzeko. Momentu horretan, Argentinako presidentea Arturo Frondizi zen.
Mossadeko agenteek aurkitu zuten izen faltsuarekin, Ricardo Klement, 50eko hamarkadaren bukaeran. Bancalari herrixkan topatu zuten, Garibaldi kalean, Buenos Aires Handiaren iparraldean. Identifikazioa argazki konparatibo batzuei esker egin zuten, bere ezker belarria (nazia zen garaian ateratako argazkiak ezkerraldetik ateratakoak bait ziren) oso garrantzitsua izan zen bera identifikatzeko. Beraz plan bat egin zuten bera harrapatzeko eta Israelera eramateko. Plan honen buru David Ben Gurion ministroa izan zen non Mossadeko nagusiari bidali zion lana, Isser Hareli eta informazioa aurkitu zuena Simon Wiesenthal izan zen.
Garairako ez zen ezagutzen non bizi zen nazia, baina bere izena zabaltzen joan zen Nurenbergo epaiketako lekukoengatik. Hil egin zela edo ez zutela aurkituko pentsatzen zen. Eichmann harrapatzeko operazioari, Garibaldi Operazioa deitu zioten.
Eichmannen atzematea komunikabideetan zabaldu zen, Simon Wiesenthali ospea emanez, hau guztia, Mossad talde israeldarra estal zedin, berak aurrera eramandako lana izango ez balitz bezala.
Jerusalemen epaiketa izan zuen non tribunaleko epaile M.Landau izan zen. Eichmannek argudiatu zuen, egin zituen ekintza guztiak bere gainekoen menpe egin zituela eta hauek aurrera eramatera behartuta aurkitzen zela. Baita ere, bere gainean zeuden naziak beraretaz baliatu zirela esan zuen. Hala eta guztiz ere, epaimahaiak genozidioagatik errudun aurkitzen zuen.
Bere gorputza erraustua izan zen eta errautsak Mediterraneo itsasoan bota ziren. Israeldarrak izan ziren errautsak bota zituztenak, Holokaustotik bizirik zirautenen presentzian. Israelgo uretatik at bota zituzten errautsak. Era honetan, bere hilobia neonazien mirespen leku bezala sahiestea zen helburu.
Epaiketan Eichmannek testigantza batzuk utzi zituen non bertan zergaitik parte hartu zuen Holokaustoan azaldu zuen:
"Ez nintzen juduen atzetik ez irrikaz ez gozamenez ibili. Gobernua izan zen egin zuena. Bestalde, pertsekuzioa, gobernuaren erabakia zen soilik eta inola ere ez nirea. Gobernuari leporatzen diot nire obedientziaz abusatu izana. Garai hartan beharrezkoa zen obedientzia."
Hannah Arendt filosofak Eichmannen inguruan lan bat egin zuen eta arrituta geratu zen gizon honen txikikeriagatik eta bere adimen faltagatik. Arrituta geratu zen, izan ere, gizon hau Europako hiltzaile garrantzitsuenetako bat bezala hartua zegoen. Eichmannen ekintzak erregimen totalitarismoko biktima batenak izan zitezkeela esan zuen. Neska honen adierazpenek eztabaida ugari sortu zituen, izan ere, askorentzat hori esatea Eichmannen ekintzak justifikatzea zen. Eztabaida egotearen beste arrazoi bat Arendt judua zelako izan zen. Interesgarria da baita ere Michel Onfrayk Eichmanni buruz egiten duen obra: Eichmannen ametsa.
Rafael Eitan, Adolf Eichmann harrapatu zuen taldearen buru zen gizona, hogeita bost urtetan zehar izan zen Mossaden Inteligentziaren ofiziala eta Shin Bet zuzendu zuen. 1985ean, Estatu Batuen aurkako espioitza talde bateko buru zela harrapatu zutenean, Mossadeko kargutik kendu zuten.
"Eichmannetaz kezkagarriena montruo bat ez zela da, baizik eta pertsona bat", adierazi zuen entrebista batean Peter Malkinek, Eichmann harrapatu zuen agenteak.
Eichmannen atxiloketak Argentinako eta Brasileko naziak kezkatu zituzten eta ezkutatu egin ziren, hala nola, Joseph Mengele edo Franz Stangl.
Epaiketa 1961eko abenduaren 15ean amaitu zen eta erabakia heriotza zigorra izan zen, hurkatzea erabaki zuten humanitatearen aurkako bidegabekeriengatik. Sententzia 1962ko maiatzaren 31an bete zen, Ramlako gartzelan.
Bere azken hitzak, hauek izan ziren:
"Bizi luzea Alemaniarentzat. Bizi luzea Austriarentzat. Bizi luzea Argentinarentzat. Identifikatuta sentitzen naizen herrialdeak dira hauek eta ez ditut sekula ahaztuko. Gudako eta nire banderako arauak bete behar izan nituen. Prest nago."