Yom Kippureko Gerra, baita ere Ramadaneko Gerra edo Urriko Gerra deitua, Israel eta herrialde arabiarren (Egipto eta Siria buru zirela) arteko konfrontazio armatu handiko gerra bat izan zen. Azkeneko guda izan zen Israel eta herrialde arabiarren artean eta inflexio puntu handi batak gatazkaren historian. Ezustean, Egiptok eta Siriak, eraso militar bat jaurti zuen Israelen aurka urriaren 6an, juxtuki, erasotutako lurraldean festa erlijioso bat ospatzeko eguna zen, Yom Kippur deitua.
Makina bat gerra izan ziren judu israeldar eta arabiarren artean Palestina lurraldearen kontrolarengatik, hala nola, 1948ko Arabiar-israeldar Gerra, 1956an Suezko krisialdia eta 1967an Sei Eguneko Gerra.
Sei Eguneko Gerran, Egiptori Sinaiko penintsula eta Gazako zerrenda konkistatzea lortu zuen, Siriari Golan konkistau zion eta Jordaniari Zisjordania eta Jerusalem. 1968an, Nazio Batuen Erakundeak hartutako erabakian, Estatu Israeldarrari bere lehenagoko mugak berrezartzea agindu zion. Ez hori bakarrik, herrialde arabiarrei ere, Israel estatu bat zela errekonozitzeko eskatu
zion. Baina ez zen horrelakorik gertatu, eta bien arteko konfrontazioak denboran iraun zuen.
Egiptoko Nasser presindetearen ondorengoak, Anwar el-Sadatek hain zuzen ere, Israelen erretiratzerako ofentsiba diplomatiko bat eskeini zuen, bere ejerzitoa indartu eta armatzen zuen bitartean. Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak ala erabaki, Israelek uko egiten zion erretiratzeari bakerako garantiarik ez bazuen, horrela AEB ren laguntzarekin, tinko heldu zion bere iritziari, ez baitzuten arabiar ejerzitoa eraso militar bat botatzeko gai ikusten.Garaiko Sobietar Batasunak, aurreko gerretan herrialde arabiarrak defendatu zituenak, militar material berri eta modernoago batzuekin hornitu zuen Egipto. Egiptok eta Siriak, bere presidente Hafez al Asaden bitartez, bizirik mantentzen zuten Israel erasotzeko helburua, baina siriarrek, ez zuten nahi bide diplomatiko bat ireki, eta Israel estatu bat bezala errekonozitu.
1972an, Sadatek Ahmad Ismail Ali, defentsako ministro izendatu zuen. Urte berdinaren amaieran, Leonid Brezevek, distentsio politika bat ezartzeko eskatu zion Sadati, nahiz eta aurreko saiakerak bertan behera geratu. Baina, Egiptok ezion jaramonik egin eta sobietar posizioetatik disoziatu zen. Ismail Egiptoko, Siriako eta Libiako ejerzitoaren komandante izatera heldu zenean, hau da, Errepublika Arabiarren Federazioko komandante, Egiptok esperantza argi izpi bat ikusi zuen Siriak, bi fronteekin batera, makro ofentsiba bat botatzekoa Israelen aurkako garaipena zihurtatzeko. Sirian interesak edukitzea ulergarria zen, Sobietar Batasunetik, arma asko jasotzen baitzituen. 1973ko ekainaren 12an, Sadatek Egipto bisitatu zuen, eta Assadekin batera, behin behineko erasoa adostu zuten. Operazio horrek Operación Badr (Ilargi Bete operazio) izena hartu zuen.
Irailaren 13an , 13 hegazkin sobietar erasotu zituzten israeldar tropak, eta Mediterraneo itsasora erori ziren hegazkinak. Hori izan zen pizgarria. Asadek Sadatekin adostu zuen ofentsiba militarra ahalik eta azkarren egin behar zela.
1973ko urriaren 6an, Yom Kippur festa juduan, Egipto eta Siriak Israel erasotu zuten. Erasoaren data, kontu handiz eta ikuspegi taktiko batetik aukeratua izan zen, izan ere, Israelgo biztanleria gehiena baraurik egongo zen eta gainera sinagogetan otoitz egiten. Estatuaren segurtasun indarrak ez ziren ohi bezain zainduak egongo eta soldadu asko oporretan egongo ziren ( baina Israelgo presidenteak zerbait sumatu zuen eta ez zion inolako oporraldirik eman inongo soldaduri. Ez hori bkarrik, musulmanentzat ere egun garrantzitsua da urriaren 6a, izan ere, islamak dio, urriaren 6an Mahomak lehenengo musulman gudua irabazi zuela Badreko gerran.
Israelek 1967 konkistatutako lurrei esker ( Egipto, Judeako basamortua eta Golaneko 250 kilometroko hesi bat) Israelek defentsarako lurraldeak zituen eta historian lehenaldiz, eraso bati uko egin ziezaiokeen eta lehen mugimendua arabiarrek egitea utz zezaketen. Eraso horrek, kostu politiko handia eragingo lieke herrialde arabiarrei.
Sei Eguneko Gerra irabazita eta armamentuan nagusi izan da, Israelek ez zuen uste arabiarrak benetan eraso handi bat egiteko gai izango zirenik, beraz israeldarrak ezustean harrapatu zituzten.
Behin Suezeko zubia ezarrita,Leónidas Bréznevek bazekien arabiar segurtasun indarrak ahulduta zeudela,beraz, AEBko presidenteari, Nixoni, Israelek eta AEBk esku hartzeko eskatu zion. Urriaren 20an Henry Kissinger Moskura joan zen elkarrizketa larri bat gauzatzera sobietar agintariekin, gerrari amaiera emateko asmotan. Bilera horren fruitua izan zen, Egiptok lehen aldiz historian, bere tropak Suezko kanalean ezarrita zituela onartzea, nahiz eta haratago egon, Suez eta Kairo lotzen dituen errepidean zeuden juxtuki. Urriaren 21an, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak, AEB eta Sobietar Batasunarekin eta honako hau adostu zuten:
1-Operazio militarrak amaitzeko betebehara 12 ordu baino lehen, tropak, okupatutako lurraldeetan egon behar zutelarik momentu horretan, hau da urriaren 22ko 06:00ean.
2- Behin su-etena egonda, Israelek eta Egipto eta Siriak bake prozesu bat negoziatzen hastea.
3- Segurtasun kontseiluko 242. bereizmena betetzea.
Nahiz eta bereizmena egon, etsatitasunak Suezen jarraitu zuen, non
Israelek Egiptok hirugarren ejerzitoa garaitu zuen. Bereizmen berri bat iritsi zen, Sadat presidentearen eskakizunean. Urriaren 21eko egoerara itzultzeko eskakizuna egin zuen baina Israelek ez zion jaramonik egin eta gerrarekin jarraitu zuen. Sobietar Batasunak hori ikustean, bere tropak Mediterraneo itsasoan zabaldu zituen, AEB ren mehatxupean. AEBk bere tropak bidaliko zituela esan zuen, baldin eta Sobietar Batasuna Egiptoren Hirugarren Ejerzitoa askatuko balu. AEBk alerta nuklearra deklaratu zuen, NATOtik gogor kritikatua izan zena.
Ekintza militarrak jarraitzen zuten bitartean, Egiptok Itsaso Gorriko sarrera blokeatu zuen. Baita ere, Hirugarren Ejerzitoari eraso militar bat egiteko agindua eman zion zegoen zulotik ateratzeko. Nazioartean bere iritziea azaladu zuen, ez zuen Israelkin bake akordiorik sinatuko Israelek bere ekintzekin jarraituz gero. Siria ere estrategiara batu zen. Horrela, Egiptoko Hirugarren Ejerzitoak, eraso maniobra bat ekin zuen blokeo hartatik irtetzeko urriaren 26an, baina ezinezkoa gertatu zitzaion. Egun horretan. AEBk Israeli bere ekintza armatuekin bukatzeko agindua eman zion.
Urriaren 27an Israelek eta Egiptok su-eten sinatu zuten. Damaskotik 100 kilometrotara Israelen tropak aurkitzen ziren.
NBE ko idazkari nagusiaren eskakizunean,Kurt Waldheim, aho batez adostu zen, leku gatazkatsuetara, parte hartu ez zuten ejerzitoak bidali behar zirela, beti ere erlazio onak bazituzten bi aldeekin. Horrela erabaki zen, bakearen expedizoan Austria, Finlandia eta Suediak hartuko zuten parte.
Su-eteneko akordioa azaroaren 11an sinatu zuten Egipto eta Israelek. Bestalde, AEBk Ginebran babesten zuen bake konferentzia ezerezean geratu zen Siriak ez zuelako parte hartu. Baina hala ere modu formalean hasi zen, Jordania, AEB eta Sobietar Batasuna barne zirela. Egiptok eta Israelek negoziazio sekretuak eraman zituzen eta azkenean 1974ko urtarrilaren 18an bi ejerzitoak banandu egin ziren. Akordioak esaten zuen Israelgo ejerzitoa Suezko kanaleko mendebaldetik irten behar zela. Baita era 11km ko ilara bat egingo zuten NBEko armadarekin. Bestalde, Israel eta Egiptoren arteko negoziazioak maiatzaren 31n amaitu ziren. Israelk, Golanen konkistatutako zatia utzi zuen eta gaur egun arte diarduen presoen trukaketa.
Su-etenaren baieztapena eta gero, Egiptok eta Israelek elkarrizketa batzuk hasi zituzten, AEB ren bistapean, bake akordioa bat garatzeko bi estatuen artean. Egoera ongi ikusia izan zen. Alde batetik 1973ko gerrak ondorioak utzi zituen israeldarrengan; eta bestetik, Sadat Sovietar Batasunetik baztertzen ari zen bere politika sortu eta Israelekin nazioarteko politika egonkortzeko. Horrela, 1975ko urriaren 10an, bi herrialdeek konbenio bat sinatu zuten:
1- Israelek Abu Rodeis zelai petroliferoa utzi behar zuen (bertatik hornitzen zen). Aldi berean, AEBk eta Israeleko akordio sekretu bat egin zuten, non AEBk hornituko zion petroleoz.
2-Israelek lurralde batzuk utzi behar zituen, Egiptorenak zirelako.
3-Israel eta Egiptok, sistema eloktronikoak mantendu eta garatzeko aukera zuten NBEk esandako lurraldeetan.
4- Egiptok zin egin zuen Itsaso Gorriko blokeoa altsatuko zuela eta Suezko Kanalean itsasontzi israeldarrak ibiltzeko aukera emango zuela ez baldin bazuten armamenturik.
5-Egiptok gerrari ezetz esan eta Israelekiko mehatxuak bukatu zituen. Hori beteko zuen Israelek bera edo herrialde arabiar bat erasotuko ez balu.
Egiptok moralki sentitu zuen, azkenean Israeli benetako golpe militar bat eman ziezaiokeela, baina Israelekin oreka sinboliko bat ezarri zuten. Horrek, herrialde arabiar garrantzitsuena, Sobietar Batasuna utzi eta AEB ra urbiltzeko prozesua erreztu zuen, nahiz eta Siriak Sobietar Batasunarekin harremanak eduki. Egipto mendebaldeko lurraldetara urbiltzeak, Israelekin zituen hainbat akordiorentzat onuragarria zen. Baina bake faltsu batean bilakatu zen. Alde batetik Palestinako talde terroristek Israelen aurka egiten zuten; eta bestetik, herrialde arabiar asko NBEn sartu zirenez, Israelen kontra agertzen ziren sarritan. Hala eta guztiz ere neurri gogorrak hartu zituzten. Herrialde arabiarren petrolio produkzioa jetsiarazte egin zuten Israeli bizkarra emateagatik. Ondorioz produktuaren prezioaren gorakada nabarmena eman zen eta petrolioaren krisia ere ekarri zuen.