Gotthold Ephraim Lessing

Gotthold Ephraim Lessing (Kamenz, Saxonian; 1729ko urtarrilaren 22an, Brunswicken jaio zen eta 1781eko otsailaren 15ean hil zen) Argien Garaiko idazle alemaniar garrantzitsuenetariko bat izan zen. Bere drama eta entsegu teorikoekin eragin esanguratsua eduki zuen alemanezko literaturaren eboluzioan.

Biografia

Lessing, artzain baten semea eta obra teologikoen idazlea, Kamenz-en hazi zen. Bere heziketa herriko eskolan egiten hasi ondoren, 1737an hain zuzen, Santa Afra de Meissen jarritu behar izan zuen. 1746ean Teologia eta Medikuntza ikasten hasi zen, Leipzigen, non amaitutzat zuen 1748. urterako. 1748tik 1760ra, Lepizgen eta Berlinen bizi zen; kritikari eta editore gisa lan egin zuen. Beste argitalpen batzuen artean, Vossische Zeitung-ko egunkarian.

1752an, Wittenbergen, Magister-eko titulu akademikoa lortu zuen (gaur egungo "lizentzia"-ren baliokidea dena). 1760tik 1765ra arte, Tauentzietako Kondea zen Friedrich Bogislavren idazkari orokorra izan zen.

1765ean, Berlinera itzuli zen, eta 1767an Hanburgora aldatu zen; dramagile eta aholkulari moduan lana egiteko, Deutsches Nationaltheaterean (Alemaniako Teatro Nazionalean) hain zuzen ere. Bertan ezagutu zuen Eva König, bere etorkizuneko andregaia izango zena.

1770ean, Herzog-August-Bibliothek-eko liburuzaina izendatu zuten Wolfenbuttelean. Dena den, bere lana askotariko okasiotan eten zen zenbait bidaia zirela-eta; besteak beste, 1775ean Printzipe Leopoldorekin batera Italiara. 1776an, Eva Königekin zuen ezkontza kontrajarri egin zuen eta Jorken (Hamburgotik gertu) alargun gelditu zen. Eva Lessing 1778. urtean hil zen, bere haurraren jaiotzaren ondoren, non berak ere ez zuen lortu bizirik irautea. 1781eko otsailaren 15ean hil zen Lessing Brunswick-eko Angott ardoak bisitatzen ari zen bitartean.

Bere sorkuntza

Lessing idazle, pentsalari eta kritikari literarioko gai askotan interesatua zen.

Alemaniako ilustrazioaren ordezkari nabarmenetariko bat izan zen arren, burgesiaren auto-konfiantza berriaren aitzindari intelektuala ere bihurtu zen. Bere estilo ironikoa

eta eztabaidagarria, bere idazkera eta kritika teorikoen ezaugarritako bat zen. Zentzu honetan, bere berezko elkarrizketa lanpostuan gauza bakoitza ikuspuntu ezberdinean begiratzea lagundu zion, eta baita bere aurkarien argudioen egien aztarnak begiratzea ere. Inoiz ez zuen kontsideratu egia gauza iraunkorra zenik, norbaitek eduki zezakeela. Egia bilatzeko hurbilketa prozesua zela baizik ez zuen ulertu.

Laster, antzerkiarekiko interesa zuzendu zuen. Gai honi buruzko saiakera teoriko eta kritikoetan, bere berezko autore lanak bezala, Alemania antzerki burges berria garatzen lagundu nahi zuen. Gottshed eta bere diszipulu teoria literarioaren aurka jarri zen, non bere garaian, oro har, onartuta zegoen. Frantziako dramaturgo imitazio sinpleak kitikatu zituen batik bat, eta alde egin zuen Aristotelesen printzipio klasikoen itzultzera defendatu zuen, baita Shakespeare-ren laneraren hurbilketa ere. Lessing izan zen, izan ere, Shakespeareren sarrerari hasiera eman ziona, Alemanian, zenbait antzerki-konpainiekin lan eginez.

1769arte, beste batzuekin batera, Hambourgo-ko Alemaniako Nazio-antzokia sortzen ahalegindu zen. Gaur egun, bere lanak Alemaniako dramagintza burguesaren prototipoak izan zirela onartzen da, nahiz eta beranduago garatu zen hau. "Miss Sara Sampson" eta "Emilia Galotti" lehen tragedia burgesak kontsideratzen dira. "Minna de Barnhelm" Alemaniako komedia klasiko askotarako eredua da, eta "Nathan el Sabio-rako" (Nathan der Weise alemanaz) lehen drama ideologiko modeloa. Bere lan teorikoak "Laokoon" eta "Dramaturgia de Hambourgo" printzipio estetikoen eztabaidarako neurtzeko makila eta literaturako teorialariak izaten jarraitzen dute.

Bere lan erlijioso-filosofikoetan kristau fededunen pentsamendu-askatasuna babestu zuen. Ezagutza sinismenean oinarritzearen aurka argudiatu zuen, eta izan zen Biblia letraren ondoan, iritzi ortodoxa Nagusia babesten zuen bezala, ulertzearen aurkakoa zen. Ilustrazioko "semea" izanez, "arrazoiaren kristautasunarekin" fidatu zen, non hau erlijioaren espirituan orientatzen zen. Uste zuen giza arrazoiak -kritikak eta kontraesanak bultzatuta- ezagutarazte jainkotiarrik gabe ere eboluzionatuko lukeela. Ortodoxaren kontrako "letrarako fideltasuna" eztabaida publikoa hasteko, 1774 eta 1778 urte bitartean sei "Fragmentos de un Innobrado" argitaratu zuen. Hernann Samuel Reimarus-ek idatzi zuen, baina 1774ean hil zen eta "Controversia de los Fragmentos" deitura eman zen. Eztabaida honetako bere aurkari nagusia Hamburgeko, Johann Melchior Goeze-ko artzain Nagusia izan zen, Lessing-en kontra idatzi zuena, beste batzuen artean, Anti-Goeze deitutako hamaika idazkiren, izan zen.

Gainera, iritzi ortodosaren errepresentatekoen arteko liskar ugarietan, munduaren beste erlijioen kontrako tolerentzia izateko alderdia hartu zuen. Saiakera teoriko gehiago argitaratzea debekatu zienean, Lessingek bere posizinamendua "Natán el Sabio"-eko drama batean adierazten du. "La educación de la humanidad" idatzian koherentziaz azaldu zuen bere iritzia. Askatasunaren kontzeptuan (antzerkia eredu frantsesaren eta erlijioaren dogma eklesiastikoaren aurka), bere lanaren hari gidaria izan zen. Ondorioz, burgesiaren askapenaren kompromezua hartu zuen, nobleziaren babesetik. Era berean, bere literatur existentziaren independentziaren alde ere egin zuen. Dena den, nekez inposatu ahal izan zuen bere ideia bizitza liberala presio ekonomikoaren aurrean. Horrela huts egin zuen Hamburgon bere argitaletxe proiektua, beste autore batzuekin egiten saiatu zena eta C.J Bonderekin batera.

Obrak

    • Der junge Gelehrte (The Young Scholar) (1748)

    • Der Freigeist (The Freethinker) (1749)

    • Die Juden (The Jews) (1749)

    • Miss Sara Sampson (1755)

    • Philotas (1759)

    • Fabeln (Fables) (1759)

    • Laokoön oder Über die Grenzen der Malerei und Poesie (Laocoön) (1767)

    • Minna von Barnhelm (Minna of Barnhelm) (1767)

    • Hamburgische Dramaturgie (1767–69)

    • Emilia Galotti (1772)

    • Anti-Goeze (1778) (written against Johann Melchior Goeze, pastor in Hamburg)

    • Nathan der Weise (Nathan the Wise) (1779)

    • Ernst und Falk – Gespräche für Freymäurer (1776–1778)

    • Die Erziehung des Menschengeschlechts (The Education of the Human Race) (1780)