Matías Prats Luque
Izena
Jaiotza
Herrialdea
Lanbidea
Kanala
Telebista saioak
Emaztea
Seme-alabak
Matías Prats Luque
14 de noviembre de 1952 (65 años)
Televisión Española (1975-1998)
Antena 3 (1998-presente)
Telediario (1991-1998)
Antena 3 Noticias (1998-presente)
Mayte Chacón
(1984 - 2012)
Matías Prats Chacón (1984)
Marta Prats Chacón (1988)
Irabazitako sariak
2011 - Albistegietako aurkezle onena
2010 -Albistegietako aurkezle onena
2009 - Albistegietako aurkezle onena
2008 -Albistegietako aurkezle onena
2007 - Albistegietako aurkezle onena
2006 - Albistegietako aurkezle onena
2005 - Albistegietako aurkezle onena
2004 - Albistegietako aurkezle onena
1999 - Albistegietako komunikatzaile onena
1996 - Telebistako nazionalak: Lan profesional onena
2007 - Albistegietako komunikatzaile onena
2006 - Albistegietako komunikatzaile onena
2004 - Albistegietako komunikatzaile onena
2001 - Albistegietako komunikatzaile onena
2002 - Urteko protagonista kazetaritzan
Beste sari batzuk
Telebistako sari nazionala 2017
Matías Prats Luque (Madril, 1952ko azaroaren 14a) kazetari espainiarra da, bere aita bezala, Matías Prats Cañete, eta bere semea, Matías Prats Chacón.
Matías Prats zuzenbidean eta kazetaritzan lizentziatuta dago. La Voz de Madrid irratian hasi zen bere ibilbidea. 1975ean La 2 saiora joan zen gaueko erredakziora, Joaquín Arozamenak aurkeztutako saiora.
Kirol kazetari bezala Olinpiar Jokoetan (zortzi aldiz); Futboleko mundialetan, Roland Garrosen txapelketan, Wimbledon, Davis kopan y Masters de Augusta edo Ryder Cup bezalako golf txapelketetan. 1990ean TVE Estudio Estadio zuzendu zuen eta aurkezle izan zen 1981 eta 1993 urteen artean, geroago Fútbol de Primera eta Sólo goles saioetan.
1991 urtean Telediarioko aurkezle bezala satu zen Espainiar telebistan.
1998ko uztailaren 23an, TVE utzi zuen Antena 3ra joateko, albistegien lehenengo edizioa aurkezteko, lau urtez egon zen bertan, 2002 urterarte. Albistegi hauen zuzendariak Javier Algarra eta Alejandro Dueñas ziren. Lehenengo Susanna Grisorekin aurkeztu zuen,1998ko irailaren 14tik 2001eko urtarrilaren 12ra arte. 2001eko urtarrilaren 15etik, 2002ko irailaren 13ra arte Olga Vizarekin.
2002ko irailaren 16tik 2014ko irailaren 9ra, "Noticias 2" aurkeztu zuen, lehenengo Susanna Grisorekin 2003ko uztailararte. 2008ra arte bera bakarrik egon zen aurkezten. 2008ko irailaren 15etik 2009ko uztaila arte eta 2012ko iralaren 3a eta 2014ko irailaren 9aren artean Mónica Carrillorekin aurkeztu zuen.
"Noticias 2" edizio hau, Óscar Vázquezek zuzendu zuen 2002ko irailaren 16tik 2009ko abuztura arte, gero Alejandro Dueñasek zuzendu zuen 2014ko irailaren 9ra arte.
2014ko irailaren 13tik, asteburuko albistegia aurkezten du Monica Carrillorekin. Miguel Sayaguésen zuzendaritzapean, 2014ko irailetik; Óscar Vázquez, 2015eko martxotik 2016ko uztaila arte; Alejandro Dueñas, 2014ko irailetik 2015eko martxoa arte; 2016ko irailan berriz itzuli zen.
2006 eta 2009 artean albistegien bigarren edizioa "Territorio Champions" saioarekin uztartu zuen. 2015eko irailean, Atresmediak Txapeldun-Ligaren eskubideak berreskuratzen ditu, eta partiduen aurreko eta ondorengo zatiak aurkezteaz arduratzen da.
Publizitate munduan ING taldearen iragarkiak egiteagatik da ezaguna.
2008ko urtarrilaren 28an bere 7000. albistegia aurkeztu zuen telebistan.
Kiroletako Asturiaseko Printzipe sarian epaimahaikidea da.
2014 urtean Boiron (Coruña), ohorezko Exxpopress 2014 saria eman zioten, galiziako kazetarien Exxpopress klubak emanda bere ibilbide profesional luze eta arrakastatsuagatik.
Zuhaitz bat landatu zuen bere izenarekin (Mingranondoa) Boiroko komunikazio parkean (Coruña), Espainian kazetariek sortutakoa.
2015eko azarotik 2016ko otsailaren 27ra, aurkezlea bajan egon zen erretina askatze batengatik. Hiru hilabete eta erdi horietan, Mónica Carrillo arduratu zen saioa aurkezteaz.
Estudio Estadio (1981-1993) en La 1.
Telediario 1 (1991-1998) en La 1.