Munch

Edvard Munch margolari norbegiarra tendentzia expresionistaren aintzindaritzat hartzen dugu arte modernoaren garaian. Alemania eta Erdialdeko Europan garrantzi handiko berriztatzailea da, eta Europako beste lekuetan eta munduan gero eta maiteagoa da. 1890ean egindako lanak ezagunenak dira, baina berak egin zituen ondorengo lanak ere arrakasta handia izan dute beste margolari batzuentzat, izan ere, lan horiek beste margolan batzuk egitera bultzatu ditu, hauek inspiratuz.

Edvard Munchek bere haurtzaroa eta nerabezaroa Norvegiako hiriburuan pasa zituen lehen Cristifania zuen izena; orain, ordea, Oslo. Munchen familian artista eta kulturan interesatutako senide asko zeuden, horietako ezagunena P.A. Munch historialaria zen. Bere gaztaroan, Munch bere familiarekin bizi zen hiriburuko auzo apal batean, maila sozial onean egon harren, diru gutxi zuten maila sozial hortako luxuak gozatzeko. Bere aita armadaren medikua zen eta bere soldata umila zen. Munchek bost urte zituenean, bere ama hil zen tuberkulosi bat dela eta. 1877an bere arreba Sophie hil zen ere gaixotasun berarekin. Munch gaixorik erraz jartzen zen.

Bere obretan gaixotasuna, heriotza eta mina asko erabilitako gaiak dira. Urtebete Arkitektura Teknikoko Eskolan eman ondoren, margolari izatea erabaki zuen. Aurreko maisuak ikasi zituen, Marrazketa Akademia batera joan zen klasera eta, bolada batean, Norvegiako margolari ospetsuena zen Christian Kroghen lanak zuzentzen aritu zen. Bi edo hiru alditan, hiritik alde egingo zuen Frits Thaulowen behin-behineko aire zabaleko akademian margotu ahal izateko eta, berehala, hartu zuen frantses inspirazioko errealismo bat.

Errealismoa

Munchen pintzeladak gero eta ausartagoak dira, konbentzionalismoarekin lotura gutxiago dute. 1885ean Parisera ikasketa bidai motz bat egin zuen. Eta urte berean, "Neskatila Gaixoa" obrak arrakastara eraman zion, hainbat lekutako ateak irekiz. Bere bizitza tristeaz baliatzen da tristura eta min hau bere obretan jarriz. Emaitza erradikala izan zen, kritika, suntsitzailea. Forma plastika eta perspektiben aurka zegoen Munch, konposizio ikonikoa sortuz. Obren egiturak bertan, egin duen lan osoa azaltzen du.

1889an Hans Jægerren erretratua marraztu zuen, "Christiania-Bohème" artista taldearen aitzindari bihurtuz. Munchen erlazioa Jæger eta Jægerren lagun anarkista erradikalekin mugarri garrantzitsu bat izango da margolariaren bizian eta bertatik, hainbat ezinegon eta gatazka izango ditu. Orain, Munchek bere bizia zatika marraztuko du biografia-literario motako obra batean. Honek, laurogeita hamar hamarkadan ohar bezala erabiliko ditu bere obretan. Jægerrek dioen bezala, Munchek denboraldi honetan bere bizia azaldu nahi du bere margolanetan, horrela, lehenengo egiazko planoak marrazten ditu irrikez eta estutasunez beteta gizon modernoa azalduz.

Frantzian urteak

1889ko udakenean Cristianian bakarkako erakusketa inauguratu eta estatuan beka bat eskatu zuen. Azkeneko urteetan egin zituen obrak ez ziren "Neska gaixoa" bezain probokagarriak eta hiru urteko beka eman zioten.

Margolaria Parisera lekualdatu zen, bertan, Léon Bonnaten ikaslea izan zen denbora tarte txiki batean. Munchen esaldirik famatuenetakoa "Argazki kamerak ezin da lehiatu pintzela eta paletarekin", idatzi zuen, "zeruan eta infernuan erabili ezin den bitartean".

Parisera iritsi eta lehenengo udazkenean, bere aita hil zela esan zioten. "Gaua" (1890) margolana m argotu zuen orduan eta bertan, bakardadea eta tristura gai nagusiak dira. Obra honek, James McNeill Whistler margolariaren lanen antzekoa da. Hortaz aparte, lan hau, kolore urdin ilunaz dago margotuta eta pertsona bakarti bat agertzen da leihotik begira. Gainera, obra hau, moderno eta independentea da.

Munchen obretan estutasuna eta maitasuna oso nabariak dira. "Ilunabar" (1888) koadroan, lehen aldiz triangular drama erotikoa txertatzen du, modu diskretu eta errealistan. "Inger Hondartzan" (1889) obran lirikako deskribapena agertzen da aldartean, arte korronte neoerromantikoko arte piktotiko norbegiarekin batera.1889ko udan, Munch eta bere familiak etxe bat alokatu zuten Åsgårdstranden, Cristianiako hego ekialdeko herri txiki batean. Hau da Munchen obra gehienetan agertzen den ezaugarri nagusi bat "leitmotiv" izeneko, berak dioenez zentzumen antzeko bat da. Kristianiako buhameak

1891n Kristianiako Udazkena Aretoan Munchek obra batzuk azaldu zituen, hauek, "Tristura", "Ilunabar" eta "Inger Hondartzan" dira. Urte horretan, Munchek "Oihua" margolan famatuaren lehen zirriborroak margotu zituen.Baina Munchi gehien interesatzen diona pertsona batek berak egindako margolan bat ikustean hartzen duen espiritua da eta ez hartzen duena zentzumenen bitartez. Munchen margotutako "Oihua" margolanak lehen obra expresionista dela esaten du jende askok. Margolan honen expresibitate indarra Munchek erabilitako teknikari esker da, horrela, kolore asko erabiltzen ditu eta baita okertasuna lerroetan ere. Lan honetan, Munchek barruan zuen infernua kanporatzea lortu zuen, gainera, hainbat kolore erabiltzen ditu marrazkia irreala eginez eta lehen aipatutako lerroen okertasunari esker obrari hainbat sentimendu ematea lortu du. Adibidez; estutasuna, etsipena...

Berlin

1892ko udazkenean Munchek margolan erakusketa bat egin zuen, bertan, Frantzian margotutako margolan batzuk erakusten ditu. Horrela, Berlingo Bellas Arteko Zirkuitura joan ziren pertsona guztiak Munchen obrak ikusteko aukera izan zuten. Ikusleak eta beste margolariak Munchen obrak anarkista protestatzat hartu zituzten eta protesta egin zuten, hau dela eta, Munchen obrak klausuratu egin zituzten.

Edvard Munchek ospe pixka bat zuen Alemaniako hiriburuan eta, bertan, bizitzen geratzea erabaki zuen. Lagun zirkulu batean sartu zen bertako kideak margolariak, artistak eta intelektualak ziren, bertan, eskandinaviar asko zeuden. Bertako kide famatuenak Gustav Vigeland norbegiar eskultorea, Holger Drachman daniar idazlea, Stanislaw Przybyszewski poloniar poeta eta Julius Meier-Graefe alemaniar arte historialaria. Hala ere, Munchek topatu zuen pertsonarik garrantzitsuena August Strindberg izan zen. Lagun zirkulu honetan gai ezberdinez hitz egiten zuten, adibidez, Nietzschen filosofiaz, sinbolismoaz, psikologiaz, okultismoaz eta sexualitateak zuen alde ezkutuaz obra ba tzuetan.

1893ko abenduan Munchek "Unter den Linden" erakusketa erakutsi zuen, bertan, kuadro batzuk erakutsi zituen eta, ondoren, obra talde horri "El friso de la vida" izena jarri zion. Bertan erakutsi zituen obrak hauek dira: "Ekaitza", "Ilargiartea" eta "Gau izarratua", azkeneko honek,

Arnold Böcklinen influentzia zuela esaten da.

Munchen beste obra mota batzuk ere egin zituen. Maitasunaren iluntasunarekin erlazionatuta "Rose eta Amelie" eta "Bampiresa" obrak egin zituen. Heriotza gai nagusi zuten beste obra batzuk ere egin ditu, ezagunena "Hilketa ohetokian" (1893) da. Han, kolore bizi eta margulak erabiltzen ditu, drama baten bukaera tragikoa adierazteko. Obra honen zergatia bere arrebaren heriotza da, eta margolanean, Munchen familia osoa margotzen du hauen tristura erakutsiz. Hurrengo urtean, 1894ean, "El friso de la vida" dauden obratatik aparte beste batzuk gehitzea erabaki zuen. Lan hauek "Estutasun", "Errautsak", "Madonna" eta "Emakumea hiru fasetan" dira. 1894ean ere, beste hiru historialarirekin Stanislaw Przybyszewski argitaratu zuen, Munchi buruz lehen argitalpena. Berak "Errealismo psikiko"-tzat kalifikatu zuen.

Berlinen berriz ere

1896ko udaberrian Munch Berlin utzi eta Parisen jarri zen bizitzen. Parisen, Strindberg eta Meier-Graeferekin laguntasunaz gozatzen du eta gero eta, garrantzi handiagoa jartzen du baliabide grafikoetan. Berlinen ospe handia hartzen ari zen urte horretan akuaforte grabatua eta litografia, orduan, Munchek Auguste Clot inprimatzaile famatuaren la

guntzaz bere lehen koloretako litografiak eta bere lehen grabatuak egurrean egiten ditu. Munchek baita pentsatu zuen ere "Ispilua" izenburuarekin "El friso de la vida" artelanen bertsio grafiko bat egitea. Munch, gaur egun, arte grabatuaren klasikotzat dago kontsideratuta. 1896 eta 1897 urteetan Munchek Théâtre de L'oeuvre de Lugné-Poe Parisen dagoen antzokirako hainbat kartel egin zituen, horrela, Ibsenen bi presentazioei publizitatea ematen zien. Hortaz aparte, beste lan batzuk ere enkargatu zizkioten Munchi. Lehenengoa, Baudelairen "Les Fleurs du Mal" ilustrazioak margotzeko agindua eman zioten, baina, editorea hil egin zen eta ez zion eman denbora lan hori bukatzeko; ondoren, 1898an Norvegiara bueltatu zen eta, bertan, "Quickborn" izeneko aldizkari alemanaren ilustrazioa egiteko agindua eman zioten eta, ilustrazio horren ondoan, Strindbergek idatzitako testu bat agertuko zen. Mendearen bukaeran

Mendearen amaieran Munchek koadro berri batzuk margotu zituen, tamaina handikoak eta Jugend estiloarekin. Tentsio psikologikoa erakusten du "La brusca roja", "Tristura" eta "Laura" obretan. "Metabolismo" eta "Ugalkortasun" obrak, ordea, misteriozko atmosfera bat osatzen dute. "Metabolismo" (1898) margolana Munchek landuko egur markuan ipini zuen. Obra hau lehendabizi "Adan eta Eva" izendatu zuen, horrela, maitasun erlaziotan bekatu originala dagoela adierazi nahi du. "Hutsik dagoen gurutzea" eta "Golgota" obratan biak 1900 urtean eginak, berriz, metafisika adierazi nahi du Munchek, hau dela eta, berak haurtzaroan bizitako bizipenak adierazten ditu eta baita nerabezaroan zuen pietista giroa familian ere. Denbora horretan, Munchek maitasun erlazio ba zuenez sentimendu horiek bere margolanetan adierazi zituen. Mendearen amaiera ezaguna da artistak denbora osoan esperimentatzen ari direlako. Dekoraziorako estilo berri bat agertu zuen kolorista zena, Maurice Denis eta "naif" artearen influentziari esker. 1899an Munchek "Bizitzaren dantza" obra margotu zuen lehen aipatutako estilo horrekin.

Urte hautan ere Cristianiako hainbat paisaia margotu zituen, sentsibilitate handikoak eta hauei, "Status" handia eman zaie hauen sinbologia nordikoarengatik. "Zubian dauden neskak" obra horietako ezagunena da, 1901ean margotu zuen Åsgårdstranden.

Garai nahaspilatsua

Garai horretan, Munchen urduritasunak erietxera eraman zuten. Garai horretan ere, Cristianiako emakume "bohemia" batekin ateratzen hasten da eta hainbat arazo izaten ditu. Baina 1902an emakume honekin erlazioa moztu zuen Åsgårdstranden. Mozteko hainbat arazo izan omen zituen Munchek, izan ere, ezkerreko eskuko hatzan zauri bat egin zuen Munchek. Munchek maitasun erlazio honetan oso gaizki pasa zuen eta lasaitzeko hainbat obratan Tulla eta Cristianiako hainbat lagun marraztu zituen gutxietsiz eta hauen marrazki burleskoak eginez. Obra famatuena "

Maraten hilketa" (Bi obra, 1907) izan zen, bertan, aipaturiko arerio hauek agertzen ziren. 1902an Munchentzako urte garrantzitsua izan zen, izan ere, bere lan eta ospea kontinente osoan zabaldu zen. Baita bere lehen mezenas garrantzitsua izan zuen ere Max Linde, Lübeckoa, izenekoa, honek, "Edvard Munch eta etorkizunerako artea" argitaratu zuen. Horrela, ospea lortu eta hainbat pertsona garrantzitsuk erretratua egiteko eskatu ziten. Munchek gorputz osoko erretratuak egiten zituen eta bere obrarik garrantzitsuena arte mota honetan "Dr, Linderen semeak" (1904) obra izan zen. Margolan hau, obra maestratzat dago kontsideratuta eta arte modernoaren erretratutzat ere.Urduritasunak eta bizitza irregular baten ondorioz Munch alkoholikoa bihurtzen da. Bere bizitza tarte horretan, Friedrich Nietzschen erretratuak egin zituen. Weimarrera hainbat bisita egitearen, ondorioz, filosofoaren arrebaz, Elisabeth Förster-Nietzschez, hainbat erretratu egin zituen ere. 1906ko maiatzan Henrik Ibsen hil egin zen eta udazkenean Munchek hainbat zirriborro egin zituen Max Reinhardten "Dobleak" antzerki lanaren presentzaiorako Deutsches Theater antzokian egin behar zena, Berlinen.

Munchek egin zituen hainbat obrak garai honetan kritikoak pentsatzen utzi zituen eta batzuk konklusio batera iritsi ziren. Haien ustez, Munch eta frantziar fauvistak erlazionatuta zeuden. "Die Brücke" taldeak Munchen hainabt koadrotan interesa erakutsi zuen, baina ez zuten lortu Munchek beraien esposizioetan parte hartzerik. Hortik aurrera, bere obrak kanporakoiagoak izan ziren, esate baterako, hai garbi ikusten da "Gizonak bainatzen" (1907-08) obran. Hala ere, alkohola eta urduritasunaren, ondorioz, Kopenhageko klinika batean zortzi hilabete egotera behartu zioten. Norvegian bitartean, bere lan artistikoak premiatu zituzten Orden de San Olav sariarekin.

Norvegiara itzulera

1909tik eta bere heriotzararte Edvard Munch Norvegian bizi izan zen. Lehenego Kragerøn hasi zen bizitzen hiriburuaren hegoaldean, han, neguko paisaia klasikoak marrazten ditu. Polemika handi baten ondoren, Munchen zirriborroa Cristianiako unibertsitate batean onartu zuten. Lan horren izenburua "Eguzkia" zen eta aire librean margotutako lan bat zen.

Norvegiar margolaria ere "Langileak etxera bueltatzen" (1913-15) obra margotu zuen, lan hau, kalean egiten zuten langileei buruz zen.

Bakartzea

1916ean Munchek "Ekely" lursaila erosi zuen, Cristianiako kanpoaldean (1924tik, Oslon). Bertan, bizitzen hasten de et

a gero eta, bakartiago dago berak horrela nahi duelako bere margolanez inguratuta. Hala ere, margotzen jarraitzen du eta bere koadroak hainbat esposiziotan mailegatzen ditu. Hogeigarren hamarkadan, Munch estudioak eta modeloak oinarritutako konposizioetan egiten du lan. Obra hauek gehienetan baikorrak eta oparoak dira, baina beste obra batzuk ere egin zituen hauetan, ordea, garaiko gai gatazkatsuak margotzen ditu. Arte grabatuan ere hainbat obra egiten ditu; obra horien artean garrantzitsuenak eta gehien baloratuak erretratu litografikoak dira.Munchen Osloko museoa

Munch 1944ean hil zen, eta bere obra bilduma osoa eta apunte biografikoak Osloko udalarentzako utzi zituen. Horrela, 1963an Munchen museoa inauguratu zen eta bertan, Munch margolariaren bilduma onena eta bakarra aurkitzen da.

Osloko Nasjonalgalleriet Munchen margolan bildumako jabea da, bereziki Munch margotzen hasi zen garai horretako obra batzuena. Berak ere Bergen margolariaren "Billedgalleri" obraren jabea da.