Unabomber

Theodore John Kaczynski (Chicago, Illinois, AEB, 1942ko maiatzaren 22a), Unabomber ezizenez ere ezagutua, filosofo, matematikari eta neoludita estatubatuarra da bonba gutunak bidaltzeagatik ezaguna bere idatzi batzuetan, batez ere "gizarte industrial eta bere etorkizuna" idatzian txertaturiko gizarte moderno teknologikoaren analisiak bultzaturik, Freedom Club izengoitiz sinatua.

Chicagon jaio zen, Illinois estatuan, eta txikitatik erakutsi zituen ahalmen akademiko paregabeak. Kaczynski Harvard Unibertsitatean graduatu zen eta Michiganeko Unibertsitatean doktorago bat lortu zuen matematiketan. Kaliforniako unibertsitatean enassistant irakaslea bihurtu zen (doktorearen irakasle laguntzailea) 25 urterekin, baina bi urte geroago postua utzi zuen. 1971an urik eta argirik gabeko etxola batera joan zen bizitzera Lincoln, Montanako lurretan zegoena. Bertan ikasi zituen biziraupen teknikak eta buruaskia izaten saiatu zen. 1978 tik 1995ra, Kaczynskik 16 bonba bidali zituen objektiboetara, unibertsitateak eta hegald lineak barne, 3 pertsona hilez eta 23 pertsona zaurituz.

Kaczynskik The New York Times egunkarira gutun bat bidali zuen 1995eko apirilaren 24an eta "terrorismoa etetea" hitz eman zuen baldin eta The New York Times edo The Washington postek bere manifestua argitaratzen bazuen.

Unabomberra FBIaren historia osoan egon den ikerketa garestienetako baten objektiboa izan zen. Kaczynskiren identitatea ezagutu baina lehenago,FBIk "Unabom" ezizena erabiltzen zuen, "University and Airline Bomber" hitzetik datorrena, kasuari buruz hitzegiteko, geroago komunikazio bideek Unabomber izena erabiliko zuten bera aipatzeko. FBIaren esfortzuak gorabehera, ikerketak ez zuen espero zen emaitza eman. Egia esan Kaczynskiren anaia izan zen idazkeraren estiloa eta manifestuan adierazitako ideiak ezagutu zituena eta FBIari ezagutarazi ziona. Heriotz zigorra saihesteko, Kaczynskik fiskaltzarekin tratu bat egitea lortu zuen, bera errudun zela onartzen zuena eta baldintzapeko askatasuna izateko aukerarik ez zuen biziarteko kartzela-zigorrera zigortua izan zen.

Haurtzaroa

Kaczynski 1942ko maiatzaren 22an jaiotzen da Chicagon, Illinoisen, poloniar-estatubatuarren bigarren belaunaldi bateko familia baten kide izaten. Bere gurasoen izenak Theodore Richard Kaczynski y Wanda Dombek ziren. Kaczynski Chicagoko Sherman hezkuntza elementualaren ikastetxera joan zen lehen mailatik laugarrenera. Gero Evergreen Park Central ikastetxera joan zen bosgarren mailatik zortzigarren mailara eginez. Bosgarren mailan egindako adimen test baten emaitzetan erakutsitako 167ko adimen-koziente baten ondorioz, seigarren mailara igarotzeko aukera eman zioten eta zazpigarren mailara zuzenean bertaratzea. Kaczynskik dioenez gertaera horrek betiko markatu zuen bere bizitza. Zaharragoen ikasgelan ez zela bat etortzen nabarmentzen du eta ahozko biolentziaren, txantxa gogorren eta hauen probokazioen subjektu izatea. Txikia zela, Kaczynskik jendearen eta eraikuntzen beldur zen eta beste umeekin jolasten zen beraiekin komunikatu gabe.

Evergreen Park Community High Schoolen egin zituen batxilleratoko ikasketak. Kaczynskik lan akademiko handia egin zuen,baina bigarren mailako matematikak errezegiak egiten zitzaizkion. Hori dela eta, matematikak zailagoak ziren ikasgela batera igaro zen. Kaczynskik azkartasunez, perfekzioz menderatu zituen bere ikasketak eta horrela seigarren gradura igaro zen. Udako eskola baten laguntzarekin, batxilleratoko ikasketak ohikoa den baino azkarrago amaitu zituen. Harvard Unibertsitatean ikasteko plaza bat eskatzea animatu zuten, eta geroago onartua izan zen bere goi mailako ikasketak hasteko 1958ko udazkenean 16 urte besterik ez zituenean. Harvarden zegoen bitartean, Kaczynskik ezaguna den Willard Quin lojikaren irakaslearen klaseak jaso zituen. Quinen klaseko lehena izan zen bukaerako nota %98,8 izaten. Halaber, hainbat urteetan Henry Murrayk aurrera eramandako nortasunari buruzko ikerketetan hartu zuen parte.

Murray doktoreak aurrera eramandako eta CIAk ekonomikoki lagundutako proiektuan parte hartzen zuten ikasleei, Mk Ultra deiturikoan, ikaskideekin filosofiaz eztabaidatu behar zutela esaten zitzaien, baina errealitatean estres froga batean zeuden ezarriak, agindu anonimo baten krisi psikologiko iraunkor eta estresante batean zuen oinarri. Frogan bertan, ikasleak aulki batean lotuak izaten ziren eta beraien erantzun psikologikoak monitorizatzen zituzten elektrodoez konektaturik, fokuak zituen eta bista bikoitzeko ispilua zegoen egongela batean izaten ziuzten bitartean. Hori guztia grabatua nahiz filmatua izan zen, eta geroago amorruzko sentimendu inpotentea gogoraraztea behartzen zitzaien beraien hitzak berresanez. Chasen arabera, Kaczynskiren grabazioak ikerketa hasi zenean emozionalki egonkorra zelairadokitzen dute. Kaczynskiren abokatuek bere ezegonkortasun emozionala eta gorrotoa ikerketan parte hartzean zuen kontrol mentalari esleitzen diote.

Karrera profesionala

Kaczynski Harvardeko unibertsitatean graduatu zen 1962an eta ondoren Michigango Unibertsitatean matrikulatu zen matematikako master bat eta doktoratu bat egiteko. Kaczynskiren berezitasuna analisi konplexuaren adar bat zen funtzio geometrikoen teoria deiturikoa. Bere doktoretza-tesiaren izenburua "Boundary Functions" zen, eta honekin bere Michiganeko irakasle batek ebatzi ezin zuen buruketa bat urte batean baino azkarrago ebazten zuen, George Piranian, nork geroago Kaczynskiri buruzko iruzkin batzuk egin zituena "Azkarra zela esatea ez da nahikoa" esanez. Maxwell Readek, Kaczynskiren hitzaldien erakundeko kidea zen matematikako irakasle erretiratu batek, baita ere bere tesiari buruz esan zuen, "Soilik 10 edo 12 pertsonak ulertuko edo apreziatuko lukete herrialde osoan seguruenik" 1967an, Kaczynskik Michiganeko Unibertsitateko 100$ko Summer B saria irabazi zuen, non bertan bere tesia unibertsitatearen urteko matematikako lan akademiko onena izanda aukeratu zuten. Michiganeko graduatu ikaslea zen bitartean, National Science Foundationeko klaustroan postu bat okupatu zuen eta hiru urtez klaseak eman zizkien lizentziatu gabeko ikasleei. Aldizkari matematikoetan ziren bere berbaldiari buruzko bi artikulu argitaratu zituen eta lau gehiago Michigan utzi ondoren.

Kaczynskik matematiken assistant profesor postua lortu zuen (doktorearen irakasle laguntzaile) Berkeleyko Kaliforniako Unibertsiatean 1967ko udazkenean. Nahiz eta postu horretan ez zuen asko iraun; Kaczynskik arrazoi garbirik gabe postua utzizuen 1969an 26 urte zituenean. Matematiken departamentuaren buruak, J.W Addisonek, "Ez zela espero eta ustekabekoa zela" esan zuen, bestalde, buruordeak tesi paregabearen eta argitaratze sortaren ondorioz "Egun fakultateko kide senior bat izatera iritsi zezakeela" esan zuen.

1969ko udan, Kaczynski Lombard, Illinoiseko bere gurasoen egoitza txikira mugitu zen. Bi urte geroago, Lincoln, Montanaren erdian berak egindako etxola batera joan zen bizitzera. Bertan bizitza xume bat bizi zuen oso diru gutxirekin, argindarrik eta iturriko urik gabe, eta ehizaren eta bilketaren bitartez lortzen zuen elikadura. Kaczynskik noizbehinkako lanak egiten zituen eta laguntza ekonomikoa jaso zuen bere familiaren partetik, horrekin lurrak erosi zituen eta familiak jakin gabe lehergailuen kanpainarekin hasi zen. 1978an, denbora motzez bere aitarekin lan egin zuen eta bere anaiarekin gomaespumazko lantegi batean.

Lehergailuekin atentatuak

Lehen atentatuak

Lehen bonba-gutuna 1978ko maiatzaren bukaeran izan zen bidalia materialen ingenieritzako irakasleari, Buckley Cristi, Northwesterneko Unibertsitatean. Paketea Chicagoko Illinoiseko Unibertsitateko aparkalekuan izan zen aurkitua, Cristen izenarekin. Paketea Cristi berbidalia izan zen. Hala ere, Cristek paketea jasotzean, helbideko letra ez zela berarena konturatu zen. Susmo txarrak hartuta, Terru Markerri deitu zion, kampuseko poliziari, berak ireki zuen paketea eta segituan lehertu zen, Nahiz eta oso zauritua ez izan arren, bere ezker eskuak Evanstoneko ospitaleko sorospena behar izan zuen kalte handiak jasan bai zituen.

Lehergailua etxetiar lantegi batetik ekarria izan zitekeen metalez eginda zegoen. Osagai nagusia metalezko hodi bat zen, tutu edo kanioi formarekin, 25 mmko diametroa eta 230mmko luzerakoa. Bonbak kerik gabeko bolbora zeraman, eta kanioiaren ertza ixten zuen kaxak eta argizariak egurrean zizelkatuak ziren. Konparazioz, tutu-bonben gehiengoak gehienetan metalezko ertz sartuak izaten dituzte, burdindegi gehienetan aurkitu daitezkenak. Egurrezko ertzak ez dira hain hauskaitzak hodiaren presioaren kopuru handi bat jasateko, horregatik bonba honek eragindako leherketak ez zituen kalte handiak eragin. Bonban erabilitako eragile primitiboena iltze bat zen, kaxa ireki orduko sei poxpolo buru pizteko diseinaturiko gomez tenkaturik zegoen. Poxpoloak pizterako orduan bolboraren sutea gertatuko zen. Hala ere, eragileak poxpoloak piztean, hiruk bakarrik hartu zuten su. Kaczynskik geroago erabilia izan zen teknika eraginkorrago bat bateriak eta filamentu txiki bero bat lantzea izan zen lehergailuen sutze eraginkor eta azkarrago bat eragiteko.

1978ko karten ondoren beste bonba gutun batzuk jarraitu zuten hegaldi konpainietako agenteei zuzenduak, eta 1979an bonba bat ezarri zuen American Airlines FLight 444 hegaldiko ekipajean, Chicagotik Washingtonera zioan Boeing 727 batean. Bonbatik kea ateratzen hasi zen, pilotuari larrialdi lurreratze bat egitea behartu ziona. Bidaiari askok kearen arnastearengatik jaso zuten sorospena. Tenporizadorearen akats batek eragin zuen lehergailua ez lehertzea. Autoritateak esan zuen nahikoa potentzia zuela "hegazkina suntsitzeko".

Hegazkin baten aurka atentatua egitea delitu federal bat denez Estatu Batuetan, FBIa egin zen gertaeraren kargu eta UNABOM izena asmatu zuen (University and Airline Bomber). Baita ere Junkyard Bomberri deitu zioten lehergailuak egiteko erabilitako materialarengatik, xinplea eta profesionaltasun gutxikoa zela(junkyardek “txatarreria” esan nahi du). 1980an, John Douglas goi ajenteak, FBIko jarreraren analisiaren unitateko agenteekin lanean, terroristaren perfil psikologiko bat erakutsi zuen identifikatu gabe, bertan batazbestekoaren gaineko inteligentzia eta ikasketak dituen gizontzat deskribitzen zitzaion. Geroago perfila aldatu zioten terrorista neoludita bezala berdefinitzeko. Hala ere, 1993an perfil psikologiko hau deuseztatu egin zen FBIko analistek garatutako teoria alternatibo baten ordez, lehergailuen arrastoetatik jasotako froga fisikoetan aurkitzen zena. Perfil honetan esaten zen susmagarria hegazkinen mekaniko xume bat zela. Lerro zuzen bat ezarri zen 1-800-701-BOMB zenbakian ikerketarekin zerikusia zuen edozein dei jasotzeko eta milioi bateko rekonpentsa Unabomberren atxiloketa ziurtatu zezaken edozein informazio ematen zuenarentzat.

Atxiloketa

1995an, Unabomberek gutun bat bidali zuen The New York Times egunkarira non bertan teknologia berriei buruzko kexak publiko egiten zituen eta artikulu luze bat eskatu zuen bonba gehiago ez bidaltzearen ordez. Hilabete batzuk egon ziren zalantzan bere argitalpenari buruz, ez baitzuten sinisten bere bidalketak gelditzearen promesan, nahiz eta eginak eginda bonbek jarraituko zutela ondorioztatu zuten eta berak idatzitako dokumentu bat argitaratzean, norbaitek identifikatu zezaken.

Unabomber ezagutzen zutela uste zuten pertsonen millaka dei jaso zituzten eta mila susmagarri zituzten. Kaczynskiren anaiak dokumentu hontan ezagutu zuen, besteak beste, esaldi nagusi batengatik «Ezin duzu tarta jan eta hori edukitzen jarraitu», bere anaiaren ohiko esaldia zena, nahiz eta ezin zuen sinetsi hiltzaile bat zela. Dokumentua eta bidalitako gutunak ikertu zituen eta poliziei ohartarazi zien, baina hainbeste susmagarrietatik iturriko urik ere ez zuen batek zailagoa zuen bonba baten fabrikazioa.

Susmagarri hau ikertzean ohartu ziren probabilitatea zegoela bera izateko, ondorioz bere anaiari eskatu zioten mapa batean seinalatzeko non kokatzen zen bere etxola, atxilotu egin zuten eta etxolan zeuden ondasunak begiratzean ekintzak aurrez pentsatuak izan zirela ondorioztatu zuten. Bere egunerokoa eta oharren koaderno bat aurkitu zituzten non bertan bere bonben fabrikazioa deskribitzen zen.

Kaczynski, ADX Florence, Koloradoko estatuan kokatutako segurtasun maximoko kartzel federalak, presondegien agentzien federalaren 04475–046 zenbakia

Manifestua

Aquel artículo largo que Unabomberrek The New York Timesi eskainitako artikulu luze hori azkenean 1995ko irailaren 19an argitaratu zen bai The New York Timesetik eta bai The Washington Postetik. Gizarte industriala eta bere etorkizuna izenburua zeraman, nahiz eta Unabomberren manifestua bezala ezagunagoa. Idatzi honek mundu mailako iraultza batera deitzen du gizarte mnodernoaren ondorioen aurka, manifestuan sistema "tekno-industriala" izendatua. "Iraultza industrialak eta bere ondorioek hondamendia sortu du gizadiarentzat" argudiatzen du, izan ere sistema teknoindustrialak "sistema teknoindustrialak jendea giza jokabidearen nagusitasun naturaletatik geroz eta urrutiago dagoen modu batean jokatzea behartu behar duelako. Honek, manifiestuaren arabera, ezkerrismoak ejemplifikatutako nahaste psikologikoak. Hitz honekin, Unabomberrek inklinazio naturalak erreprimitzen eta bere jokaerak edo hitz egiteko moduak gizartearen itxaropenen kontrakoak direnean lotsatzen diren persona "gainsozializatuei" egiten die erreferentzia. Honek gizartearen aurka jarkitzea mugitzen die, paradoxikoki. Ezkerreko batek " finkatutako printzipio moral bat hartzen du, berea izango balitz bezala hartzen du eta, orduan, gizarte konbentzionala salatzen duprintzipio hori hausteagatik", berdintasunarekiko printzipio moral, behartsuei laguntza, bakea edo animaliekiko txatu txarren ukatzeen adibideak manifestuan jartzen. Gizarte industrialak eta bere etorkizunak gizakiaren beharren existentzia (litekeena jatorri biologikotik) aldarrikatzen "botere prozesua" deritzona esperimentatzea aldarrikatzen du lau elementuz osatuta dagoena: helburua, esfortzua, helburuaren jarraipena eta autonomía. Gainera, gizarte primitiboetan prozesu hau teknoindustrialean, non ezinbesteko helburuak boterearen prozesuaren satifaziorik ematen ez duten helburu artifizialengatik aldatuak zirenak, baino hobeto esperimentatzen zirela aholkatzen du. Bestetik, Unabomberrek gizarte teknoindustrialaren garapenarengatik askatasuna geroz eta mehatxatuago eta mugatuago dagoela argudiatzen du eta horregatik horren aurkako iraultzaren beharra defendatzen du.

Bizitza presondegian

Behin Koloradoko goi segurtasuneko penitentzian dagoela, Ted Kaczynskik aktibitate epistolar handia garatu du, non horren zati handi bat bere manifestuaren ideien inguruan darrai. Bere korrespondentziaren gehiengoa, 400 persona baino gehiagokoa, Michigango Unibertsitatean dago gordailaturik (The Labadie Collection),non bertan baita ere Kaczynskiren idatzi berriak dauden. Idatzi hauek hainbat hizkuntzetan bilduma ezberdinei eman die leku, esate baterako Ted Kaczynskiren testuak,Colpisci dove più nuoce: scritti di T. J. Kaczynski, L'effondrement du systéme technologique,The road to revolution: the complete & authorized Unabomber, o Technological slavery: the collected writings of Theodore J. Kaczynski, a.k.a. "The Unabomber".