Larry Sanger

Lawrence «Larry» Mark Sanger (Bellevue, 1968ko uztailaren 16a) filosofo estatubatuarra da, Jimmy Waleserekin batera Wikipedia sortzean eta hau komunitate aske, ireki eta kolaboratiboan sortzean ospea lortu zuena, entziklopediaren hainbat politika garrantzitsu hedatuz. Horrez gain, Citizendium.2​ren sortzailea ere bada.

Bizitza eta ikasketak

Washingtonen jaioa eta Anchorage,Alaskan hezia, 1991an filosofian lizentziatu zen Reed Collegen eta Kanadako Estatu-mailako Unibertsitatean lortu zuen beraren filosofiako doktorego-ikastaroa 2000.urtean. Beraren gradu tesiaren izenburua, Sistema kartesiarrak eta hauen transfondo teorikoa da eta eta doktoratu sistemarena: Metajustifikazioaren arazoiei buruzko entsegua.

Nupedia eta Wikipedia

Sangerrek Bomis enpresan jardun zuen, Jimmy Walesen jabetzan zegoen enpresan, baina, honek sei urte ondoren porrot egin zuen bera Nupediako erredaktore-buru zelarik. Honen aurrerapen motelak zirela eta, desilusionatu eta 2001eko urtarrilaren 1ean, wiki bat sortzea proposatu zuen artikuluen sorrera dinamizatzeko. Honen ondorioz, Wikipedia sortuko zen, non bere izena Larry Sangerrek sortuko zuen, gizateriari ezaguera unibertsalak emateko asmoarekin eta honekin bake mundiala eta harmoniaren bilaketan definizioenganako eztabaidak abolitzeko intentzioarekin. Horrela izango zen soldata jasoko zuen entziklopediako argitaratzaile bakarra. Egoera hau, 2001eko otsailaren 15etik dimisiora bitartekoa izan zen; izan ere, Wikipediarekin zerikusirik zuen ezerri uko egin zion 2002ko martxoaren 1ean.

Sangerrek Jimmy Walesekin batera, Wikipediaren sortzailea dela baieztatzen du, nahiz eta azken honek 2005. urtetik gerora, aurreko ideiari uko eginez, wikipediaren egile bakarra bera dela esan; aitzitik, data honen aurretik fundatzaile bezala konsideratzen zitzaion Sangerri. Walesek esaten du Sangerren rola garrantzitsua bazen ere, beraren aginduak betetzen zituen langilea besterik ez zela, aldiz, Sangerrek esaten du, Walles Bomis enpresan oinarritzen zela gehienbat.

Wikipediatik irten ondoren, Ohio Stateko Unibertsitatera itzuli zen, filosofiako doktoregoa lortu zuen toki berera. 2006ko irailan, Sangerrek Wikipediako bidebanatze baten sorrerari buruzko berria eman zuen, Citizendium izenekoa, non izen errealak erabiliko zituzten eta materia, ezagutzen zuten jakitunez osatua egongo zen.