Juan María Gelbentzu Iruñea (Nafarroa) jaiotako organo jotzaile eta konpositorea izan zen.
1819ko abenduaren 27an jaio zen. Bere familiak ardoarekin egiten zuen lan. Hasieran Parisen egin zituen musikako ikasketak eta gero Madrilera joan zen ikasketak bukatzera eta piano saria irabazi zuen. Handik Parisera joan zen beka batekin eta bertan Chopin, Thalberg eta Liszt eliteko musikariak ezagutu zituen. 1841ean Pedro Albeniz ordezkatu zuen organista bezala "Capilla Real de Madrid"en, eta hori gutxi balitz, beranduago infanta Isabel "La Chata" eta bere ahizparen pianoko irakaslea bihurtu zen. Urte haietan jauregian egin ziren kontzertuetan parte hartu zuen.
Gainera, konpositore karrera garatzen du erromantizismoan hasten den eta espainiar nazionalismoan amaitzen den mugimenduan. Zortzikoa eta jota erabiltzen ditu eredu musikal kultuak bezala, piano lan intimoak nabarmenduz bere lanen artean, adibidez "En la cuna"(canto para mi hijo) edo "Romanza sin palabras".
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako kide izan zen, Alfonso Xll erregeak Isabel katolikoaren gurutzea eman zion, eta Portugalgo erregeak "caballero de la orden de Nuestra Señora de la Concepción de Villaviciosa" izendatu zuen. Espainiako Liburutegi Nazionalean dago osatuta bere musika fitxategia.
Bere oroimenean Iruñako kale bati bere iena jarri zioten, bere jaioterrian.
Espainiako sinfoniaren garapenean eta alemaniako musikaren sustapenean ere bai parte hartu zuen. 1844ko azaroaren 13an Franz Lisztekin batera lau eskuetara eman zuen kontzertua Príncipe antzokian, gaur egun Madrilgo espainiako antzokia dena. Mijaíl Glinka konpositorearekin ere harremanetan jarriko da Madril hiriburuaren bidean, musikari errusiarraren konposizio asko ditu. 1863an sortu zen "Sociedad de Cuartetos de Madrid" eta Jesús de Monasteriorekin batera inauguratu zuen, bere ohiko pianista zenarekin.