Fernão de Magalhães

MARTXOAren 6a: 1521. Fernando Magallanesek Guam

Fernão de Magalhães familia noble batean jaio zen 1480ko udaberrian. Aita Ruy de Magallanes izan zen eta bere semea Joan II.a Portugalekoaren alarguna zen Leonor erreginaren gortean paje izan zedin lortu zuen. Ama, berriz, Beatriz de Barbosa zen.

Beraz, bere lehen urteak Portugaleko gortean eman zituen, baina, oso abenturarako irrikaren irrikaz, Ekialde Urrunerantz zihoan espedizio batean hartu zuen parte. Garai hartan, portugaldarrek entzute handia zuten gaur egungo Malasia, Indonesia eta Filipinekiko harremanetan.

Fernandok Espezieri

irla deskubritu zuen.Fernão de Magalhães (portugesez) edo Fernando de Magallanes (gaztelaniaz) (Ponte da Barca, Minho, (Portugal) 1480ko udaberria-Mactán, Filipinak, 1521eko apirilaren 27a) nabigatzaile eta esploratzaile portugaldarra izan zen. Hernando de Magallanes ere esaten zaio. Karlos I.a Espainiako erregearen zerbitzupean, Munduari bira ematen saiatu zen, baina, bidean hil egin zen. Espedizio hartan, Magallanes itsasartea deskubritu zuen eta lehenengo europarra izan zen Ozeano Atlantikotik Ozano Barera joaten. Magallanes Filipinetako irla batean hil zen indigenekin borrokan zebilela eta Juan Sebastian Elkano getariarrak hartu zuen bere ordea, 1522an Munduari bira ematea lortu zuelarik.Biografia

ararako (Molukak) espedizio bat proposatu zion Portugaleko erregeari, mendebaldetik joan go zen bidaia bat, alegia, baina ezetza jaso zuen, Tordesillaseko itunaren arabera, uharte hai ek Gaztelako eremura zegozkiela-eta, eta Portugalek ez zuen gerran sartzerik nahi. Tordesillaseko ituna, 1494an Espainiak eta Portugalek Aita santuaren baimenarekin sinatutako akordio bat zen eta, horren arabera, mundua bi zatitan banatu zuten, alde bat Gaztelarentzat eta bestea Portugalentzat. 1517an, Sevillan, Fernando Juan de Arandarekin, Kontratazio Etxeko faktorearekin, jarri zen harremanetan. Rui Faleirorekin batera eta Arandaren laguntzaz, Karlos I.a, Gaztelara iritsi berria zen erregeari, aurkeztu zioten proiektua. Proposamenak arrakasta handia lortu zuen, Portugalekin haserretzeko beldurrik gabe, Espezieriara joateko aukera zabaltzen baitzion Gaztelari eta horrek aberastasun handiak eta ohoreak ekarriko zizkion monarkiari.

1518ko martxoaren 22an, Karlos I.ak Magalhães eta Faleirrekin kapitulazioak egin zituen Valladoliden; hauek Espezieriarako espedizioa egingo zuten, beti ere, Tordesillaseko Itunak zioneraren barnean. Erregeak, bere aldetik, hurrengoa eskainiko zien:

    • 10 urtetarako monopolio deskubrituko zuten bide horretan.

    • Aurreratu eta gobernadore izendapenak, aurkitutako uharte edo lurralde horietatik ateratako irabazien %5 beraientzako izango zelarik.

    • Bidaiaren irabazi netoaren %5a.

    • Ondorengo bidaietan, merkaderietan 1.000 dukatu eramateko aukera, ateratako %5a soilik ordainduko zutelarik.

    • Bakoitzak uharte bana izango zuen, aurkitutako 6 aberatsenak kanpo geratzen zirelarik, baina horietan ere onuren hamabosten bat jasoko zuten.

"...E acatando la voluntad con que os abeis movido a entender en el dicho descubrimiento por Nos servir, al serviçio que Nos dello resçibimos e nuestra Corona Real ser acreçentada, e por el travajo e peligro que en ello abeis de pasar, en rremuneraçión dello, es nuestra merçed y voluntad y queremos, que en todas las yslas e tierras que vosotros descubrierdes vos haremos merçed, e por la presente vos la hazemos, que de todo el provecho e ynteresse que de todas las tierras e yslas que ansí descubrierdes así de rrenta como de derechos como de otra cualquier cossa que a Nos se siguiere en cualquier manera, sacadas primero todas costas que en ella se hisieren ayais y lleveis la veintena parte, con el título de nuestros adelantados e governadores de las dichas tierras e yslas, vosotros e vuestros hijos e herederos de juro, para siempre jamás, con que quede para Nos e para los Reyes que después de Nos vinieren la supremera e seyendo vuestros hijos y herederos naturales de nuestros Reinos, e casaddos en ellos, con que la dicha governaçión y título de adelantados después de vuestros días quede en un hijo heredero, e dello vos mandaremos despachar vuestras cartas e privilegios en forma..."

Horrela zioen akordioak. Espedizioa Gaztelako koroak finantzatuko zuen eta 2 urtetarako hornitutako 5 ontzi joango ziren.

Koroak gogo handiz hartu zuen proposamena, 1500ez gero, Espezietarako Uhartetara joateko ahalegina egitekotan baitzebilen. Mila arazo suertatu zuren prestaketan, diru falta, espedizioa bertan behera uz zezaten Portugaleko erregeak egin zituen ahaleginak, Faleiro eta Magalhães arteko haserreak... Hala ere, espedizioak aurrera egin zuen. Juan Rodríguez de Fonseca gotzainak Kristobal de Haro merkatariak kostuaren bostena jartzea lortu zuen eta Faleiro, haserre haien ondorioz, ez zen oraingo honetan joango; bigarren aukeraren batean, agian.

Munduari Lehenengo Bira

1519ko irailaren 20an, Sanlúcar de Barramedatik (Espainia) irten zen, 5 ontziz osatu espedizioan: Trinidad, Victoria, San Antonio, Concepción eta Santiago zuten izena eta Magalhães lehenengoan joan zen.

Kanariar uharteetan gelditu ondoren, Cabo Verde eta Sierra Leona paretik pasatu eta, abenduaren 13an, gaurko Río de Janeiro ukitu zuten. Hegoalderantz jarraitu zuten, Rio de Platatik pasa (1516an, Juan Díaz de Solisen aurkituta zuen hau) eta, 1520ko martxoan, San Julian badiara iritsi ziren, pasabideren bat aurkituko zuelakoan esploratzeari emanez. Negua gerturatzen ari zitzaiela eta, Fernandok bertan geratzea pentsatu zuen udaberrira arte.

Paraje beldurgarria zen hura eta janaria neurriaren neurriz zegoen. Tripulazioa haserre zegoen eta itzultzeko nahia nabaria zen. Concepcióneko kapitaina zen Gaspar de Quesada eta Juan de Cartagena, San Antonioko buru izandakoak Magalhãesen aurkako konspirazio bat zuzendu zuten. Hiru ontzitan zabaldu zen mutina, baina Magalhãesek lortu zuen itzaltzea. Kapitainetako bat hil egin zuten eta besteak, berriz, epaitu egin zituzten; Quesadari heriotza-zigorra esleitu zioten eta Juan de Cartagena kostan abandonatu zuten.

Gertaera horren ondoren, 1520an, Magallanesen itsasartea izango zenera ailegatu ziren. Arrisku galanta izan zen hura, eremu hori oso korapilatsua baitzen. Ontzi bat zihoan aurrean biderik hoberena aurkitu nahian; ondoren, besteen bila itzultzen zen eta ezaguna zuen bide hori erakusten zien. Azkenean, lortu zuten laberinto hartatik ateratzea eta Ozeano Barerantz joan ziren; horrela deitu zion eta inongo ekaitzik ez zutelako aurkitu jarri zioten izen hori. Pixkanaka, Hegoaldeko Itsasoa, aurrez eman zitzaion izen zaharra, ahazten joan zen.

Magallaneseko itsasarte eta Moluka Uharteen bitarteko bidea egiten emandako 3 hilabeteetan, ez zuten lur izpirik aurkitu eta gosea eta eskorbutoa nagusitu zen tripulazioan. Ura usteldu egin zitzaien eta, penalidade hartan, arratoi bat ondare preziatua zen jakirik gabeko gizarte harentzako. Eskorbutuaren aiumak entzuten ziren nonahi eta gizonezko haiek biguindutako larrua edo zerrautsa jatera iritsi ziren.

Azkenean, 1521eko martxoan, Magalhãesen zori txarrak atseden hartu zuen, uharte bat aurkitu zuenean. Neka-neka egindako marinelek deskantsatzeko eta jakiak biltzeko aprobetxatu zuten gune hura eta, harrituta geratu ziren bertako indigena ugari gerturatu zitzaizkienen, bisitarientzako opariak ekarriz. Moluketan, Ekialde Urrunera iritsi zirela ohartu ziren, Kristobal Kolonen proiektua burutuz. Zoritxarrez, Filipinetako Mactán irlan Lapu-Lapu buruzagiaren indigenekin izandako borroka batean, Magalhães hil egin zen.

Juan Sebastian Elkano gipuzkoarra jarri behar izan zuen espedizioaren buru eta, bere agindupean, Borneoko indigenekin harreman ona izan zuten eta biltegi bat ezartzea lortu zuten. Baliabiderik gabe eta barku bakar batekin, itsasgizonek itzultzeko bidaiari ekin zioten, portugaldarren bidetik, hori baitzen bide ezagunena; haien ihesi ibili behar izan zuten, ezkutuan jana aurkituko zuten lurrak bilatuz eta portugesen portu eta flotei alde eginez.

1522ko uztailean, espedizioa Sevillara iritsi zen ontzi bakar batekin: Victoria. Denera, 216 gizon hil ziren bidaian eta 18 bakarrik itzuli ziren. Haietako bat zen Elkano. Trinidad ontziko tripulazioko 55 kideetatik, berriz, 4 biziraun zuten eta 1525an iritsi ziren, beste bide batetik.

Kronologia

    • 1480: Fernando de Magallanes Portugalen jaio zen; Trás-os-Montesen izan daiteke.

    • 1505: Magallanes Francisco de Almeida armadarekin Indiarantz joan zen.

    • 1509: López Sequeira kapitainaren agindupean, Moluketarako espedizioan parte hartu zuen eta amistade handia egin zuen Francisco Serranorekin.

    • 1511: Malakaren konkistan parte hartu zuen Alfonso de Albuquerqueren agindupean.

    • 1512: Iberiar penintsulara itzuli zen.

    • 1514: Marokoko Azamorren izan zen borroka batean zauritua izan zen.

    • 1517: Seviliara joan zen Karlos I.ari Espezieriara medebaldetik joateko proiektua aurkeztea.

    • 1519: Munduari buelta emateko lehen bidaia hasi zuen eta Guanabarako badiara iritsi zen.

    • 1520. Rio de la Platako estuariora iritsi zen; negua San Julianeko badian pasatu zuen; mutina menperatu zuen; Magallaneseko itsasartea izango zena deskubritu eta zeharkatu zuen eta Ozeano Bareraino iritsi.

    • 1521: Lapurren uharteak eta Filipinak deskubritu zituen eta borrokaldi batean hil egin zen.

    • 1522: Magalhãesek hasi zuen bidaia Juan Sebastian Elkanok munduari bira ematen bukatu zuen.