Eugene Debs

Eugene Victor Debs (1855-1926) Estatu Batuetako mugimendu langileko sustatzaile bat izan zen, Amerikako Trenbideko Sindikatua burutu zuen (American Railway Union, ARU) baita Industrial Workers of the World (IWW) eta Amerikako partidu Sozialista ere.

Historikoki ezaguna da Estatu Batuetako hauteskunde presidentzialetan boto gehien jaso zituen sozialista izan zelako, 1912an %6eko boto kopurua jaso zuelarik.

Sindikalista

Debs Haute, Indianan jaio zen 1855eko azaroaren 5ean. 14 urte zituela etxetik alde egin zuen burdinbideetan lana egiteko, bera laister interesatu zen jarduera sindikaletan. Ameriketako burdinbide sindikatuko presidente zenean, Great Northern Railroad elkarteari greba arrakastatsu bat ezarri zion 1894an. Bi hilabete geroago Woodstockeko kartzelan kartzelaratu zuten Chicagoko Pullman konpaniaren kontrako greba baten ondorioz. Kartzelan Victor Berger sozialista eta etorkizunean izango zen kongresista ezagutu zuen, honek Karl Marxen eta sozialismoaren ideiak erakutsi zizkion. Kartzelatik ateratakoan Debs sozialista deklaratu zen.

Bizitza jarraitzailea

Azkar batean, Alderdi Sozial Demokratikoa (Partido Social Demócrata) osatu zuen, hau 1901ean Partidu Sozialista bihurtu zen. Berak bere burua betiereko hautagai (candidato perenne) gisa izendatu zuen bere herrialdeko lehendakaritza iraunkorrean. 1904an, 1908an, 1912an eta 1920an hauteskunde nazionaletan hautagai gisa jarri zen. 1920ean boto kopuru handiena jaso zuen: 915.000 boto (%6)a gutxi gorabehera, preso egon arren, sekzioen arduraduna zenean Lehen Mundu Gerraren aurka joateagatik atxilotu zuten. 1921era arte egon zen kartzelan, Warren G. Hardingek zigorra aldatu zion arte.

Debs Elmhurst, Illinoisen hil zen 1926ko urrriaren 20an kartzelan garatutako arazo kardiobaskularren ondorioz. Orduz geroztik, hainbat politikariren inspirazio iturri gisa oroitzen zaio.

Eugene V. Debs Foundationek XXI. mendean bere ondarea jarraitzeko lan egiten du.

Kanpoko estekak

Wikimedia Commons Eugene V. Debs-i buruzko multimedia edukiak antolatzen ditu.

Eugene V. Debs-en obren atal bat eskuragarri dago Marxen Interneten Artxiboan.