Abraham Zacuto

Abraham Zacut edo Abraham Ben Zacuto

(hebreeraz:אברהם זכות; eta portugesez Abraão ben Samuel Zacut) Salamancan jaio 1452an eta Damaskon hil zen 1510ean. Matematikari, astronomo eta historiatzaile judu-espainiarra izan zen.

Astronomia ikasi zuen Salamancako Unibertsitatean eta bere gaztaroan Gonzalo de Vivero Salamancako obispo garrantzitsuaren laguna izan zen eta berak animatu zuen Abraham bere obra "El gran Tratado" publikatzera. Hebreeraz idatzia, bere neurriak Salamancako meridianorentzat kalkulaturik zeuden. 1481ean Gaztelerara itzuli zen Juan de Salaya astronomiako katedratikoaren eskutik. Geroago latinera itzuli zuen José Vicinhok eta 1496an publikatu zen "Almanach Perpetuum Celestium Motuum" izenarekin. Zacutoren testuinguru hau oso baliagarria izan zen Atlantikoko nabigazioarako.

Astronomiako irakasle izan zen Unibertsitatean, eta esan daiteke Unibertsitateko Kontseiluan parte hartu zuela Kristobal Kolonen Indietarako espedizioa ebaluatu eta ezeztatu zen erabakian.

1492an, Espainiatik juduak kanporatu ondoren, Portugalera alde egin zuen, non Juan II.ak Ohorezko Historiatzaile eta Astronomo izendatu zuen. Kargu hori Manuel I.aren erregealdian mantendu zuen.

1597an Zacutok Portugal erdi beharturik utzi eta Otomandar Inperiora

joan zen. Bertan hil zen 1510ean.

Behartutako exodoan zehar, Tunez-en bere obra istoriografikoa idatzi

zuen hebreeraz. El libro del linaje (Sefer Yuhassinen, hebreo: ספר יוחסין), non bertan juduen belaunaldiak kronologikjoki azaltzen dituen. Cracovian 1581ean, Amterdamen 1717an eta Königsbergen 1857an berrargitaratu ziren. Ingelesez aldiz; 2005ean.

Bitxikeriak

Salamankako Zientzien kanpuseko liburutegiak; Abraham Zacuto izena dauka. Horrez gain, bere parean eraikin bat dago juduen kanporaketa baino lehen sinagoga egoten zen orubean, hain zuzen ere. Zientzia Fakultateko Matematika saila ere han aurkitzen da eta barrualdeko plaka batean bere esaldia bat irakur daiteke

Obrak

Hasafot leséfer ha–‘Aruk (obra lexiko-grafikoa)

Séfer Yugasin (historikoa)

Haajibbur hagadol (El gran Tratado) edo: Hibbur ha-gadol, Almanach perpetuum o Almagesto bezala ezagutua.

Tratado de las influencias del cielo y Juicio de los eclipses,

Mix paté ha-cisteganin.

Erreferentziak

Cililo Florez Miguel. Zientziak XV-XVII. mendeak,

Biblioteca Abraham Zacut Zientzia eta Zientzia kimikoen Falkultateak Salamankakako Unibertsitatean.

Bibliografia

Goldstein, Bernard R. (2010) (Gazteleraz). Abraham Zacut (1452-1515) eta Astronomia Penintsulan. Salamanca: Salamankako Urnibertsitateko argitalpena.. ISBN 978-84-7800-232-0.