Francisco Javier Gómez Noya

Francisco Javier Gómez Noya (Basilea,Suiza,1983eko martxoaren 25a) espainiar triatleta profesionala da, galiziar emigranteen semea da eta 3 hilabeteetatik Ferrolen bizi da.

Noyak urrezko domina lortu zuen 2003ko Munduko sub23ko Triatloi Txapelketan, 2007ko Europako Triatloi Txapelketan ere urrezko domina lortu zuen, Munduko Triatloi Kopan urrea lortu du 2006 eta 2007.urteetan, zilarra 2007ko Munduko Triatloi Txapelketan, berriro ere urrea 2008ko Munduko Triatloi Txapelketan,zilarra 2009ko Munduko Triatloi Txapelketan eta urrea 2010eko Munduko Triatloi Txapelketan. Horretaz aparte 2008.urtean Pekingo Joko Olimpikoetan parte hartu zuen laugarren postuan amaitu zuen lasterketa.

Biografia

Bere gurasoak Francisco Javier eta Manuela dira. Hauek Suizan lan egin zuten 1985eko uztailerarte,orduan, Ferrolera bueltatu ziren Noyak 3 hilabete zituenean eta bere anaia Rafaelek 6. Bere lehen kirola futbola izan zen, baina 11 urterekin nazkatu egin zen eta lagun batek igeriketan hasteko animatu zuen eta Club de Natacion Ferrol taldean sartu zen.

Momentu horretan bere lehen eta egungo entrenadorea ezagutu zuen Jose Rioseco, berarekin lorpen handiak lortu zituen Galiziako Txapeldun izan zen infantil,junior eta absolutu mailan krol estiloko (200,400 eta 1500) metrotako probetan eta estiloetan (200 eta 400) metrotako probetan eta Espainia mailan hainbat finaletan sartu zen kategoria ezberdinetan.1998.urtean berarekin igeri egiten duten triatleta batzuk ezagutzen ditu eta lehiatzea erabakitzen du. 15urterekin Castropoleko (Asturias) Triatloi Olimpikoan debuta egin zuen ia ia korrika eta bizikletan entrenatu gabe,hala ere, bigarren postua lortu zuen juvenil mailan, txapelduna Ivan Raña izan zen.

1999ko abenduan Espainiako juvenil selekzioarekin Madriden zegoenean konzentrazio batean Espainiako federazioko medikueak bihotz anomalia bat aurkitzen diote. 2000.urteko ekainean bere lehenengo txapelketa internazionalean hartu zuen parte Europako Taldeako Txapelketan, Hungarian. Munduko kardiologia espezializatuen euspenarekin bere lizentzia internazionala berreskuratzen saiatzen da, bitartean Espainiako Triatloi eta Duatloi txapelketan sub23 kategorian garaipenak lortu zituen. Administrazio arazo batzuengatik Europako Duatloi Txapelketan parte hartu zuen junior mailan,hala ere, oraindik ez zuen lizentzia.

2003.urteko azaroan, Noyak bere lizentzia berreskuratu zuen Munduko sub 23 Txapelketa baino hiru aste lehenago, hiru aste horietako entrenamenduak soilik eginez aurkeztu zen irteeran eta garaipena lortu zuen Zelanda Berrian.

2004

Une horretatik aurrera eta internazionalki konpetitzeko askatasunarekin Noyak 2004.urteko Athenasko Olimpiar Jokoetara joateko ahaleginak egin zituen. Horretarako bere portu,ubide eta bideetako ingenieria ikasketak utzi zituen eta Pontevedrara joan zen entrenatzera. Munduko kopan egin zuen bere debuta Tongyeong ( Ipar Korea) laugarren postua lortuz. Hortik gutxira Europako Triatloi Txapelketan parte hartu zuen Valencian eta bere lehen Munduko Triatloi Txapelketan Madeiran, bietan zortzigarren postua lortu zuen.

Naiz eta izugarrizko lorpenak lortu zituen urte honetan Espainiako Triatloi Federazioko buruaren erabakia Noya Athenasera ez eramatea izan zen. Hala ere, Espainiako Txapelketan bigarren postua lortu zuen Ivan Rañaren atzetik eta Munduko Kopan lasterketa hauetan lehenengo hamar postuetan sartu zen Salford (bederatzigarren),Madril (seigarren) eta Doha (hamargarren) eta titulu nazionalak irabazi zituen triatloi eta duatloian sub23 mailan.

2005

Urtearen hasieran igeriketan Galizialko 1500metrotako errekorra gainditu zuen 15.53ko denborarekin,baina Mexico eta Hawaira zihoanean Munduko Kopan parte hartzera (CSD) Kiroleko gaineko kontseiluak Espainiako Triatloi federakuntzari Noyari bere lizentzia kentzeko eskatu zion, horretarako osasun arazoak zituela argudiatuz. CSD ko bihotz arazoak aztertzen zituen Araceli Boraitak esan zuen Franciscok valvulopatia bat zeukala eta horrek goi mailako kiroletan parte hartzea galarazten zuen Noya.

Espainian eta munduko beste herrialdeetako inongo txapelketetan parte hartu ezinik Frantzian ospatzen zen txapelketa pribatu batera gonbidatu zuten France Irontour izenekoa Mulhouse Olympic Triatlhoneko parte izanik. Noyak txapelketak zituen sei etapak irabazi zituen, baita sailkapen nagusia.

Denbora tarte horretan ezin izan zuen 2005.urteko Munduko Txapelketan parte hartu eta Londresera joan zen osasun azterketa bat egitera Mackenna doktorearekin San Jorge hospitaleko kardiologoa. Hau2003.urten CSDren aurka agertu zen Noyaren mesederako.

2006

Urtearen hasieran berriro ere igeriketan Galiziako 1500metrotako errekorra gainditu zuen 15.48ko denborarekin eta azkenean 2006ko otsailean hainbat azterketa mediko ondoren bere lizentzia berreskuratzea lortu zuen.Hortik gutxira bigarren izan den Aqabako Munduko Kopan.Ondoren, Estorilen garaipena lortu zuen eta Madrileko Munduko kopan bere lehiaketako lehen garaipena lortu zuen.

Handik aurrera, hirugarren postuan amaitu zuen Corner Brooken(Kanada), Hanburgon (Alemania) garaipena lortu zuen eta Pekinen (China) bigarren izan zen eta Munduko Kopako azken probara lehenengo iritsi zen Brad Kahlefeldt australiararekiko 22 puntutako aurrerapenarekin eta 34 Hunter Kemper estatubatuarrarekiko. Azken proba Cancun,Mexicon izan zen eta Noyak garaipena lortu zuen horrela lehen espainiarra izanik tenporada amaitzean munduko rankingnean lehena.Tenporada 16 probaz osatuta dago eta mundu osoan lehiatzen dira.

2007

2007.urtean bigarren geratu zen tenporadako lehen Munduko Kopako lasterketan Moolooaban(Australia). Hilabete bat beranduago Lisboan lehen postua lortu zean eta bigarren izan zen Madrilen bere aberkide Ivan Rañaren aurretik, proba Filip Ospalu txekiarrak irabazi zuen. Bi aste beranduago hirugarren postuan amaitu zuen Des Moinesen(Iowa, Estatu Batuak) ospatu zen lasterketan, honek ez zuen punturik ematen Munduko Koparako,baina munduan diru gehien banatzen duen lasterketa da 700.000 dolar sarietan. Elite mailan garaipena Rasmus Henning danimarkararentzat izan zen.

2007ko ekainaren 30ean Noyak urrezko domina lortu zuen Europako Triatloi Txapelketan Kopenhaguen 1h51:58ko denborarekin Jan Frodeno eta Daniel Ungeren aurretik. Hilabete bat beranduago Salfor, Inglaterran ospati zen Munduko Kopako lasterketan parte hartu zuen. Galiziar triatletak garaipena lortu zuen 1h51:17ko denborarekin, Brad Kahlefeldt australiarra mendean hartuz, honi 12 segunduko tartea atera zion eta Syndeyko Olimpiar Jokoetako garailerari Simon Whitfield kanadiarrari 17 segunduko tartea atera zion.

Munduko Triatloi Txapelketa ospatu baino leheango Tiszaujvarosen,Hungarian garaipena lortu zuen Munduko Kopan horrela gehiago segurtatzen zuen bere legen postua munduko sailkapenean.Ondoren 2007.urteko Munduko Triatloi Txapelketan parte hartu zuen Hanburgon non zilarrezko domina lortu zuen. Probako azken metroetan Daniel Unger alemaniarrak aurrea hartu zion eta garaipena lortu zuen etxean. Munduko kopa amaitzeko hiru lasterketa gelditurik Noyak sailkapen orokorra esleitu zuen Pekingo zirkuituan garaipena lorturik Courtney Atkinson australiarraren eta Bevan Dochertyren (Zelanda Berria) aurretik.

2008

2008.urtean bere lehen lasterketa internazionalean garaipena lortu zuen Afrikako Triatloi Kopan Bloemfonteinen (Hego Afrikan), hemen Joko Olimpikoetareako entrenatzen hari zen bitartean. Hilabetera martxoan Munduko Kopako lehen lasterketan parte hartu zuen Moolloban (Australia), non garaipena lortu zuen oso erreaz 1h49:50ko denborarekin Brad Kahlefeldt australiarraren eta Tim Don britaniarraren aurretik.Hurrengo Munduko Kopako proban garaipena lortu zuen, horrela bere hamazazpigarren podio kontsekutiboa izanik eta bere bostgarren garaipen kontsekutiboa Munduko Kopan.Proba Nueva Plymouthen izan zen (Zelanda Berria) Brad Kahlefeldt eta Andrew Johns triatletak mendean hartuz.

Apirilaren 19an Munduko Kopako proba bat lehiatzen zen Pontevedran, Noyak garaipena lortu zuen Christian Prochonow eta Steffen Justusen aurretik, hauek Franciscotik 22 eta 40segundura iritsi ziren. Maiatzaren 9an Europako Triatloi Txapelketan hartu zuen parte, zazpigarren postuan iritsi zen helmugara bizikletako zatian mozketa bat egon zen aurreko taldearekin eta gero ezin izan zituen harrapatu, Frederic Belaubre frantsesa izan zen garailea. Gutxira Madrilen ospatu zen Munduko Kopako proban parte hartu zuen eta eta garbi esleitu zuen bere garaipena 1h56:24ko denborarekin Ivan Vassiliev errusiarrari 19 segundu eta Alistar Brownlee britaniarrari 30 segunduko tartea ateraz.

Maitzaren 28an bere kirol merituengatik zilarrezko domina lortu zuen. Ekainaren 8an 2008.urteko Munduko Triatloi Txapelketan urrezko domina lortu zuen Vancouverren 1h49:48ko denborarekin Bevan Docherty eta Reto Hugen aurretik. Bere Munduko titulua eta hilabete batera Munduko Kopan Tiszaujvarosen parte hartu zuen (Hungrian) eta berriro ere garaipena lortu zuen Brad Kashlefelsen aurretik. Honek bere zazpigarren garaipen kontsekutiboa suposatzen zuen Munduko Kopan eta denak batuta hamaikagarrena. Honela munduan garaipen gehien lortu dituen triatleten zerrendan hirugarren bihurtu zen Brad Bevebb eta Hamis Carterren atzetik. Handik gutxira Triatloi Batasun Internazionalak (ITU) iragarri zuen Chiapaseko (Mexico) Munduko kopako lasterketa ez zela egingo arazo ekonomikoengatik.

Noyak 2008ko Pekingo Joko Olimpikoetan parte hartu zuen, lasterketa honi aurre egiteko Jeju islan entrenamendu gogorrak egin zituen.Joko Olimpikoetan 30 zenbakidun dortsala eraman zuen gainean,baina munduko lehena zenez triatloi mailan igeriketako probarako nahi zuen lekua aukeratu ahal izan zuen. Abuztuaren 19an ospatu Joko Olimpikoetako triatloi lasterketan Noyak soilik laugarren postua lortu ahal izan zuen Jan Frodeno,Simon Whitfield eta Bevan Dochertyren atzetik, hauek lasterketa sprin gogor batean jokatu zute. Noyak lasterketa amaitzean esan zuen txirrinduan zihoala hartu zuen gel batek tripako arazoak ekarri zizkiola ezin izan baitzuen gela ondo digeritu.

Azaroan Noyak entrenadorez aldatu zuen bere betiko entrenadorea Jose Rioseco utzi eta Omar Gonzalezen esanetara jarri zen. Abenduaren 28an Galiziako igeriketako txapelketan garaipena lortu zuen bere taldearekin 4x200 proban eta banako bigarren izan zen 400 eta 1500 metrotako probetan.Txapelketa ondoren gertakizun bat ospatu zen Caranzan eta Noyak kiroldegiari "Complejo deportivo Javier Gomez Noya" izena eman zion.

2009

Espainiako Triatloi Federakuntzarekin arazo batzuk eduki ondoren ekipazioaren ondorioz, azkenean Noyak bere babeslea pertsonalak bere kirol ekipamenduan eraman ahal izan zituen. Maiatzaren 17an berriro agertu zen lasterketa ofizial batean Europako Kopan Pontevedran, nahiz eta lasterketa ia osoan zehar lehen postuan joan azken 300metroetan Dmitry Polyansky errusiarrak aurre hartu zion eta lau segundu atera zizkion helmugan.

Urteko lehenengo berria Munduko Txapelketan egindako formatu aldaketa izan zen. Egun bakar batean proba bat soilik egin ondoren zirkuitu bat egin zuten Dextro Energy Series-Campeonato del Mundo ITU izenekoa zortzi probaz osatua non lau hoberenak puntuatuko zuten gehi iralean ospatzen den Australiako proba. Javier parte hartu zuen lehenan (urteko bigarrena) Madriden hirugarren postuan sartu zen helmugan Alistair Brownlee eta Courtney Atkinsonen atzetik. Munduko Txapelketa berriko hurrengo proban Whasignton D.C ospatu zena Brownleek berriro ere garaipena lortu zuen eta Noya bigarren geratu zen 13 segundura Maik Petzolden aurretik. Proba ondoren Noyak esan zuen formato berria interesanteagoa zela zaharra baino eta justuagoa ,izan ere,egun bakarreko proba batean errazagoa da arazoren bat edukitzea,ordea, hainbat probetan munduko indartsuena puntuatzen da.

Munduko Txapelketako egutegitik kanpo bost proba existitzen dira Munduko Kopa osatzen dutenak Des Moines,Iowan ospatutakoa ekaina bukaeran non irabazleak 300puntu lortzen ditu (proba garrantzitsuenek 800puntu ematen dizkiete irabazleari) eta 200.000 dolar naiz eta legen lau postuak soilik dute garrantzia amaierako sailkapenean. Noya seigarren izan zen proba honetan Simon Whitfield,Brad Kahlefeldt eta Jan Frodenoren atzetik, Noyak nahikoa puntu lortu zituen sailkapenean lehena jartzeko Brownleek ez baitzuen parte hartu. Hurrengo proban uztailaren 5ean Noyak Europako Triatloi Txapelketa irabazi zuen Holten (Herbehereak) Brownlee britaniarraren eta Alexander Brukhankov errusiarrak mendean hartuz, honela bere bigarren titulu kontinentala lortu zuen 2007an lortutakoaren ondoren.

Munduko Txapelketako hurrengo proban Kitzbüelen, Austria, Noyak berriro ere bigarren postua lortu zuen Alistar Brownlee britaniarraren atzetik honela Noyak sailkapenean atzera egin zuen bigarren posizioara 2.368 punturekin, Brownleek 2.400 puntu zituen. Proba hasi eta berehala Brownleek eraso egin zion Noyari eta hau Laurent Vidal eta Maik Petzoldekin geratu zen bere atzetik joaten saiatu zen,baina 8 segundura geratu zen. Hanburgoko proban ez zuen parte hartu, Londreseko proban parte hartu zuen Brownleeri lehen postua kentzeko,baina bizikletako tartean erori egin zen eta erretiratu beharra izan zuen eta Brownleek irabazi egin zuen.Erorikotik errekuperatu ondoren Japoneko proban parte hartu zuen eta hirugarren postua lortu zuen Jan Frodeno eta Kris Gemmellen atzetik, honela bere bigarren postua berreskuratu zuen sailkapenean. Munduko Txapelketa irabazteko azkeneko proban Gold Coasten (Australia) Noyak irabazi beharra zeukan eta Brownleek gutxienez seigarren postuan amaitu beharra zuen lasterketa,baina britaniarrak lasterketa irabazi zuen eta Noya bigarren izan zen, lasterketa hau tritaloiaren historiako azkarrena izan zen. Amaierako sailkapenean Brownlee lehena geratu zen 4.400 punturekin eta Noya bigarren izan zen 3.959 punturekin. Tenporada amaitu baino lehenago irailren 20ean Noyak Espainiako Triatloi txapelketa irabazi zuen Cangas de Morrazon Jose Manuel Tovar eta Eneko Llanosen aurretik.Taldekako triatloi txapelketa ere garaitu zuen urriaren 18an Bartzelonako triatloian Marco Rivera igerilariarekin eta Mikel Elgezabal ziklistarekin batera.100 igerilari galiziarrek horietako bat Noya 100x100 igeriketako erreleboko munduko errekorra gainditu zuten abenduan 1h44:09ko denborarekin.

2010

Zortzi aste aldakatik lesionatua egon ondoren Noya maiatzean lasterketetan hasi zen eta hamabigarren izan zen Seulen Munduko Serietako bigarren proban. Maiatzean, hurrengo proban laugarren amaitu zuen Madriden eta handik gutxira zilarrezko domina lortu zuen Europako Txapelketan Athlonen (Irlanda) Alistar Brownleeren atzetik. Hala ere, Munduko Serietako hurrengo proban uztailaren 17an garaipena lortu zuen Londresen, 1.43:06ko denborarekin Jan Frodeno eta Tim Donen aurretik, proba honetan Alistar Brownleek ez zuen parte hartu. Handik aste batera uztailaren 25ean garaipena lortu zuen Londreseko proban Alistar Brownleeren presentziarekin. Noyak 1h42:08ko denboira behar izan zuen lasterketa irabazteko Jonathan Brownlee eta Jan Frodenoren aurretik izugarrizko erritmo aldaketa egin ondoren korrika azken kilometroan. Abuztu hasieran Erregearen Triatloi Kopan hartu zuen parte bere taldearekin Ciudad de Lugo Fluvial, garaipena lortu zuen David Castro, Miguel Angel Acosta eta Oscar Vicenterekin batera. Munduko serietako seigarren proban Kitzbülen (Tirol) bigarren izan zen Stuart Hayesen atzetik penalizatua izan ondoren transizioko esparruan kaskoa erori zitzaiolako. Bere lehen aurkaria titulurako Jan Frodeno alemaniarra zen 2767 puntu izatetik 3452 puntu izatera pasatu zen Noyak lasterketa aurretik 2572 puntu zituen eta ondoren 3312. Munduko Serietako finala baino bi aste leheango Espainiako Tritaloi txapelketan garaipena lortu zuen Ruanova eta Reigen aurretik, taldeka ere irabazi egin zuen. Munduko Serietako azken proban bigarren izan zen Alistarren atzetik, baina txapelketa irabazi zuen bere aurkari nagusia Frodeno lur jota geratu baitzen lasterketan, honek 41 º pustuan amaitu zuen.

Bere munduko garaipena ondoren La Baulen konpetitu zuen Klubetako Liga Nazionalean EC Sartrouville taldearekin, Brownlee anaiak talde berekoak ziren.Garaipena lortu zuten, hiruek batera helmugako lerroa zeharkatu baitzuten.Urrian distantzia olimpikoko hiru triatloietan parte hartu zuen Los Angelesen bigarren izan zen Bevan Dochertyren atzetik eta Huatulcon eta Bartzelonan garaipenak lortu zituen. Urrian ere liburu bat argitaratu zuen "Triatlón con Javier Gómez Noya".

2011

Tenporada Moolaban hasi zuen Triatloiko Munduko Kopan bostgarren amaituz, Brad Kahlefeldt izan zen garailea.

Sydneyen garaipena lortu zuen triatloi nahasi batean euriak protagonismo handia hartu baitzuen. Noya uretatik nahiko ondo atera zen eta azkar sartu zen bizikletan aurreko tropelean,baina bizikletan ari ziren bitartean izugarrizko zaparrada erori zen eta hainbat eroriko egon ziren Noya horietako batean egon zen baina ez zuen amore eman eta berriro ere lasterketari ekin zion. Korrikako azken zatira iritsi zenean buruko tropeletik 20segundutara zegoen, bostgarren kilometroan harrapatu zituen Bronwlee anaiak, Sexton, Riederer eta Hauss. Amaierarko bi itzuli falta zirenean Alistar Brownlee erori egin zen biurgune batean, ez zitzaion ezer gertatu baina ezin izan zuen aurreko tropela berriro ere harrapatu, azken itzulian sartu zirenean Noyak ez zuen lasterketa spritnean amaitzerik nahi eta azken kilometroan eraso bortitz bat egin zuen eta inork ezin zion jarraitu horrela garaipena lortu zuen eta helmugan zale australiarrek izugarrizko txalo zaparrada bota zioten ein zuen lasterketagatik. Ondoren, Franciscori egin zioten elkarrizketan esan zuen lasterketa hura ez zuela inoiz ahaztuko.

Puesto

3

2

2

3

2

1

1

2

2

Fecha

30.5.2009

20.6.2009

11.7.2009

22.8.2009

13.9.2009

17.7.2010

25.7.2010

14.8.2010

11.9.2010

Marca

1:52'18"

1:49'11"

1:43'21"

1:44'51"

1:44'57"

1:43'06"

1:42'08"

1:53'04"

1:42'30"

Título

Bronce

Plata

Plata

Bronce

Plata

Oro

Oro

Plata

Plata