Woody Allen

Biografia

Lehenengo urteak

Woody Allenen benetako izena Allen Stewart Königsberg da, New Yorken, Brooklynen jaio zen 1935eko abenduaren 1ean. Bere familia judua zen eta horrek ere markatu du bere bizitza. Woody Allen estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta aktore onenetariko bat da, eta umoregile aparta ere bai; hamasei urterekin hasi zen umoregile lanetan eta ia konturatu ere egin gabe telebista eta irratietako umoristekin lanean hasi zen. Mia Farrow, bere emaztea izan zenari kasu eginez gero, hipokondriako hutsa dela esan dezakegu eta bere gorputz atal bakoitzaz arduratzen den sendagile bat omen du. Bere lanean ere maniaz betetako gizona da; filmaren amaierako kreditu-tituluetan beti erabiltzen du letra-mota bera, bere film batean inoiz ez da agertzen "swing"aren urrezko garaiaren osteko abestirik. ... Izan ere, hau da bere zaletasunik handiena: astelehenero klarinetea jotzea bere bandarekin New York-eko hotel batean, eta gaur egun, zenbait kontzertu ere eman ditu munduan zehar. Bere arerioek azken filmetan ideia errepikakorrak erabiltzea eta arrazista izatea ere leporatzen diote, baina hala ere, bere film gehienak oso arrakastatsuak izaten dira, batez ere Europan. Woody Allen New York hirian bizi da betidanik eta bere lanagatik edo kontzerturen batengatik ez bada, ez zaio batere atsegin bere hiritik kanpo egotea. Sasoi batean guztion ahotan ibili zen bere bizitza pribatua zela eta; izan ere, bere adopziozko alabarekin harremanak zeuzkan eta honek dibortzioa eta bestelako arazoak ekarri zizkion.

Allan Stewart Königsberg , zuzendari, gidoilari, aktore, musikari, dramaturgo, umorista eta idazle estatubatuarra da eta Óscar saria irabazi du lau aldiz. Zuzendari errespetatuena da. Allenek, Annie Hall film famatua zuzendu, idatzi eta protagonizatu zuen, film hau, 1977ko zine arloko film onenetakoa kontsideratu zen eta oskar sari bat irabazi zuen. Bere lehen emaztearekin, Diane Keaton, oso erlazio ona du bananduta egon arren. Woodyren zine influentzia haundienak Ingmar Bergman eta Federico Fellini dira eta baita Groucho Marx eta Bob Hope bezalako komediagileak ere.

Woodyk, zortzi urterarte hebreoen eskolan ikasi zuen eta ondoren, Midwood eskola publikora joan zen. Bere haurtzaroan Bibolina jotzen ikasi zuen eta urte batzuk geroago klarinetea jotzen hasi zen eta jazz talde bateko partaide izan zen (The New Orleans Jazz Band).

Woody Allen eta bere orkestra

1997. urterarte Orkestra honek Nueva Yorkeko Michael´s Pubean jotzen zuen, baina taberna hau itxi ondoren hotel bateko cafean jotzen hasi ziren zinemaren munduan sartu zen arte. Allenek lehenengo urteetaz gogoratzen duena da zailtasun haundiko garaiak zirela gerrak eta ekonomia arazoak zeudelako eta beti etxez aldatzen hari ziren.Bere gurasoak lan egiten zutenez, jaio zenetik zaintzaileekin pasatzen zuen eguna.Esaten dute bere igogailu eta tunel luzeen beldurraren oinarria, behin zaintzaile batekin izan zuen arazoagatik dela. Garai horretan Allenek 3 urte zituen eta zaintzaile batek esan omen zion ito egingo zuela eta ondoren zakarretara bota, baina azkenean ez zuen egin.

Zinera lehenengo aldiz joan zenean 3 urte zituen, bere amak Edurnezuri eta zazpi ipotxak ikustera eraman zuen eta hain izan zen haundia sortu zitzaion emozioa pantallara aurreratu zela pertsonaiak ikutzeko asmoz.

Bost urte zituenean, ume bakarti eta lotsatian bihurtu zen. Esaten dute eskola publikoan hasi zenean aldatu zela bere izaera eta urte batzuk geroago Allenek esan zuen eskola hori irakasle trastornatuen eskola zela. Bertara joatea ez zuen gogoko eta erredakzioak idazten baino ez zen ona. Garai hartan kirolari bikaina zen, beisbolez gain boxeoa ere gustatzen zitzaion.

Hasiera

Allenek 16 urte zituela umorista ikasketak hasi zituen. 1957an bere lehen Sylvana saria eman zioten eta 17 bete zituenean Woody Allen ezizena hartu zuen.

Bakarka lanean hasi zen Nueva Yorkeko hotel bateko zuzendari gisa, bertan Jerry Lewis bezalako umoristak lan egin zuten.

1952an, dbh-n hasi zenean, txisteak idatzi zituen bere hiriko egunkarian kaleratu zirenak.

Nick Kenny eta Earl Wilsonek Allenen txisteak argitaratu zituzten beraien egunkarietan hasieran anonimoki baina ondoren Woody Allen ezizenarekin.

17 urte zituela, bere izena hainbat agentzitara iritsi zen eta bere txisteak famatugoak egin ziren. Gene Shefrin, prentsa agente bat, beregatik interesatu zen eta bere agentzian kontratatu zuen.1953 bukaeran, Allen Nueva Yorkeko unibertsitatean sartu zen eta ikasgaietako bat ekoizpen zinematografikoa zen. Egia esan ez zitzaizkion ikasgai ia gehienak gustatzen eta klase erditara joateari utzi zion nota kaxkarrak ateraz. Karrera utzi zuen bigarren ebaluazioa hasi baino lehen eta irakasle batek esan zion ikasgaiak uzten bazituen ez zuela lanik aurkituko eta psikologo bat bilatzeko gomendatu zion, Allenek bere lehen psikologoa bisitatu zuen 1959an eta psikologo bat bisitatzen pasa du bere bizi osoa.

Bere lehen kontratua 1955ean egin zuen "The Colgate Happy Hour" programan parte hartuz, 175 dolar irabazten zituen asteko.

Lokal askotan antzeztu zuen eta baita telebista sail askotan atera ere. Bere azkartasun eta talentuagatik gidoi bat egitea proposatu zioten eta aktore papera egiteko eskatu zioten "What´s new, Pussy Cat?" filmean. Urte horretan, bere bizitzan zehar garrantzitsuenak izan diren pertsonak ezagutu zituen, Jack Rollins eta Charles Joffe hain zuzen ere.

Bere lehen emanaldia Blue Angelsen izan zen. Umorista bikaintzat hartzen zuten, baina hobea izateko lotsa galdu behar zuen. Allenek lehen aldiz antzeztu zuenean lokalak arrakasta haundia izan zuen, tamalez bi urte pasa ziren aktoreak lotsa galdu zuen arte.

Zinematografia Ikasketak

1968an, bere lehen filma idatzi, zuzendu eta parte hartu zuen lapur papera eginez, "Take the money and run". Hasieran zaila egin zitzaion projektua finantziatuko zuen produktora bat aurkitzea, baina azkenean Palomar Picturesek lagundu zion. Projektua bukatu zenean produktorari ez zitzaion batere gustatu lortutako emaitza, hala ere, izugarrizko arrakasta izan zuen.

Aurreko filmean edukitako arrakasta eta gero, ez zitzaion batere kostatu bere filmak finantziatuko zituen produktorak aurkitzea.

1970. urtean, hitzarmen bat sinatu zuen United Artists-ekin eta bere bigarren filma egin zuen, "Bananas". United Artists produktorak 3 pelikula egiteko baimena eman zion eta arritzekoa bada ere, estudioak produkzioarekiko zuzendaritza osoa eskaini zion.

1977an, "El dormilón"(1973)eta "Love and Death"(1975) filmak errodatu ondoren, Allenek bere lehen oskarra irabazi zuen "Annie Hall" pelikularekin.

Momentu horretatik aurrera, Allenek fama haundia hartu zuen zuzendari, gionista eta aktore gisa. Ingmar Bergmanbezalako zineasta europeoak aldarrikatu zituen lehen aktore estatubatuarra izan zen.

1979an, "Manhattan" filma zuzendu zuen txuri-beltzez. Hau grabatzeko, Manhatan hirian toma asko grabatu zituzten eta historian zehar film klasikotzat dago kontsideratua.

Hainbat oskar irabazi ditu bere bizitzan zehar. Lehen esan bezala "Annie Hall" filmarekin lortu zuen lehena, baina saria jaso beharreko egunean esan zuen ahaztu egin zitzaiola nahiz eta gezurra izan, klarinetea jotzen gelditu baitzen.

2002. urtean, Príncipe de Asturias de las Artes saria irabazi zuen. Harrezkero, Oviedo zentruan, bere ohorezko estatua bat du. Bere azken pelikulak (2005-2012) Europan grabatuak izan dira eta beti bezala, kritika paregabeak lortu ditu.2007ko udan, "Vicky Cristina Barcelona" filma errodatu zuen Bartzelonan, Oviedon, Avilesen eta La Felgueran. Bertan Penelope Cruz, Scarlett Johansson eta Javier Bardemek hatu zuten parte. Pelikulak egiten ditunean bere bikoizketa papera gaztelerara itzulita Joan Perak egin ohi du. Los Simpons telesailean ere hainbat alditan agertu dela aipatu behar da. Txikitan "Red" deitzen zioten, bere ile kolorea zela eta. Antzerki, komedia eta zinematografiari emandako laguntza dela eta, 2010ean "Mr. World Peace" izendatu zuten.2011ko martxoan, italiar egunkari batean egin zuen elkarrizketan esan zuen asko gustatuko zitzaiola bere lagun Diane Keatonekin berriro ere lan egitea, aurretik zazpi pelikula egin zituen berarekin eta azkena "Misterioso asesinato en Manhattan" 1993an.

Parisen Medianoche en París filma grabatu ondoren urrezko globo saria eta bere laugarren oskarra irabazi zuen, ondoren A Roma con amor pelikula egin zuen, hau, Erroman grabatu zuen eta bertan Alec Baldwin, Ellen Page, Roberto Benigni eta Penélope Cruz ek hartu zuten parte. Pelikula honetan lau istorio ezberdin kontatzen dira eta garbi ikus daiteke Allenen umorea.

Allen egiten ari den azken filmetakoa Blue Jasmine filma da.

Zuzendutako filmak

What's up, Pussycat?

What's Up, Tiger Lily?

Casino Royale

Take the Money and Run

Bananas

Play it again, Sam

Everything You Always Wanted to Know About Sex (But Were Afraid to Ask)

Sleeper

Love and Death

The Front

Annie Hall

Interiors

Manhattan

Stardust Memories

A Midsummer Night's Sex Comedy

Zelig

Broadway Danny Rose

The Purple Rose of Cairo

Hannah and Her Sisters

Radio Days

September

Another Woman

New York Stories

Crimes and Misdemeanors

Alice

Shadows and Fog

Husbands and Wives

Manhattan Murder Mystery

Bullets Over Broadway

Don't Drink the Water

Mighty Aphrodite

Everyone Says I Love You

Deconstructing Harry

Celebrity

Sweet and Lowdown

Small Time Crooks

The Curse of the Jade Scorpion

Hollywood Ending

Anything Else

Melinda and Melinda

Match Point

Scoop

Cassandra's Dream

Vicky Cristina Barcelona

Whatever Works

You will meet a tall dark stranger

Midnight in Paris

Filmografia

1965: What's New Pussycat?

1967: Casino Royale

1972: Sueños de seductor (Play It Again, Sam), Herbert Ross.

1976: The front, Martin Ritt.

1987: El Rey Lear (King Lear), Jean-Luc Godard.

1991: Scenes from a mall, Paul Mazursky.

1998: Los impostores (The Impostors), (cameo), Stanley Tucci.

1998: Antz, Eric Darnell eta Tim Johnson.

2000: Cachitos picantes (Picking up the pieces), de Alfonso Arau.

2000: Company Man, Douglas McGrath.

2012: Paris Manhattan ( Paris Manhattan), Sophie Lellouche

Gidoilari lanetan

1965: What's New Pussycat?

1972: Sueños de seductor

Beste lan batzuk

Telebista

1971: Hombres en crisis

1994: No te bebas el agua

1995: La pareja despareja

Gidoiak

Todo lo que siempre quiso saber sobre el sexo pero nunca se atrevió a preguntar

Annie Hall

Interiores

Manhattan

Zelig

Hannah y sus hermanas

Delitos y faltas

Husbands and Wives

Misterioso asesinato en Manhattan

Balas sobre Broadway

Antzezlanak

No te bebas el agua

Sueños de un seductor

La bombilla que flota

Adulterios

Gettin Even

Without Feathers

Side Effects

Cuento sin plumas

Pura Anarquía

Oskar sari-proposamen eta sariak

2011 Midnight in Paris

2005 Match Point

1997 Deconstructing Harry

1995 Poderosa Afrodita

1994 Bullets Over Broadway

1992 Husbands and wives

1990 Alice

1989 Crimes and Misdemeanors

1987 Días de radio

1986 Hannah y sus hermanas

1985 La rosa púrpura del Cairo

1984 Broadway Danny Rose

1979 Manhattan

1978 Interiores

1977 Annie Hall

Globo sariak

2012 Midnight in Paris

2006 Match Point

1987 Hannah y sus hermanas

1986 La rosa púrpura de El Cairo

1984 Comedia o musical Zelig

1979 Interiores

1978 Annie Hall

Goya sariak

2005 Match Point

2006 europea Scoop

2011 Midnight in Paris