Pieter Brueghel Gaztea

Pieter Brughel Gaztea, (1564 1638)XVII.mendeko pintore flamenkoa zen; bere aita ere pintorea zen Pieter Brueghel zaharra.

Biografia

Pieter Bruselasen ezi zen, Pintore familia batekin. Anaiak aitagandik ikasiz, beraien amona Mayken Verhulstekere erakutsi zieten akuarelak erabiltzen.1​ Bost urte zituela, Pieterrei aita hil zitzaion, baina bere tradizio artistiko guztia oinordetzan utzi zuen. Artista gaztea paisaia flamenkoetako Gillis van Coninxloo pintorearengandik ikastera iritsi zen; urte batzuk beranduago, bere maisuaren alabarekin ezkondu zen. Ondoren, Frantziara eta Italiara bidaiatu zuen, bertan igaro zuen bere bizitzako denbora batez. Azkenik Amberesera itzuli zen eta bertan hil zen.

Ezaugarriak

Pieter Brueghel Gazteakbere maisutasuna 1585 inguruan lortu zuen. Garai hauetan paisaiak pintatzen, gai erlijiosoak egiten eta fantasiazko marrazkiak egiten. Azken kategoria honetarako sarritan erabili zuen sua eta figura groteskoak, eta bere burua ezagutzera eraman zuen ezaugarri piktoriko auengatik. Horren ondorioz Helse Brueghel (“Brueghel infernala”) goitizena jarri zitzaion.

Lan piktoriko oso partikular hauez gain, Pieter Brueghel Gaztea, bere anaiarekin, aitaren obretan oinarritutako lanak egin zituen, pouncing teknika erabiliz.Ascotan, nahiz eta egiten zituen lan batzuk bere aitaren lanen kopiak izan, berak moldatzen zituen lana perfekzionatzea baimentzen zuten elementuak haundituz edo ezabatuz.