Rosa Luxemburg edo Róża Luksemburg (Zamosc, Errusiar Inperioa, 1871ko martxoaren 5a -Berlin, Alemania, 1919kourtarrilaren 15a) judutar teorialari marxista zen.
Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako (SPD) kide izan zen, 1914 urtera arte. Urte horretan bertan, Lehen Mundu Gerran sozialdemokraten parte-hartzearen aurka jarri zen erabat, "inperialisten arteko liskarra" zela kontsideratzen baitzuen. Orduan, talde internazionala osatu zuen, 1916an Espartakisten Liga bihurtuko zena, Alemaniako Alderdi Komunistaren (KPD) sorrera ekarriko zuen talde marxista. Gerra amaitzean, Die Rote Fahne (Bandera Gorria) izeneko egunkaria sortu zuen, Karl Liebknecht alemaniarrarekin batera. Bere liburu ezagunenak, Sozialreform oder Revolution? (Erreforma ala Iraultza?) (1900), Massenstreik, Partei und Gewerkschaften (Greba orokorra, alderdia eta sindikatua) (1906), Die Akkumulation des Kapitals (Kapital metatzea) (1913) eta Zur russischen Revolution (Errusiar Iraultza) (1918) dira. Azken honetan, Errusiar Iraultza konstruktiboki kritikatzen du eta iraultza egiteko forma sobietarra ezin dela hedadura guztietara orokortu esaten du.
Berlingo 1919ko Iraultza zapuztuan parte hartu zuen. Armada eta freikorps (gorputz askeak) mugimenduaren aurka sartu ziren eta dena menderatu zuten. Bukatzean, ehunka pertsona, Rosa Luxemburg horien artean, atxilotuak, torturatuak eta asasinatuak izan ziren.
Rosa Luxemburg nahiz Karl Liebknecht sinbolo handiak dira marxismoan. Gaur egun, urtarrilaren erdialdeko igande batean, Rosa Luxemburg eta Karl Liebknecht-en eguna ospatzen da urtero Berlinen, 1919ko urtarrilaren 15eko bi buruzagi komunista hauen erailketen oroimenez.
Rosa Luxemburg 1871ko martxoaren 5ean jaio zen Zamosc-en, Lublinetik gertu, Errusiak kontrolatzen zuen Polonian, jatorri judutarreko familia batean. Bere aita, Eliasz Luxemburg III.a zen, egurra saltzen zuen merkatari bat, eta bere ama, berriz, Line Löwenstein. Rosa baino lehen, lau seme-alaba eduki zituzten. Rosa gabezi batekin jaio zen, bere hazkundean eragingo ziona, eta bizitza osoan pairatu behar izan zuen. Bost urterekin, ohean etzanda egon behar izan zen aldakako arazo batengatik, eta herrena geratu zen betiko.
Ondoren, Varsoviara joan zen bere familiarekin eta 1880an emakumeen institutu batean sartu zen (Gymnasium). 1886an, nahiz eta oraindik oso gaztea izan, poloniar ezker alderdi bateko kide egin zen (Proletariat). Alderdi hau 1882an sortu zen, Errusiako langileen alderdien sorrera baino 20 urte beranduago. Alderdi honek, bere ibilera politikoa greba orokor batekin hasi zuen. Honen ondoren, alderdia deseginda geratu zen eta lau buruzagi heriotza-zigorrera kondenatu zituzten. Alderdiko kide batzuk berriro batzea lortu zuten, Rosa talde batera bat eginez.
1887an, Rosak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitu zuen espediente onarekin, baina 1889an Suitzara alde egin behar izan zuen, atxiloketa ekiditeko. Bertan, Zuricheko Unibertsitatera joan zen, beste sozialista famatu batzuekin batera, hala nola, Anatoli Lunacharsky eta Leo Jogiches. Filosofia, historia, politika, ekonomia eta matematika ikasi zituen aldi berean. Estatuko Teorian, Erdi Aroa eta krisi ekonomikoetan eta Stock-eko trukean espezializatu zen. 1890ean, sozialdemokrazia debekatzen zuen Bismarck-en legea, indargabetuta geratu zen. Beraz, Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) legalizatzea lortu zen eta Reichstag-ean aulkiak lortu zituen. Jadanik bertan, eta nahiz eta diskurtso komunista egin, parlamentuko kide sozialistak gero eta gehiago zentratu ziren abantaila parlamentarioak lortzen eta aberastasun pertsonalean. Rosa Luxemburg, hala ere, bere oinarri marxistetan mantendu zen. 1893an, Leo Jogiches eta Julian Marchlewskirekin batera, Sprawa Robotnicza (Langileen kausa) izeneko egunkari bat sortu zuen, Poloniako Alderdi Sozialistaren ideia nazionalisten aurka jarriz. Rosa Luxemburgek pentsatzen zuen Polonia independente bat bakarrik sor zitzakeela iraultza komunista bat eginez Alemanian, Austrian eta Errusian. Berak defendatzen zuen borroka kapitalismoaren aurka bideratu beharko zela eta ez Polonia independente baten lorpenean. Beraz, sozialismoaren menpe zeuden nazioen autodeterminazioaren eskubidea ezeztatzen zuen. Horrek, Leninekin eduki zuen istilua ekarriko zuen aurrerago.
Leo Jogichesekin batera, Poloniako Erreinuko Alderdi Sozialdemokrata (SDKP) sortu zuen, ondoren Lituaniako eta Poloniako Erreinuko Alderdi Sozialdemokrata (SDKPiL) bihurtuko zena, Lituaniako Alderdi Sozialdemokratarekin batzearen ondorioz. Nahiz eta bere helduaro gehiena Alemanian igaro, Rosa Luxemburg poloniar sozialdemokraziaren teorialari garrantzitsuenetariko bat izan zen, Jogichekin alderdia lideratuz, antolatzaile garrantzitsuena.
1898an, Rosa Luxemburgek Alemaniako herritartasuna eskuratu zuen Gustav Lübeck-ekin ezkontzean, eta Berlinera joan zen bizitzera. Bertan, alderdi ezkertiarrenean parte hartu zuen, Alemaniako Alderdi Sozialdemokratan (SPD). Rosak argi eta garbi utzi zuen bere frakzioaren muga eta Eduard Bernsteinen teoria errebisionista, 1899an, "Erreforma Soziala edo Iraultza?" liburuxkan berari aurka eginez. Rosak zuen hitz egiteko trebetasunagatik segituan bihurtu zen alderdiko bozeramaile garrantzitsuentariko bat. Berak behin eta berriz salatu zuen SPD-ko parlamentarien gero eta konformismo handiagoa, gero eta aukera gehiago zueden gerra pizteko egoera horren aurrean. Rosak, azpimarratu zuen era berean, kapitalaren eta lanaren ezberdintasunari aurre egin zitzaiokeela soilik, langileriak boterea hartu eta aldaketa iraultzaile bat ematen bazen produkzio-bideetako testuinguru orotan. Berak nahi zuena zen, errebisionistak SPD-a uztea, ez zena gertatu, baina behintzat, alderdiko liderrak, Karl Kautskyk, programan marxismoa mantentzea lortu zuen, bere helburua Reichstag-ean aulki gehiago lortzea bakarrik izanda ere.
1900. urtetik aurrera, Rosa Luxemburg-ek arazo ekonomiko eta sozialen inguruan bere iritziak azaldu zituen Europa osoko egunkarietako artikulu batzuetan. Gerra pizteko gero eta posibilitate gehiago ikusten zituenenan, bere erasoak alemaniar militarismoaren eta "inperialismoa"-ren aurka etengabeak ziren, eta gainera, SPD-a gerraren aurkako norantzan ezartzen saiatu zen. Rosa Luxemburgek greba orokor bat antolatu nahi zuen gerra ekiditu eta langile guztiak elkartu nahian, baina alderdiko liderra erabaki horren aurka jarri zen eta 1910ean, Kautsky-rekin zuen harremana hautsi zen.
1904 eta 1906 urteetan, bere lana eten egin zen arrazoi politikoekin zerikusia zuten hiru atxiloketen ondorioz. Hala eta guztiz ere, Rosa Luxemburgek jarduera politikoarekin jarraitu zuen. 1907an, Errusiar Langileen Alderdi Sozialdemokrataren V. Kongresuan parte hartu zuen Londresen, eta bertan Leninekin elkarrizketa bat izan zuen. II. Kongresu Sozialista Internazionalean, Stuttgarten, erabaki bat aurkeztu zuen, onartua izan zena. Iradokizun horretan proposatzen zuen Europako langileen alderdi guztiak gerra saihesteko elkartu egin behar zirela.
Urte horietan zehar, Rosa marxismoa eta ekonomia erakusten hasi zen SPD-ko ikastetxe batean, Berlinen. Beranduago, bere ikasleetako bat, Friedrich Ebert, SPD-ko lider bihurtuko zen eta Weimarren Errepublikako presidente.
1912an, SPD-ko bere ordezkari karguak europear kongresu sozialistetara eraman zuen. Berak eta Jean Jaurès, sozialista frantsesak, gerra hasten baldin bazen, Europako langileen alderdiek greba orokorra deklaratu beharko zutela proposatu zuten. 1914ko ekainaren 28an, Francisco Fernando artxidukearen eta bere emaztearen aurkako atentatua gertatu zen Sarajevon eta jada ezin izan zen gerra ekidin. Beraz, Rosak manifestazio batzuk antolatu zituen, esate baterako, Fráncfort-ekoa, soldadutzaren kontzientzia-eragozpenari hots eginez eta aginduei men ez egiteko esanez. Honen ondorioz, urte beteko kartzela zigorra ezarri zioten, legearen eta autoritateen aginduen aurkako jarrera akuilatzeagatik. Hala ere, bere atxiloketa ez zen eman berehala. Horrek, uztailean antolatuta zegoen zuzendaritza sozialistaren bileran parte hartzeko aukera eman zion. Bertan, adierazi zuen langileen alderdien sentimendu aberkoia handiago zela bere klase kontzientzia baino.
Uztailaren 28an Lehen Mundu Gerra hasi zen Austria-Hungariako Inperioak Serbiari gerra deklaratu zionean. 1914koabuztuaren 3an Alemaniar Inperioak gerra deklaratu zion Errusiari. Hurrengo egunean, Reichstag-ak aho batez onartu zuen gerra finantzatzea gerra-bonuekin. Ordezkari sozialdemokrata guztiak proposamen horren alde bozkatu zuten eta, gainera, alderdiak hitz eman zion gobernuari ez zituela greba gehiago deklaratuko gerran zehar. Rosa Luxemburgentzat, erabaki hau zorigaitz pertsonal bat izan zen, baita bere buruaz beste egiteko aukera hori ere burutik pasa zitzaion. Errebisionismoa, 1899an aurka egin ziona, nagusitu egin zen eta jada gerra martxan zegoen.
1914ko abuztuaren 5ean, Karl Liebknecht, Clara Zetkin eta Franz Mehring-ekin batera, talde Internazionala sortu zuen, ondoren Espartakisten Liga bihurtuko zena, 1916ko urtarrilaren 1ean. Liburuxka ilegal ugari idatzi zituzten "Espartako" izenarekin firmatuaz, Erromako esklaboak askatzen saiatu zen gladiadorearen mailan jarriz. Gutxi ez balitz, Rosa Luxemburgek "Junius" goitizena hartu zuen, Lucius Junius Brutus-etik datorren izena, Erromako Errepublikaren sortzailea kontsideratzen dena.
Alderdi berri honek, SPD-aren eta Gilen II.aren gobernuaren arteko su-etena arbuiatu zuen, gerraren finantziazioaren eztabaidarengatik, eta sutsu borrokatu zuten horren aurka eta greba orokor bat eragitearen alde. Horren ondorioz, 1916ko ekainaren 28an Rosa Luxemburg eta Karl Liebknechtek bi urte eta erdiko kartzela-zigorra jaso zuten. Espetxean egon zen bitartean, bi aldiz aldatu zuten lekuz, lehenengo Poznańen egonaz, eta gero Wrocław-n. Denbora honetan zehar, "Junius" ezizena erabiliz, hainbat artikulu idatzi zituen, non ezkutuan kartzelatik atera eta ilegalki publikatuak izan ziren. Horietako bat, "Errusiar Iraultza" deitzen zen. Bertan, boltxebikeak sakonki kritikatzen zituen eta esaten zuen boltxebikeen irizpidea jarraitzen bazen, diktadura bat garatzeko arriskua zegoela.
Garai horretan idatzi zuen bere esaldi famatua: "Freiheit ist immer die Freiheit des Andersdenkenden" (Askatasuna beti izan da eta da ezberdin pentsatzen duten horientzat askatasuna). Garai bereko beste argitalpen bat, "Sozialdemokraziaren krisia" izan zen. 1917an, EEBB liskarrean sartu zirenean, Espartakisten Liga Alemaniako Alderdi Independente Sozialdemokratarekin (USPD) elkartu zen. Gilen II.a kaiserrak abdikatu egin zuen eta "Azaroko Iraultza" izenez ezagutzen den matxinada alemana gertatu zen. Altxamendu hau 1918ko azaroaren 4an Kielen hasi zen, 40.000 marinelek eta itsas infanteek portuaren kontrola hartu zutenean, Ontzigintza-Goi-Aginte Alemaniarraren planen aurka. Hauek, azken istilua eduki nahi zuten "Royal Navy"-rekin, nahiz eta argi egon gerra galduta zutela. Hau gertatu eta gero, 1918ko azaroaren 9an Errepublika Berriko agintari USPD jarri zen, SPD-rekin batera. Azaroaren 8an, langileen eta soldaduen komiteek ia Alemaniako mendebalde osoa kontrolatzen zuten, Kontseilu Errepublika (Räterepublik) sortzeko bidea emanez, errusiar sobieten sisteman oinarrituz, 1905 eta 1917ko Errusiar Iraultzan garatua.
Azaroaren 8an atera zen Breslaviako kartzelatik Rosa Luxemburg; pixka bat lehenago, Liebknecht atera zen eta jada, hasita zegoen Espartakisten Liga berrantolatzen. Biak batera, Rote Fahne (Bandera Gorria) egunkaria sortu zuten. Artikulu batean, Rosak amnistia eskatu zuen preso politiko guztientzat, heriotza-zigorraren indargabetzea defendatuz. Hala ere, elkartutako frontea 1918ko abenduaren amaiera aldera desegin egin zen, USPD-k koalizioa utzi zuenean, ez zegoelako ados SPD-k hartu zituen konpromiso kapitalistekin. 1919kourtarrilaren 1ean, Alemaniako Alderdi Komunista (KPD) sortu zen. Alderdi hau, Espartakisten Ligak, talde sozialistek eta komunistek (Alemaniar Komunista Internazionala, IKD) osatzen zuten. Alderdi hau sortzea lortu zen, nagusiki, Rosa Luxemburgen eta Karl Liebknechten iniziatibagatik. IKD-k KPD-i (azkenean berak sortu zuen Weimarren Errepublika) lagundu zion asanblea konstituzional nazionalean sartzen, baina bere proposamenak ez zuen arrakastarik izan. Urtarrilean, bigarren iraultza bat eman zen Alemanian. KPD-ko lider batzuk, Rosa barne, gaizki amaituko zen susmoan, ez zuten sustatu nahi izan (nahiz eta beste batzuk aprobetxatzen saiatu). Altxamenduaren aurka joateko, Friedrich Ebert lider sozialdemokratak, milizia nazionalista erabili zuen, Freikorps-ak (Gorputza Askeak). 1919ko urtarrilaren 15ean, Rosa Luxemburg nahiz Liebknecht Berlinen harrapatuak izan ziren, egun berean asasinatuak. Rosak kulata-kolpeak jaso zituen hil arte, eta bere gorpua gertuko ibai batera bota zuten. Liebknechti garondoan tiro bat bota zioten eta bere gorpua hobi komunean lurperatu zuten. KPD-ko ehundaka ordezkari erailak izan ziren, eta komiteak ezabatuak.
Bere pentsamenduaren ezaugarri garrantzitsuena Berezkotasunaren eta Antolaketaren Dialektika izan zen. Naturaltasuna hurbiltasun erradikal (anarkista ere) bat kontsideratu behar da, eta antolaketa klaseen arteko borrokaren hurbiltasun burokratikoa edo instituzionala. Dialektika honen arabera, berezkotasuna eta antolaketa ez dira bi gauza bananduak edo banagarriak, baizik eta prozesu bereko bi egoera ezberdin, non bata ezin da existitu bestea gabe. Ikuspuntu teoriko hau oinarrizko klaseen eta berezko klaseen arteko borrokan sortu da; eta ikuspegi hauei esker, klaseen arteko borroka goi-mailararantz garatzen da.
"Herrialde bakoitzeko langile-klaseek borrokaldietan borrokatzen bakarrik ikasten dute (...) sozialdemokrazia (...) proletargoaren aurrerakuntza txiki bat bakarrik ez da; Sozialdemokraziak bideak soilik aurkitzen ditu, agindu espezifikoak, borrokaren garapenean, eta borrokaren bidean bakarrik aurkitzen da bide zuzenaren ziurtasuna".
Iraultzaren orduan: Zer da ondorengoa?
Berezkotasuna beti dago baldintzatuta antolaketagatik. Halaber, antolaketa baldintzatuta egon behar du berezkotasunagatik. Ez dago ezer okerragorik Rosari berezkotasun abstraktuaren ideia mantentzeagatik salatzea baino. Berak garatu zuen Berezkotasunaren eta Antolaketaren Dialektika, Europako greba masiboen eraginpean, batez ere, 1905eko Errusiar Iraultzan zehar. II. Internazionaleko ortodoxia sozialdemokrataren aurka, berak ez zuen kontsideratzen erakundea aginte-historikoaren inbestigazio zientifiko-teorikoaren produktua, langile-klaseen borrokaren emaitza baizik.
"Sozialdemokrazia proletargoaren borroka modernoaren personifikazioa da. Bere liderra langileria da, eta bere garapen prozesua sortzen dute dialektikoki. Sozialdemokrazia gero eta gehiago garatu, hazi eta indartzen bada, errazago aurkituko dute helburua, mugimenduaren buruzagitza eta zuzendaritzaren determinazioa".
Alemaniako langile-klaseen lidergo politikoa
eta:
"Klase proletargo modernoak ez du bere borroka plan zehatz batetik garatzen; langileen borroka Historiako parte bat da, sozialki aurrerabide bat, borrokaren erdian ikasten dugu nola borrokatu..."
Jendetzaren grebak eta sindikatuen politika
Urriko Iraultza hasi baino pixka bat lehenago, Rosa Luxemburgek esan zuen publikatutako artikulu batean, 1917koOtsaileko Errusiar Iraultza proletarioen iraultza zela, eta burgesia liberala mugimenduan jarri behar izan zela langileen indarragatik. Langile errusiarren nahia gerra inperialistarekin (Lehen Mundu Gerra) amaitzea zen, burgesia inperialistaren aurka borrokatzeaz gain. Gerra honek Errusiari lagundu zion iraultza sozialistarako.
Urriko Iraultzaren eta boltxebikeen inguruan kritika zorrotzak egin zituen. Iraultzaren eta boltxebikeen akatsak honela esplikatu zituen: "langileria internazionalaren erabateko porrota" (Errusiar Iraultza). Nahiz eta kritika gogorra egin, argi utzi zuen behintzat boltxebikeak iraultza egiten ausartu zirela.
"Zatiketa sozialaren erupzioan, burgesiaren barruan, Boltxebismoaren meritu historikoa dago, eta errore eta akats puntualak desagertu egiten dira arrastorik utzi gabe"
Gerraren, Kuestio Nazionalaren eta Iraultzaren inguruko pasarteak
Urriko Iraultzaren ondoren, alemaniar langileentzat "erantzukizun historikoa" izan zen beraiek iraultza bat egitea eta horrela, gerrarekin amaitzea. 1918ko azaroan, iraultza piztu zenean, Rosa Luxemburg segituan hasi zen berotzen iraultza sozial bat eragiteko.
Iraultza sozialak eskatzen duena da, boterea langileen eta soldaduen esku geratzea. Hau da iraultzaren programa. Hala ere, puska handia dago soldadu eta langile iraultzaile baten artean.
Alderdiak, langile guztiei sinestarazi behar die, sozialismoak askatuko diela explotaziotik eta iraultza sozialista bultzatuko duela. Kapitalismoaren barruko aurkaesanak, iraultza eragingo du. Iraultzak, beraz, langileri heziko du, iraultzaile eginez.
"Historia hutsik gabeko irakasle bakarra da, eta iraultza eskolarik onena langileriarentzat".
Espartakisten Ligaren Konferentzia Nazionala
Alderdiaren betebeharra garatu gabeko jendetza hezitzea da, euren independentziara eramateko eta eurak bakarrik boterea hartzeko gai izateko. Alderdiak egin behar duena da, bere misio historikoaren kontzientzia irakastea langile-klasean. Iraultza langile-klaseak bakarrik eragin dezake. Langileen izenean hitz egiten eta jarduten duen alderdia Kontrairaultzaren tresna bilakatuko da.
Rosa Luxemburgoren azken hitz ezagutuak, bere hilketaren gauean idatziak, jendetzan zuen konfiantzan oinarritzen da eta iraultza ekidin ezina dela esaten du.
"Lidergoak huts egin du. Hala ere, lidergoak ahal du eta birsortua izan behar du jendetzatik hasita. Jendetza elementu erabakigarria da, hauengatik irabaziko da iraultza. Jendetzak galdu egin du, baina porrota historikoa izan da".
Berlinen ordenak agintzen du