Jaska Raatikainen Lappeenranta izeneko herri batean jaio zen 1979ko Uztailaren 18an. Herri hori Finlandian dago. Bere lehen musika tresna pianoa izan zen, baina ondoren trompeta jotzen ikasi zuen. Denbora bat geroago, Alexander Kuoppala izeneko artista batekin elkartu zen. Hamabi urte zituenean, bateria jotzen hasi zen, inspirazioa aurkitu zuen Scott Travis eta Mikkey Dee izeneko artisteetan.
Jaska, Alexi Laiho rekin elkartu zenean ikastolan 1993ean, elkarrekin ideia asko ateratzen zituztela konturatu ziren. Horrela, batera jotzen hasi ziren eta urte batzuetara musika talde bat osatu zuten Children of Bodom izenekoa. Bandaren osaketan Jaska garrantzi handia izan zuen, bera Alexander Kuoppala eta Janne Wirman taldean sartu zituelako.
Pertsona lasaia eta lotsatia da. Berarekin elkarrizketak oso arraroak dira, Alexi Laiho eta Henkka Seppäläri hitz egiten uzten dielako.