Richard Selig Réti 1889ko maiatzaren 28an jaio zen Eslovakian eta 1929ko ekainaren 6an hil zen Pragan. Familia judu hungariarra zuen, bere gurasoak Samuel Réti mediku ospetsua eta Ana izeneko emakume bat izan izan ziren. Richard bikotearen hirugarren semea izan zen. Bere anaia zaharrena, Rudolph Réti musikari ospetsua izan zen.
Richard 1910-1920 artean munduko xakelari onenetakoa izan zen eta kirolean garrantzi handia izan zuen. Lehen mundu gerra ostean bere jolasteko estiloak aldaketa handi bat izan zuen eta Aron Nimzowitsch eta beste lagun batzuekin Hipermodernismoa sortu zuen.
1920ko hamarkadan lorpen garrantzitsuak izan zituen, adibidez, Kaschau, Gotemburgo, Teplitz eta Giess izeneko lehiaketa batzuetan lehen sariak lortu zituen eta denbora zehar beste hainbat lehiaketetan irabazle izan zen. Baina garrantzitsuena New Yorken, 1924ean José Raúl Capablanca garaitu zuenean izan zen, hau munduko irabazlea zen. Richar garaipen guztiekin bere garaiko xakelaririk hoberenan bilakatu zen.
1924ean Uruguaien egon zen eta bertan hitzaldiak egin zituen. 1925ean munduko rekorra lortu zuen xake itsuan jolasten. 29 partida jokatu zituen eta harrigarria dirudien arren hauetatik 21 irabazi zituen.
Richarden idatzi garrantzitsuenak Nuevas ideas en ajedrez (1922) eta Los maestros del tablero de ajedrez (1930) dira. Gaur egun, idatzi hauek aztertzen jarraitzen dira.