Debbie Harry

Deborah Ann "Debbie" Harry (uztailaren 1ean, 1945, Miami)

Estatu Batuetako abeslari bat da, mundu osoan ezaguna "Blondie" izenenko taldearen hizlaria izan zelako, alegia.

Biografia

1960. urte bukaeran hasi zuen bere ibilbide musikala flok rock taldean baina ez zuen arrakasta handia izan.

Chris Stein izeneko gitarrajolea 1970. urtean ezagutu zuen, eta handik aurrera "The Morticians" taldean parte hartu zuen. Gainera, "Angel & Snake" egin zuten, geroaro "Blondie" izena emango zitzaiona.

Clem Burke (bateria) , Jimmy Destri (teklatua), Gary Valentine (baxua) eta "Debbie" bere lehen lanak atera zituzten kalera, esate baterako, "Blondie" (1976) eta "Plastic Letters" (1977). Alde batetik, lehenengo lanarengatik single bat irabazi zuten eta arrakasta handia izan zuen Australian. Bestetik, bigarren albunetik single bat irabazi zuten Denis izenekoa baina honek arrakasta Erresuma Batuan izan zuen.

Diskografia

Momentu hartatik aurrera Deborah Harryrentzak dena arrakasta izan zen. 1978an bere hirugarren albuna atera zuen kalera "Parallel Lines" eta urte bat geroago "Eat to the beat".

Debbie garai artako ikono sexuala bihurtu zen eta bere irudia mundu osoan zehar hedatu zen. Gainera, oso ezagun den Madonnarentzat eragin handia izan zuen.

1980an "Blondie" "Autoamerican" argitaratu zuen eta mundu osoan ibilaldi bat egin zuten bi album sustatzeko.

1980. hamarkadan eta gaur egunera arte, gehien bereizten diren lanak "Hairspray" (1988, John Watters), "Videodrome" (1983 - David Cronenberg), "Heavy" (1993), "Six Ways to Sunday" (1998) eta "My Life Without Me" (2003) izan zien eta Isabel Coixet gidatu zituen. Gainera, pelikula, flim, iragarpen... askoetan agertu da.

Bakarlari bezela egin zituen lanak hauek dira: 'Koo koo' (1981), 'Rockbird' (1986), 'Def, Dumb & B'(1989) eta 'Debravation' (1993) izan ziren. Horretaz aparte, "Iggy Pop", "Andy Summers" eta "Fabulosos Cadillacs" taldeekin ere elkarlanean egon ziren.

1982an "The Hunter", "Island Of Souls" eta "Wr Child" argitaratu zuten. Urte berean taldea sakabanatu egin zen eta orduan Harry bakarlari bezala hasi zen lanean Chris Steinren laguntza zuelarik. Beranduago, Deborah Harry bere denbora librea zinemari eta abestiari eskeni zizkion, baina oraingoan bakarlari moduan.

1994an "The Jazz Passengers" izeneko jazz talde batekin betegite egin zuen. Honekin, "Individually Twisted" diskoa argitaratu, kontzertu gira bat eta CD bat ere egin zuten.

1998an "Blondie" taldearen bilera iragarri zen. Honekin mundu osoko prentsa adi egon zen eta zazpigarrengo albuna kaleratu zuten "No Exit" deiturikoa. Rap disko honek izugarrizko arrakasta izan zuen Erresuma Batuan, izan ere, inoiz baino disko gehiago erosi zituzten. Lan honetatik aparte, single bat egin zuten "Nothing is Real But the Girl" deiturikoa eta Erresuma Batuan izan zuen arrakasta.

54 urte zituenean, Deborah Harry Guinness liburuan sartu zen: Mariari esker, lehen postua lortzen zuen emakume edadetuena zen. "Blondie"ere nabarmendua izan zen Guinness liburuan, 3 hamarkada segidan izan baitzen garaile: 1970ekoan, 1980koan eta, baita 1990ekoan ere.

Tour mundialaren ondoren "Blondie" taldea eszena musikalara itzuli zen 2003an "The Curse of Blondie" singelarekin. Honek, Erresuma Batuan arrakasta izan zuen eta herrialde horretako hamabigarren postuan geratu zen.

2006. urtean bere ibilbide luzearengatik eta bere onarpen guztiekin, "Blondie" "Salon de la Fama del Rock"era eraman zuten eta bere erretiroa jakinarazi zuen egin zuen girarekin. Beranduago, ezeztatu egiten da eta Erresuma Batuan egingo da 2007ko udan.

Deborah prentsari iragarri zion bakarlari bezala itzuliko zela eta Cindy Lauperrkine "True Colors Tour" izena zuen giraren ondoren 62 urterekin bere azken diskoaren iragarpena egin zuen "Necessary Evil" izekekoa. Aurkezpen moduan erabili zuen singela "Two Times Blue" izan zen, "pop rock" izeneko abesti zoragarri bat non bosgarren postura iritsi zen Estatu Batuetako Dance zerrendan.

Fashion Rocks-ean 2008. urtean bereizgarria da Fergie abeslariarekin izan zuen parte hartzea "The Black-Eyed Peas"an. Biak batera,arrakasta izan zuten eta txalo ugari jaso zituzten "Call me" aurkezpenarekin.

Zazpi urte itxaronaldian eta 2010 ean, "Blondie" taldea bere bederatzigarren albuna iragartzen dute "Panic of Girls", alegia.

Deborah Harry bat etorri da abeslari eta aktore bezala eta probetxu asko atera dio beste edozein artista baino gehiago.

Musikalki eta historikoki Debbie Harry musica modernoaren eragin handia izan da, ikur sexual ukaezin eta eta ikono bat bihurtu da. Gainera, bere pertsonalitatea mundu osoan ezagutzen da. Bere abestiak naitaezinezko himnoak sortu ditu eta momentuoro telebistan, iragarpenetan, pelikuletan...bere abestiak entzuten dira. Telebistan gehien entzuten den abestia "One Way or Another" dela esan daiteke.

Bitxikeri bat izan daiteke "Atomic" eta "Call Me" izeneko abestiak, izan ere, dantzaleku ugarietan erabiltzen dira.

Bere eragina oso handia izan da, gaur egun ere garraitzen du izaten eta betiko izango da. Bere bizitza profesional, bakarlari bezala eta "Blondie" taldearekin izandako gorabereei buruzko biopic bat egiten hari dira. Gainera, zurrumurruak dirala medio, esan daiteke Kirsten Dunst aktoreak interpretatuko duela.