Pilar Miró

BIOGRAFIA

Pilar Mercedes Miró Romero, Madrilen jaio zen 1940. urteko apirilaren 20an eta Madrilen hil zen baita ere, 1997. urteko urriaren 19an. Emakume hau, zine espainiarreko zuzendari ezaguna izan zen eta 1986 eta 1989 urte bitartean, espainiar irrati eta telebistako zuzendari izan zen.

Kazetaritza eta zuzenbidea ikasi zuen. Horrez gainera, Zineko eskola ofizialean graduatu zen, bertan irakasle bezala lan egin zuen.

1960. urtean, TVE-n lan egiten hasi zen, erredakzioko languntzailetzat eta errealizatzailetzat. Ondoren, zinearen munduan hasi zen, hainbat pelikula idatzi eta zuzenduz.

1982an, zinematografiako zuzendari izendatu zuten 1985. urtera arte. Kargu honetan zegoen bitartean, aldaketa handi bat egin zuen espainiar zinematografian. Baina, aldaketa horrek, arazoak ekarri zituen. Izan ere, pelikulen kalitatea handituz, pelikula kopurua murriztu egin zen, hau da, gero eta gutxiago produzitzen ziren.

Pilarrek, zine-jaialdi espainiarrei, estatuak emandako subentzioen zati handi bat, Donostiako zine-jaialdiari eman zion.

1985.urtean, zinearen mundura itzuli zen "Werther" filma zuzenduz. 1986an, TVEko kargu politiko bat berreskuratu zuen, 1989. urtera arte egon zena. Kargu horretan zegoelarik, programa oso ezagun batzuk kendu ziren, hala nola, hain famatua izan zen: "La Bola De Cristal".

Bere bizitzan ere izan ditu egoera larriak. Bi operazioetan balbulak ezarri zizkioten bihotzean.

1995-1997. urte bitartean, Elena Borboikoaren eta Cristinaren ezkontzen emankizunaren egilea izan zen. Emankizun horretatik egun gutxi batzuetara hil zen, bihotzeko batek emanda. Hiltzean, zinerako eta telebistako 200 produzio baino gehiago utzi zituen. Urte berean, Lope De Vegaren "El anzuelo de Fenisa" antzezlana zuzendu zuen.

Ezkongabe egonik,Gonzalo izeneko seme bat izan zuen, 1981. urtean jaio zena, baina, ez zen jakin izan nor zen aita. Hainbat urte pasatakoan, " Aquí hay tomate" telebista programak, umearen aita José Luis Balbín kazetaria zela azaldu zuen.

ZUZENDUTAKO PELIKULAK

La petición(1976)

El crimen de Cuenca(1979)

Gary cooper, que estas en los cielos(1980)

Werther(1986)

Beltenebros(1991)

El pájaro de la felicidad(1993)

El perro del hortelano (1996)

Tu nombre envenena mis sueños(1996)

GIDOIAK

Cuarto de estar(1963)

Revista para la mujer(1963)

Foro TV(1963)

Un tema para el debate(1965)

Novela(1967-1977)

Mónica a medianoche(1973

Silencio, estrenamos(1974)

Cuentos y leyendas(1975)

Objetivo nosotros(1975)

Curro Jimenez(1977)

SARIAK

Zuzendari hoberenari(" Circulo de Escritores Cinematográficos") (1976)

Gidoi hoberenari(" Sindicato Nacional del Espectáculo") (1976)

Zuzendari hoberenari( Cartagena de Indiaseko jaialdia) (1980)

Goya saria: Egokitutako gidoi hoberenari eta zuzendaritza hoberenari(" El perro del hortelano) (1996)

Izarra, Madrilgo fama pasealekuan(2011)