Diego López Pacheco

Diego López de Pacheco

Diego López de Pacheco (Belmonte, Cuenca 1599ko uztailaren 16a-Iruñea, Nafarroa 1653ko otsailaren 27a ), Escalonako VII. duke, Villenako VII. markes, Moyako IX. markes,

Xiquenako VII. konde, San Esteban de Gormazeko X. konde, lehenengo klaseko Espainiako handiki eta Orden del Toisón de Oroko zalduna. Juan Manuel Fernández Pachecoren aita izateaz gain, Real Academia Españolako lehenengo zuzendaria eta sortzailea izan zen.

Jatorria

Diego López Pacheco 1599ko uztailaren 16 an Iberiar penintsulako familia aristokratenetako batean jaio zen. Beraren aita Juan Fernández Pacheco izan zen Escalonako V. dukea, eta beraren ama Serafina de Braganza eta Portugal izan zen, Juan I.a Portugalgoa Pereira y Castro, Braganzako VI. dukearen, eta Catalina Portugaleko infantaren alaba.

Salamancako Unibertsitatean ikasteaz gain, bertako errektore izan zen. Hitzen eta armen gizona izatearen ondorioz famatua izan zen. Tertzion zerbitzua egin zuen eta bertan koronel izatera iristi zen.

1620an odoleko lengusina Luisa Bernarda de Cabrera y Bobadillarekin ezkondu zen Moyako VII. markesa. 1644 an bigarren aldiz Juana de Zúñiga Sotomayorrekin ezkondu zen, Francisco López de Zúñiga y Mendoza, Bejarreko VII. duke eta Ana de Mendoza, Mandas eta Villanuevako dukesaren alaba.

Bere lehen ezkontzako semea (1638-1643)José Isidro López Pacheco y Cabrera Bobadilla izan zen, Moyako VIII. markesa eta San Esteban de Gormazeko XI. kondea. Bigarren ezkontzako seme-alabak Juan Manuel Fernández Pacheco, Espainiako Handia, Villenako VIII. markesa, Escalonako VIII. dukea, Xiquenako VIII. kondea, San Esteba de Gormazeko XII. kondea eta Moyako X. markesa eta María Serafina de la Aurora López Pacheco y Portugal izan ziren .

Erregeordetza

Espainia Berriko hamazazpigarren erregeordea izan zen, bertan 1640ko abuztuaren 28tik 1642ko ekainaren 10era gobernatu zuen. Pueblako apezpikuarekin (Juan Palafox y Mendoza) Espainia Berrira iritsi zen, biak Cadereytako (Lope Díaz de Aux) eta Cerralboko (Rodrigo Pacheco y Osorio) markesen egoitza judizioak irekitzeko arduradunak zirela. Diego López Pacheco, Villenako markes, ezaguna egin zen, nahiz eta bere burua seilaturiko paperak txertatzea beharturik ikusi. Penintsulara baliabideak bidaltzeko diru-kutxak murriztu eta kapitalen elkarte eta komunitateak erreal bilakatu. Bere kudeaketan iraun zuen bitartean, 1641ean, Luis Certin de Canasek, Sinaolako gobernatzaileak, erregeordetzeren sostengua eduki zuen, Kaliforniako kolonizazioa Jesuita misiolariekin saiatu zenean, baina ez zuen arrakastarik izan .

Urte hartan, Penintsulan, Medina Sidoniako dukea altxatu egin zen, bere lengusuaren (Juan de Braganza) koinatuak, Andaluzia independizatzeko asmoarekin.

Gorteko mesfidatza

Hurrengo urtean portugesen matxinada gertatu zen, eta Braganzako dukea, Escalonako dukearen lehengusu propioak bere burua Joanes IV.a Portugaleko errege izendatu zuen. Mugimendu honek egonezin nabarmena ekarri zuen Penintsulara eta Espainia Berriko erregeordearen leialtasunaz mesfidatu zen. Olivares konde-dukearen iradokizunen eta Koroaren (Juan de Palafox) argibideen ondorioz, Pueblako apezpikua izkutuan Mexiko hirira mugitu zen. Bertan, 1642 ko ekainaren 9ko gauean autoritateak bildu eta Diego López Pacheco Churubuscoko komentuan atsilotu zuen lehenik, eta gero San Martín Texmelucanen bere ondasun guztiak konfiskaturik.

Flotaren irteera aprobetxatuz, Espainiara itzuli eta bere kexak azladu zizkion erregeari. Konfiskazioan galduriko diruaren zati bat itzultzeaz gain, Nafarroako Erresumara erregorde bezala bidali zuten. Iruñean hil zen 1653ko otsailaren 27an.

Arbasoa

Lope Díez de Aux de Armendáriz

Arbasoa

Luis de Guzmán y Ponce de León

Espainia Berriko erregeordea 1640 - 1642

Nafarroako erregeorde1649 - 1653