William Mark Felt

2005ean, Woodwardek 1969 edo 1970ean ezagutu zuela Felt Etxe Zurian idatzi zuen eta gizon garai eta ile zuri deskribatu zuen. Itxura dotorea eta agintean trebatua zela esango zuen. Telefonoz hitz egin zuten behin baino gehiagotan eta, Woodward Washington Posten lan egiten hasi zenean, horrela jarraitu zuen, Felti deika bere artikuluetarako informazio eske. Hori bai, ez zuen sekula bere iturria aitortuko. MF agertzen zen haren ordez eta Woodwardek kasualitatea zela esan zuen beti, ez zuela Mark Felt esan nahi, My Friend baizik.

Woodwardek baieztatzen du, bera Garganta Profundarekin harremanetan jarri nahi zenean, bandera gorri bat zuen loreontzi bat bere Webster House 1718 P Street, Northwest-eko apartamentuko balkoira atera behar zuela eta Garganta Profundak bilera bat nahi zuenean ordea, zirkulu gorri bat egiten zuela The New York Times-eko Woodward kopiako 20. orrialdean, zirkuluan orratzak markatzen bilera ordua seinalatuz.

Lapurreta eta egun batzuk geroago, Nixon eta Etxe Zuriko gabineteko nagusiak, HR Haldemanek, FBIn presioa sartzeaz hitz egin zuten, ikerketa moteltzeko eta gelditzeko asmoz. Columbiako distritoko poliziak FBIari deitu zion, izan ere lapurrak "escucha" telefonikoko ekipoekin egin zuten topo eta hori, FBIk ikertutako delitua zen. 1972ko ekainaren 23an, Haldemanek zera esan zion Nixon lehendakari: Mark Feltek kooperatu egin nahi du, oso handinahia da-eta..

Felt aitortzera deitua izan zen, Etxe Zuriak beretaz susmatzera eraman zuten arrazoiak oso argiak baitziren, bera omen zen kazetarien iturria, Feltek ordea dena ezeztatu zuen.

Felt susmagarri

1973ko otsailaren 17an, Nixonek Gray izendatu zuen zuzendari, Hooverren ordez. Otsailaren 28ko elkarrizketa batean, Nixonek eta Deanek Felti buruz hitz egin zuten eta presidenteak ez zuela ezagutzen esan zuen.

Apirilaren 27an, Gray postua utzi beharrean izan zen, Etxe Zuriko artxibo bat desegin zuela-eta. Felt izan zitekeen bere ordezko, baina Nixon ez zen fidatu. Etxe Zuriko hainbat material agertu zen New York Timesen eta Felt susmagarri zen kontu hartan.

1973ko ekainaren 22an utzi zuen bulegoa Feltek eta 31 urteko karrera hortxe amaitu zen.

Epaiketa eta zigorra

1970eko hamarkadan, Felt COINTELPRO operazioa gainbegiratzen ari zen, FBIren historiaren garai zurrunbilotsu batean. FBI Kapitolioa, Pentagonoa eta Estatu Sailari bonbak jarri zizkion Weather Underground taldeari jazartzen ari zitzaion. 1972 eta 1973 urteetan, gutxienez 9 alditan, Feltek eta bere kideek agindurik gabe hainbat etxeetan sartzeko baimena eman zuten. Ez zen atxiloturik izan, baina zerbait iluna zegoen eta agente haien gaineko ikerketa zabaldu zen. 1976rako aginduak bete besterik ez zutela egin argituta geratu zen eta Feltek Gray ere tartean izan zela esan zuen, baina honek ukatu egin zuen.

Salaketek aurrera egin zuten, baina, bai Felt eta baita Gray libratu egin ziren. 1980 arte, behintzat, horrela izan zen. Urte horretan, zinpekoek zigorrak jarri zituzten, 10 urteko kartzela zigorrak gehienez, 5.000 dolarreko isuna Feltentzat eta 3.500 Millerrentzat. Azken hauek apelatu egin zuten eta besteen kulpak ezkutatzeko nahia zegoen ustea zabaldu zen.

Barkamena

1981ko urtarrilaren 31n Edwin Meesek, Ronald Reagan lehendakariari deitu zion Felt-en kasuari barkamen presidentzial bat ematera bultzatu zuen eta honek, legearen beste agente batzuen eta FBI-ko kide-ohien esku-hartzearen ondoren, burutu egin zuen. Barkamena martxoaren 3an eman zen baina ez zen iragarri apirilaren 15-ra arte.

Atzerapen hau, gehienbat Reaganek martxoaren 30ean jasotako tiroagatik izan zen.

Azken urteak

Faltek "La pirámide del FBI: Desde Dentro" liburuan argitaratu zituen bere memoriak 1979an. Hooverren biografoarekin (Ralph de Toledano) batera idatzi zituen, nahiz eta honen izena Copyright-en abisuan soilik ageri. Toledanok 2005ean esan zuenaren arabera, liburuaren gehiengoa berak idatzia da.

Garganta profunda dela agertarazten du

2005eko maiatzaren 31n Vanity Fair-ek agertarazi zuen Felt zela Garganta Profunda, aldizkariko uztaileko edizioan John D. O'Connor-en (Felten abokatu ohia) elkarrizketa bat argitaratu zuenean, honen esanetan Feltek esan zuen: "Neu naiz jendeak Garganta Profunda deitzen zuen tipo hura". Vanity Fair-en aitorpenaren ondoren, Benjamin C. Brandlee, Washington Post-eko editorea zena Watergate-en garaian, agertu zen eta Felt "Garganta profunda" zela baieztatu zuen. Vanity Fair-en artikuluaren arabera, Felten familiak eskatu zion honi egia agertarazteko, honekin liburuaren eskaintzak aprobetxatzeko, irabaziak lortzeko aukerak izateko eta honela, biloben edukazioan sustatzeko.

Heriotza

Felt 2008ko abenduaren 18an hil zen lo zegoela Santa Rosa (Kalifornia) erdiguneko etxebizitza batean. Alabak esan zuenez, ondo sentitzen zen gosaldu ondoren, baina gerora nekaturik zegoela esan eta oheratu egin zen. 95 urte zituen. Ez zitzaion berehala heriotzaren inungo informaziorik eman prentsari. Feltek azken urteetan izandako bihotzeko gutxiegitasuna ezagutzen zen. Bere heriotza Washington Post-ean jakinarazia izan zen Patricia Sullivanen eskutik eta Bob Woodward eta Post-eko staff-aren beste idazle profesionalen reporteekin.

Zuzendarietako bat zenez, Feltek Watergate auziari buruzko FBIren artxiboak ikusteko aukera izan zuen eta bera izan zen lehenengotakoa haren berri izaten.

All the President's Men lanean, Bob Woodwardek Deep Throat izena jarri zion bere informatzaileari eta 1972an Nixon Presidentea berriz aukeratzeko Batzordeko kide zela esan zuen, kontu kontari ibiltzea gustuko zuela eta posizio ezinhobea zuela Aginte Betearazlea obserbatzeko.

William Mark Felt (1913ko abuztuaren 17a - 2008ko abenduaren 18a) Estatu BatuetakoFBI-ko agentea izan zen, 1973an erretiratu zelarik. Urteetan bere sekretua isilpean mantendu bazen ere, eta hainbatetan ezeztatu eta gero bera zela Bob Woodword eta Carl Bernsteinekin ikertzen zuen "garganta profunda" delakoa azkenean, 2005eko maiatzaren 31n argitu zuen bera izan zela "Watergate" eskandaluaren ikerketak egin eta Richard Nixon presidentea salatu zuen FBI-ko agentea.

Haurtzaroa eta ikasketak

William Mark Felt Twin Falls-en (Idaho) jaio zen 1913ko abuztuaren 17an. Mark Earl Felt-en semea zen, arotza eta obren kontratista zena, amak berriz, Rose R. Dygert izena zuen. 1931n Twin Falls High School-en graduatu ondoren, "BA" bat jaso zuen Idahoko Unibertsitatean 1935ean eta Beta Theta Pi Fraternitateko "Gamma Gamma" kapituluaren kide eta lehendakari izan zen.

Urte batzuk beranduago, Washington D.C-ra joan zen James P. Pope-ren (Idahoko Demokrata) ofizinan lan egiteko. 1938an, antzinako ikaskide batekin ezkondu zen Goodingen, (Idaho) Audrey Robinsonekin esate baterako. Audrey, Barne Errenten Ofizinan lan egiteko bueltatu zen Washingtonera eta Sheara Montgomery apaizak ezkondu zituen. Bikoteak, 1984an Audrey hil aurretik, bi seme edukiko zituen, Joan eta Marcos.

Felt, senatuan mantendu zen Pope-ren ondorengoarekin, David Worth Clark-ekin esate baterako. Honekin batera, 1940an George Washington University Law School-era joan zen eta legezko maila lortu zuen. 1941an, Columbiako barrutiko barran onartua izan zen.

Graduatu ondoren, merkataritzako batzorde federalean postu bat lortu zuen baina lanaren zama oso arina zenez, ez zitzaion asko gustatu, horregatik 1941eko azaroan lanpostu bat eskatu zuen FBIn eta onartua izan zen. Bere laneko lehen eguna Bureauen 1942ko urtarrilaren 26an izan zen.

Lehen urteak FBI-n

FBIko zuzendariak, J. Edgar Hooverrek esate baterako, agenteak zona ezberdinetatik trasladatzen zituen maiz esperientzia irabazteko asmoz. Felt-ek esaten zuenaren arabera, Hooverrek, agenteak edozein ofizina edo guneetan prest egotea nahi zuen uneoro, eta horretaz kexatzen zen Felt, Hooverr ez baitzen konturatzen horrek familian eta ekonomian eragiten zituen zailtasunetaz, bera ez baita inoiz trasladatua izan.

Krimen antolatua ikertzen

1956an, Felt Salt Lake City-ra (Utah) trasladatua izan zen eta karguko agente berezi izatera pasa zen. Salt Lake Cityko ofizinak, Nevadako ikerketak ere eramaten ditu, hori dela eta hasi zen Reno, Nevada eta Las Vegas-eko kasinoetako mafiak eta antolaturiko krimen kasuak gainbegiratzen. (Hooverren administraziokoa zen, eta bertan mafia kasuak ikertzen ziren).

Karguak lortzen

1962an itzuli zen Washingtonera. Eta Formazio Dibisioko zuzendariordearen laguntzailea zenez, FBI-ko akademia gainbegiratzen lagundu zuen. 1964ko azaroan, FBI-ko zuzendari laguntzaile bihurtu zen, FBI-ko inspektore buru eta Ikuskaritza Dibisioko buru bihurtzeaz gainera. Dibisio honek, FBI-ko araudiak betetzen zirela ikuskatu zuen eta barne-ikerketak burutu zituen FBIn.

Weather Underground organizazioaren kasua

1970ean FBI-ik ikertu zituen kriminal taldeen artean, Weather Underground taldea aurkitzen zen. Kasua baztertu egin zen, FBI-k egin zituen jarduera ilegalen ondorioz, hala nola: interbentzio telefonikoak, lapurretak, posta atzemateak... Fiskal federal nagusiak, William C. Ibershofek, esaten duenez, Mark Felt eta John N. Mitchell fiskal generala izan ziren azkenik ikerketa hustelduko zuten jarduera ilegal hauek egiten hasi zirenak.

Hoover-en heriotza

Hoover lotan zegoela hil zen eta bere gorpua 1972ko maiatzaren 2an aurkitu zuten goizaldean. Tolson egon zen karguan hurrengo egunera arte, Nixonek, L. Patrick Gray III izendatu baitzuen FBI-ko behin behineko zuzendari gisa. Orduan, Tolsoiek dimisioa aurkeztu zuen eta Gray-ek berehala onartu zuen. Ondoren, Feltek Tolsoi hartu zuen zuzendari elkartu gisa, FBI-ko laneko 2. postua. Hooverren heriotzaren egunean, 50 urtez bere idazkaria izan zena, Helen Gandy hain zuzen ere, honen fitxategiak suntsitzen hasi zen. "Official/Confidential" etiketaturiko 12 kutxa baino gehiago entregatu zizikion Felti 1972ko maiatzaren 4ean. Hauek, 17.750 orrialdeko 167 fitxategiz osaturik zeuden eta hauetariko askok oso informazio garrantzitsu eta delikatua zeukaten.

Watergate