René Descartes (Martxoaren 31 1596 - Otsailaren 11, 1650) filosofo eta matematikaria izan zen. Familia noble baten inguruan jaio zen, jesuiten ikastetxe batean ikasi eta bertan Aristotelesen eskolastika ikasi zuen. Zuzenbidea ikasi zuen ere. Bere garaian zegoen ezjakintasunaren ondorioz, Europa guztian zehar bidaiatu zuen.
Alemanian, jainkoaren ikuspen bat izan zuen, jakiintza guztiari oinarria emango zioen filosofia erreforma zezan eskatuz. Bi arlo hauetan egindako berritze-lanengatik da ezaguna. Koordenatu sistema kartesiarraren asmatzailea izan zen eta gaur egungo geometriaren oinarriak finkatu zituen. Aurrerakuntza hauek egungo kalkuluaren garapena bultzatu zuten.
Haurtzaroa
René Descartes 1596ko martxoaren 31n jaio zen Tourinen. Nahiz eta Renék pentsa bere ama bera jaiotzean hil zela, hortik urte betera hil zen bere anaia erditze bitarte. Bere amaren heriotzaren ostean, bera eta bere 2 neba-arrebak bere amonarekin bizitzera joan ziren eta berak hezi zituen. Bere aita, Bretainiako Parlamentuko aholkularia, bi urtez alde egiten zuen denboraldi luzeak igarotzeko eta bere seme-alabak atzean utzi zituen Ingalaterrako dontzeila batekin eztei berriak uzkurtzearen ondorioz.
Heziketa
Lehen bost urtetan Fléchek eman zion hezkuntzarekin, kultura klasikoren hastapen sendo bat lortu zuen. Gainerako irakaskuntza, gehien bat Aristotelesen testu filosofikoetan oinarriturik zeuden. Komeni da nabarmentzea, urte haietan, Aristóteles ikerketarako erreferentzitzat hartzen zela, bai fisikan eta baita biologian ere.
Unibertsitatea
18 urte zituenean, René Descartes Poitierseko Unibertsitatean sartu zen, medikuntza eta zuzenbidezko ikasketak egiteko. 1616rako Descartesek batxilergo maila eta lizentziatura lortuta zituen. Descartes beti izan zen ikasle bikain bat eta bere irakasleetako batzuen estimu handiari esker, René jarraitasunarekin bisitatzen zuen unibertsitateko laborategiak.
Etapa ikertzailea
1619an,Bredan, Isaac Beeckman ezagutu zuen, zein fisika teoria bat garatzen saiatzen ari zen, kontzeptu matematikoetan oinarrituta oso. Beeckmanekin izandako kontaktua neurri handi batean matematika eta fisikarengan izan zuen interesa estimulatu zion. 1620an, bere bidaietako batean, Ulm ezagutu zuen (alemaniako maisu famatu kalkulista). Parisen zegoela, Descartesek harremanak berresten ditu beste intelektual batzuekin 1622tik aurrera. Garai honetan bere lagunek bere ospea zabaltzen dute, eta bere etxea eztabaidatzeko eta bakoitzen ideia puntuak elkarri emateko erdigunea bihurtzen delarik. Europa guztian zehar bidaiatu zuen 1620 eta 1628 biatartean eta horrekin guztiarekin, 1629an Herbehereetara tokialdatzen da, bertan bizitza apal eta lasai bat eramateko asmoz, nahiz eta etengabe bizilekuz aldatzen egon bere lekua ezkuturik mantentzeko. 1649an Suediara joan zen bertako erreginak deituta eta bertan hil zen birikeriak jota.
Nahiz eta bere gaztetako idazpen batzuk mantendu, bere lehen obra 1628an sortutako “Reglas para la dirección del espíritu” izenekoa izan zen. Ondoren “La luz” edo “Tratado del mundo” eta “El homre” idatzi zituen, zeintzuk inprimategitik kendu zutena Galileori Inkisizioren zigorra ezarri ziotenean 1633an. 1637an metodoaren “Discurso” argitaratu zuen arrazoia ondo zuzendu eta zientzietan egia aurkitu ahal izateko. 1641ean “Meditaciones metafísicas” argitaratu zuen. 1647an filosofiaren Printzipioak agertzen dira. 1649an bere azkeneko ituna argitaratzen du “Las pasiones del alma”.
Filosofia modernoa René Descartes (1596-1650) frantziarrarekin hasi zen. Descartes, historian garai kritiko batean bizi zen. Erlijioaren inguruan mugitzen ziren gerrek, kristautasunaren gainean influentzia handi bat jaso zuten, hau da, kristautasuna erdibanatu zuten eta kolokan ipini ere bai Erdi Aroko oinarri intelektual-erlijiosoak.
Krisi horretan, Descartesek pentsamendua berregiteari ekin zion printzipio arrazionalak erabiliz: existitzen den guztia, Jainkoaren existentzian edo munduarenean oinarritu ordez, gogoeta egiten duen eta beraren existentziaren kontzientzia (res cogitans) duen gizabanakoarengan oinarrituta.
Gorputza eta arima
Descartesek arimaren (res cogitans) eta gorputzaren (res extensa) arteko bereizketa egin zuen; Arima substantzia pentsatzailea da eta ezagarri bakartzat pentsamendua duen substantzia finitua da. Arimaren ezaugarri nagusia pentsamendua da, eta bere moduak hauek dira: arrazoitzea, nahi izatea, pentsatzea, epaitzea, irudikatzea...
Beste substantzia bat topatu dezakegu, hau da, gorputza (res extensa). Hedapena da bere ardatza nagusia. Gorputza fisikoen moduak bi dira: itxura eta mugimendua. Arima eta gorputza substantzia desberdiank dira; horregatik, ez dute elkarren beharrik bizitzeko. Descartesek hauen arteko independentzia hori (arima eta gorputzarena) justifikatzen du.
Filosofia Modernoaren aita
Descartesen justifikazioa
Kontzientzia gorputza ez bezalakoa da, eta bera gabe bizi daiteke; baina, gizakia arima baino ez da. Hala ere, arimaren eta gorputzaren artean loturaren bat dagoela onartu behar du. Izan ere, espirituaren erabakiek gorputzean eragina dute, eta espirituaren erabakiak gorputzen bidez gauzatzen dira. Hauen arteko lotura azaldu ahal izateko, zailtasun ugari izan zituen, hala ere, teoria bitxi bat eman zuen.
Descartesek mantentzen duen beste jarrera bat, askatasuneko ebidentzia da. Baino errealitatea eztabaidatu baino, Descartes bera aske edo libre denaren hipotesiarekin hasiera ematen dio bere pentsamenduari, askatasun hori praktikan ipintzeko.
Hala ere, uste da Descartesek inoiz ez zuela aipatutako hipotesiaren zuzenketa frogatu. Zuhaitzetako ezagutzaren gorputza, zein bere erroakmetafisiko motakoak direla esan zuen, enborra fisikari dagokio eta adar nagusiak arte mekanikoa, medikuntza eta moralak dira. Metafisika funtsezkoa da, baina zuhaitzen fruituak erroetatik ez direla hartzen gehitzen du, baizik adarretatik.
Bi sustantzien teoria
Bere kabuz existitzen dena beste gauza baten beharrik izan gabe substantzia litzeke. Cogito-a (pentsamendua) abiapuntu bezala hartuz, Descartesek bera soilik sustantzia pentsatzailea dela esaten du. Arrazoiketa hau susmagarri xamarra da, cogito bezalako ideia hain nabari bat zalantza orokor batean ezarri bai daiteke eta zalantza mota hau, argi eta garbi gaindituta gelditu daiteke soilik eta gezurtatzen edo ezeztatzen bada.
Hala eta guztiz ere, bi sustantzien teoria horiek mundu dualista batera gonbidatzen gaituzte. Errealitate batetik bestera iritsi ahal izateko (pertzepzio sentsorialean), edo alderantziz (borondatezko mugimendua bezala). Gizakiaren garunean guruin bat dagoela aipatzen du, baina Descartesek inoiz ezin izan zuen egiaztatu adierazpen hau.
Bestetik, Descartesek bi motatako sustantziak daudela egiaztatzen du amaigabea eta finitua. Sustantzia amaigabea Jainkoa litzake, hau da, izaki perfektu bat. Tradizionalki, Descartes Jainkoari bere metafisikan sartzen diola kontsideratzen da. Zirkuluaren arazoa
Arazo hau Jainkoa nola bizi den jakitea datza, ateoen aurrean ez bada nahikoa testu sakratu bati deiadar egitea eta eszeptikoaren aurrean ebidentzia zalantzan jartzen du, ez litzateke nahikoa izango aldezpide nabari bat ematea.
Hau eztabaidatutako gai bat da esatarien artean, baino bi oinarrizko erantzun daude: edo inola ere ez dakigu edota dialektika froga bat da.
Bigarren interpretazioko lerroaren arabera, Descartes ez da saiatu Jainkoaren existentzia frogatzea, baizik eta ihardestea edo gezurtatzea.
Arima burmuinaren erdian kokatuta dagoen guruin txikian topa daiteke, guruin horrek nerbioak eta gorputzaren odola kontrolatzen ditu. Hortaz, gorputza zauriturik badago, ez dut zauria hautematen (sentitzen) adimenaren bidez, baizik eta mina ere sentitzen dut.
http://www.webdianoia.com/moderna/descartes/desc_metodo.htm
http://es.wikipedia.org/wiki/Rene_descartes
http://eu.wikipedia.org/wiki/René_Descartes
http://www1.euskadi.net/hizt_3000/
http://www.biografiasyvidas.com/biografia/d/descartes.htm
http://thales.cica.es/rd/Recursos/rd97/Biografias/14-1-b-Descartes.html