Jean Frédéric Joliot-Curie Parisen jaio zen 1900eko martxoaren 19an eta leku berean hil zen 1958ko abuztuaren 14an. Fisikari, kimikari eta frantseseko unibertsitateko irakasle izan zen. Kimikako Nobel saria lortu zuen 1935ean.
Pariseko Villako Fisika eta Kimikako eskola gorenean ikasi zuen, non fisikan lizentziatu zen. 1925ean Marie Curieren asistente izendatua izan zen Pariseko Curie institutuan.
1926an ezkondu zen Irène Joliot-Curierekin, Marie eta Pierre Curieren alabarekin.
1945ean energia atomikoaren goi karguko komisario izendatua izan zen eta bertatik zuzendu zuen lehen pila atomiko frantsesaren eraikuntza, 1948an amaitu zutena.
Zientzien Akademia Frantseseko kide izan zen eta 1937an irakasle izendatu zuten Collège de Francen, 1956ra arte bertan egon zelarik, bere emaztearen heriotzerarte. Izan ere, ondoren bere emaztearen fisikako katedran hasi zen Pariseko La Sorbonan.
Alaba bat eta seme bat izan zituen bere emazte Irene Joliot-Curierekin, Helena eta Pierre. 1958ko martxoaren 14an hil zen Parisen gaixotasun baten ondorioz.
Bere emaztearekin bat fisika nuklearraren inguruan ikertzen hasi zen. Atomoaren estrukturaren bila, nukleoaren estrukturaren bila zehazki. Ikerketa hau beharrezkoa izan zen ondorengo bere neutroiaren aurkikuntzarako 1934an, baita radioaktibitate artifizialarentzat ere.
1935ean, biak izan ziren sarituak Kimikako Nobel Sariarekin beraien lanengatik. Collège de Francen egon zen bitartean, segiden erreakzioetan lanean aritu zen baita ere. Frantzian, nazien inbasioaren garaian, Frantziako Alderki Komunistako kide zela, parte hartu zuen Frantziako erresistentziaren alde. Bigarren Mundu Gerra amaitzean, Frantziako Zientzia Ikerketarako Guneko zuzendari izendatu zuten. Horrela, Frantziako Gobernuko lehenengo komisario Energia Atomikorako lan egiten zuena bilakatu zen.
Bere ohorez cráter Joliot izendatu zen ilargiaren lurrazalean.