Chindasvinto

Chindasvinto (563 - 653) bisigodoen erregea izan zen (642 - 653). Chindasvinto tulgaren ondorengoa zen, eta honi konjuro baten bitartez kendu zioten boterea eta tronua. Geroxeago, 642ko apirilaren 30ean, nobleen artean aukeratua eta apaizen artean oliatua izan zen. Bere erregealdian zehar, estatua sanua izan zen, ustelkeriak ezabatu ziren, borrokak itzali ziren eta lege berriak bultzatu ziren. Bera hil ondoren bere ondorengoa izan zen Recesvintoren aita zen. Bere izena Khindasvinto bezala idatzita ere ikus daiteke.

Biografia

Nahiz eta 79 urteko pertsona zahar bat zen, bere energia ikaragarriak eta zuen karakterrak, bere autoritatea klerora eta nobleziaren azpian jarri zituen. Borroken aurrean bere posizioa segurtatzeko, bere lehenengo neurrietako bat noblegoak ziren familietako 200 pertsona eta 500 familia pobreetatik hiltzea izan zen, horrez gain, erbeste eta onuren konfiskaketa agindu zuen. Alde egin zutenak, Narbonense probintziara joan ziren, bertan errege frankoen laguntza jasotzen zuten, bestela baskoien lurraldeetara.

646an egindako Toledoko VII. konzilioan bere akzioak onartu eta indartu zituen, erregearengana edo berari laguntzen zioten elizako kideengana hurbiltzen zenak edota zerbait egiten zionak jasoko zuen zigorrak gogortu zituen. Konzilio honetara ez ziren apaiz asko hurbildu, monarkak elizarekin zuen eskuhartze txikiarengatik: erregeak klerigoari elizako gaizkileen gainean zuen ahalmena kendu zien, beraiek zituzten pribilegio batzuk kendu zituen eta erregeak pertsonalki aukeratzen zituen apaizak.

Oposizio guztia indargabetuta, erreinuari lasaitasun eta orden egoera eman zion, ondoren monarkia hereditarioa ezartzeko, tronuan bere seme Recesvinto ezarriz. Hau apaizen eskaria izan zen, Chindasvintoren adin zaharragatik eta toledoko IV konzilioan esandakoaren aurka, 648ko urtarrilaren 20an egindako bilera batean. Data horretatik aurrera, biek batera gobernatu zuten erreinua Chindasvinto hil arte, 653ko irailaren 30an.

Nahiz eta bere ekintza politikoetan bikaina zen, Chindasvinto, elizetan, laguntzaile on bezala gogoratzen zaio, pribilegio eta lur asko eman baitzikien. Ogasun publikoa xahutu zuen, zati bat gaizkileei kendutako gauzekin, zati bat berak ezarritako sistema justu eta efektibo batengatik. Militar arloan, baskoien eta lusitanoen rebelioei eusteko kanpaina bat sortu zuen.

Legegile bezala lege ugari jarri zituen, erreinuaren arlo politikoari begira eta baita bizi ekonomiko eta sozialari begira ere. Juduen aurkako legerik ezta ezagutzen. Zaragozako Braulio klerigoaren laguntzarekin, godo eta hispanoromanoenentzako kodigo legislatu bat sortzen hasi zen, hau bere ondorengoa zenak, Recesvintok amaituko zuen sortzez. Obra honen izena, Liber ludiciorum o Código de Recesvinto izango da.

Bere gobernatzeko azken urteetan, nobleziaren (hauei lurrak kendu zizkien) eta kleroaren (hauei berriz pribilegioak kendu zizkien) aldetik atsekabeak sortu zituen eta lurraldea situazio zail batera eraman zuen, rebelio ezberdinak sortuz. Rebelio hauen ondorio zehatzak ez dakizkigu.

Dirudienez bere bizitzako azken urteak, Chindasvintok, pietateko aktoak eta ongintzak egitan pasa zituen. San Roman de la Hornijako monasterioa sortu zuen San Roman de la Hornijan (valladolid), bere hilegunean, 90 urterekin, bere gorpuaren aztarnak bere emazte izan zen Ricibergiarenaren aztarnen ondoan utz zitzaten. Bere hilartitzak, Eugenio de Toledok idatzia, «bidegabe eta ezmoral» bezala definitzen zuen Chindasvinto.