Mao Anying

BIOGRAFIA

Mao Anyin (Changsha, Hunan, 1922ko urriaren 24an jaio eta Ipar Korean 1950eko azaroaren 25ean hil zen) Mao Zedong txinatar liderraren seme zaharrena zen. Moskun hezi zen eta abioi erasoaldi batean hil zen, Koreako gerran boluntario zegoela.

Changsha hirian jaio zen,Hunan txinako probintzian alegia, 1922. urteko amaieran. 1930ean, bere aita sekretuan zegoen bitartean, bere ama Yang Kaihui atxilotua izan zen Kuomintang alderdi politikoaz, bere semearen aurrean torturatu eta hil zuten. Maok 8 urte zituen. Bere anai gazteenarekin Shangaiera ihes egitea lortu zuen, bertan alderdi komunistako ezkutuko agente batzuek babestu zituzten bi anaiak. 1936an Parisera eraman zuten eta bertatik Moskura, hemen Stalinen erregimenaren babesea ikasi zuen, lider komunisten tradizioa jarraituz. Aurrerago,Armada Gorrira elkartu zen Bigarren Mundu Gerran parte hartuz Ekialdeko Frontean. Denboraldi honetan alias bat erabili zuen: Xie Liaosha. 1946an Txinara itzuli zen eta 1949ko urrian ezkondu egin zen.

1950ean Koreako Gerran, parte hartuko zuen txinako armadan boluntario bezala alistatu zen, Peng Dehuairen agindupean, Yalu erreka urriaren 25ean armadako gorputz nagusiarekin zeharkatuz. Hilabete bat beranduago, azaroaren 25ean,Peng kuarteleko errusiar itzultzaile bezala hari zela hil zen abioi erasoaldi batean. 28 urte zituen. Bere heriotzari buruzko berriak atzeratuak izan ziren Maoren erreakzioaz beldur zirelako. Azkenean Zhou Enlaiek esan zion Mao Zedongi bere semea hil zela eta zera esan zuen: "Gerran sakrifizioak daude. Sakrifiziorik gabe ezin da irabazi".