Arjelian Bigarren Mundu Gerrak eta frantziar nazien okupazioak ez zuen eraginik izan Saint Laurent familian. Oraindik umetxo bat zenean asko gustatzen zitzaion Molièren pertsonaiak antzeztea eta Vogue aldizkaria irakurtzea. Oso erakargarriak egiten zitzaizkion antzerkirako erabiltzen diren diseinuak. Bere izaera desberdinaren ondorioz eskola-jazarpena pairatu zuen eta horri aurre egiteko bere buruari egunen batean famatua izango zela hitzematen zion.1950ean Yves gazteak hiru diseinu bidali zituen Pariseko lehiaketa batera,gainera, hirugarren postua lortu zuen eta saria jasotzera bere amak lagundu zion. Michel de Brunhoff , Vogueko erredaktore nagusia, liluratuta geratu zen honen diseinuekin eta Chambre Syndicale de la Couture eskolan ikastea gomendatu zion. Saint Laurentek kaso egin zion eta Oranen graduatu ostean Parisera joan zen ikastera. Hala ere, hilabete gutxi pasa ondoren eskola utzi zuen, etsituta.
1951an berriro parte hartu zuen lehiaketa hartan ,oraingoan garaile bilakatuz eta Karl Lagerfeld gazte bat atzean utziz. De Brunhoffi diseinu gehiago bidali zizkion eta berriro ere asko gustatu zitzaizkion. Saint Laurenten lanak antzekotasun handia zuten Christian Diorenekin, horregatik, Vogueko arduradunak oranekoaren lanak bidali zizkion Diorri eta honek segituan ikusi zuenez gazte honen talentua, bere tailerrean gehietzea erabaki zuen.
Christian Diorrekin hasiera
18 urte zituelarik, Saint Laurent Dior disenatzailearekin lan egiten hasi zen. Hasiera batean ez zuen garrantzizko ezer ere egiten, hots, ikasgela edo osagarri batzuk diseinatu. Baina, Christian Diorrek bere markako diseinadore nagusia izendatu zuen Arjeliakoa. Orduan, Saint Laurent eta bere ama harrituta geratu ziren frantziar maisuak hartutako erabakiarekin, oraindik oso gaztea baitzen jubilatzeko.
1957an ,21 urte zituelarik, Saint Laurent Frantziako goi josturako jostun gazteena bilakatu zen. 1958ko udaberriko bildumak izugarrizko arrakasta lortu zuen, Diorren New Looka nabarmentzen baitzuen. Arrakasta honek Dior firma salbatu zuen aurreikusia zegoen porrotetik. Hala ere, gazteak gero egin zituen kreazioak kritika bortitzak izan zituen. Horretaz gain, 1960an Dior utzi beharra izan zuen frantziar soldadutza egiteko asmoz, aldi berean Aljeriaren indepentzia gerrarekin eginez. Saint Laurentek ordurarte milizia sahiestu zuen Diorreko jabeari esker, Marcel Boussac. Baina, honek Aljeriakoa albotik kendu nahi izan zuenean ,ekintza ezberdinak egin zituen Saint Laurent soldadutzara bidaltzeko.
Oranekoak 20 egun soilik iraun zituen armadan, kide b atzuk eginiko irainen ondorioz, stress krisi bat izan zuen eta militar ospitalean sartu zuten. Orduan, Diorrek bere ordezko bat hartu zuela jakin zuen eta honek bere emozio-egoera asko okertu zuen. Ondorioz, Val-de-Grâce psikiatrikoan sartu zuten, bere terapia erasotzaileengatik oso ezaguna. Saint Laurentek elektroshockak pairatu zituen eta hainbat lasaigarri eta droga ezberdin eman zizkioten. Hau, bere bizitzako aldirik ilunena izan zen ,horrela, geroko hainbat emozio arazo eta adikzio azalduz.
1960 bukaeran Saint Laurentek psikiatrikoa utzi eta Parisera itzuli zen. Han, Dior etxeko bere ordezkoa Marc Bohan zela ohartu zen. Bohanek ladylike estiloa lantzen zuen , jendeak bilatzen zuen estilo femeninogoa. Saint Laurentek ,bere lagun Pierre Bergéren laguntzaz ,auzia jarri zion enpresari kalte moralak zirela medio. Jasotako diruarekin eta J. Mack Robinson enpresariaren euskarri finantzariari esker bere jostura etxe propioa sortu zuen.
YSL fundazioa
Bere lehenengo kolekzioak ,Ligne Trapéze ,izugarrizko arrakasta izan zuen. Enpresaren itxura eta logotipoa Cassandre irudi diseinatzaile frantsesak sortu zuen 1961an, gaur egun, oraindik berdina erabiltzen dute.
Pierre Bergér oso pertsona garrantzitsua izan zen Saint Laurenten enpresa sendoa eta egonkorra bihurtzeko garaian. Nahiz eta bere amodiozko erlazioa 1976an hautsi, etxe berean bizitzen eta batera lanean jarraitu zuten. Gainera, Bergék ,oraingoan ere, asko lagundu zion Saint Laurenti kolekzio berriak sortzeko garaian eta ,horretaz gain, bere emozio krisialdiei aurre egiteko garaian.
Bere 60.en hamarkadako berrikuntza handienak emakumeen smokinga eta YSLen prêt-à-porter kolekzioa izan ziren. Are gehiago, Saint Laurent goi josturako lehen disenatzailea izan zen beste kategori bateko moda egiten. Ez hori bakarrik, disenainatzaile ospetsuak arraza beltzeko modeloak sartu zituen bere desfileetan.
Bere diseinuak kritiko guztien arreta erakartzen zuten eta 1966ko desfileak , Mondrianen inspiratua, oihartzun handia izan zuen. Hala ere, bere beste hainbat kolekziok kritika negatibo ugari jaso zituen. 1971an Saint Laurentek 40.en hamarkadan inspiratutako kolekzio bat atera zuen ,baina ,bilduma hau oso sakailatua izan zen ,izan ere ,okupazio naziak eta gerraostea goresten zuela zioten.
Hainbat filme eta lanetako dekoratuak eta jantziak diseinatu zituen, esate baterako , Cyrano de Bergerac eta La Pantera Rosa. Horrez gain, Catherine Deneuve bere ikono eta musa pertsonala bilakatu zuen. Dena den, goi jostura eta prêt-à-porter kolekzioko ekoizpen eskaera altua zen ,ondorioz , stress handia jazo zuen eta horri aurre egiteko alkohola eta drogetara jo zuen. 1987ko New Yorkeko desfilean izugarrizko porrota izan zuen Saint Laurentek. Beste era batera esanda, egun batzuk pasa ziren hiriko burtsak crack egin zuenetik eta diseinatzaileak 100.000 dolarreko bitxiak zeramaten jakak erakutsi zituen desfilean. Horrezkero, prêt-à-porter kolekzioa laguntzaileen esku utziz joan zen eta ondorio gisa, geroz eta arrakasta gutxiago izaten joan zen bere jarraitzaileen artean.Yves Saint Laurent markak beste istilu bat eragin zuen bere azken aldian. Gizonen perfume bat sustatzeko, gizon biluztu baten argazkia jarri zuten ,baina , gizonari bere sexu-organo guztia ikusten zitzaion. Antza denez, Saint Laurent izan zen lehena eta bakarra horrelako publizitatea erakusten mundu guztian zehar.
Diseinatzailea ,egia esan, pertsona mundukoia zen eta maiz joaten omen zen diskoteka ezberdinetara , Studio 54-ra ,adibidez. Horrez gain, kokaina kontsumitzailea ere bazen eta drogak utzi bezain laster, Coca Cola-ri hartu zion menpekotasuna. Bere bizitza pertsonalari buruz asko hitz egiten zen, bere kide batek , Pierre Bergék, asko lagundu zuen Saint Laurent bai arlo pertsonalean ,eta baita enpresa aurrera ateratzen ere.
Saint Laurent eta Bergék arte bilduma izugarri bat bildu zuten beraien Parisko Babylon kaleko luxuzko etxean, gehienbat Opium perfumeak izan zuen arrakasta ekonomikoari esker, munduko salduena izan zen. Obra horien artean Rockefellerrena zen Goya bat zegoen ,El niño don Luis María de Cistué, eta Constantin Brancusiren eskultura bat. Gainera, margolari gehiagoren lanak eskuratu zituzten ,besteak beste; Frans Hals, Cornelis de Vos, Ingres, Géricault, Picasso, Fernand Léger, Giorgio de Chirico, Édouard Vuillard, Edvard Munch, Matisse, Mondrian, Manet, Paul Klee, Paul Gauguin, Degas, Toulouse-Lautrec, Alberto Giacometti edo Cézannenak. Denbora bat pasa ondoren, ezin zituzte margolan gehiago erosi aitortu zuten, merkatua oso garestia baitzegoen.
Artearekiko izugarrizko zaletasuna zue
n ,ondorioz, Piet Mondrian, Picasso edo Braqueren motiboz dekoratu zituen bere soineko batzuk. A Coruñako esposizio batek asko inspiratu zuen, horrela, bere diseinuak bukatzean horiek egiteko inspiratu zioten margolanen ondoan jarri zituen.2002ko urtarrilean Yves Saint Laurentek diseinua eta pasarelak uzten zituela aldarrikatu zuen. Modarekiko huts eginda azaldu zen diseinatzailea, bere ustez moda homogenizatzen ari zen, denak berdina sortzen zuten eta bera moda artistikoaren alde zegoen.
Heriotza eta ondasunen enkantea
Yves Saint Laurent Parisen hil zen 2008ko ekainaren 1ean ,71 urte zituelarik, burmuineko minbizi baten ondorioz. Egun batzuk lehenago, Pierre Bergérekin izan zuen harremana formalizatu zuen hezkontza zibil baten ondorioz, gehienbat jarauspena argi uzteko. Beraien arteko adiski detasuna azken egunerarte mantendu zuten, nahiz eta 1992an batera bizitzeaz utzi.
Bere hiletara frantziar lehendakaria ,Nicolas Sarkozy, eta bere emaztea, Carla Bruni, agertu ziren, Brunik urte askotan diseinatzailearentzat modelo lanetan ibili baitzen. Horrez gain, Valentino, John Galliano, Jean Paul Gaultier, Claudia Schiffer, Catherine Deneuve edo Farah Diba ere joan ziren.Diseinadorearen heriotzaren ondorioz, bere arte kolekzioa sakabanatu egin zen, Bergé aitortu zuen Saint Laurent ez zegoenetik margolan horiek bere etxean ez zutela zentzurik. Hiru egun iraun zituen enkante bat egin zen, otsailaren 23tik 25era Parisko Grand Palaisen Christie's enpresaren ardurapean. 733 ataletatik 730 saldu ziren eta guztira 373 milioi euro bildu ziren. Lehen esandako Goyaren margolana ez zen salgai jarri, Pariseko Louvre museoari eman zitzaion eta Bergé ere Andy Warholen hainbat lanekin gelditu zen(Saint Laurenten retratua eta bere zakar maitatuarena). Xelebrekeria gisa, Picassoren Instrumentos de música sobre una mesa margolana ez zen saldu ,hau zen kolekzio guztiko garestiena. 2009ko maiatzean ,dirudienez, Nicolas Sarkozy eta Carla Bruni Babylon kaleko Saint Laurent eta Bergén etxea erostekotan ibili ziren, hala ere, ez dago informaziorik azkenean erosi zuten ala ez buruz.
Saint Laurent beti izango da oroitua bere kolekzioak museo batean erakutsi zituen lehen diseinatzailea bezela, konkretuki, New Yorkeko Metropolitan Museum-ean. Gainera, Pierre Bergérekin batera bere legatua gordetzen zuen fundazio bat sortu zuen.