Francoren diktadura

Autarkia hau Bigarren Mundu Gerrak eragin zuen, diktadura frankistak parte-hartze onuragarri bat izan baitzuen Alemania naziari Dibisio Urdina bidaltzearen ondorioz, Alemaniako armadari Sobietar Batasunaren aurka borrokatzen lagundu zion borondatezko militar taldea hain zuzen ere. Ardatzeko potentziekin batera izan zuen konplizitate eta lankidetza honek, inportantziarik gabeko inguru politiko ofizial batean izan zen arren, porrotaren ondoriozko bakartze internazionala ekarri zuen herrialde hauentzat, sortu berria zen ONU edo Nazio Batuen Erakundeko barneko aliatuengatik sustatua izan zena.

50. hamarkadan, Gerra Hotzaren garaian, Espainiaren kokapen geografikoa eta diktadura militarra Amerikako Estatu Batuentzako eta Europako aliatuentzako Sobietar Batasunaren aurkako estrategia bilakatu zen. Espainiak Estatu Batuekin izan zuen aliantzak erregimenaren bakartze internazionalaren amaiera ekarri zuen eta honekin, gutxinakako ekonomia nazionalaren hastapena, Espainiako ekonomiak, Mundu Gerran Espainiako Gerra Zibilaren antzeko hondamendiak jasan izan zituzten Europa Mendebaldeko beste lurralde batzuetakoak baino garapen maila baxuagoa baitzuen.

Francoren diktadura hainbat izenez ezagutua izan da, horien artean, Francoren diktadura, erregimen frankista, Francisco Francoren diktadura edota Francisco Franco Bahamonde edo gaztelaniaz "El Caudillo" buruzagiaren agintaritza Espainiako estatuaren historiaren denboraldian. Tarte honek Espainiako Gerra Zibilaren amaieratik, 1939. urtean, 1975. urtean bere heriotza eta ondorengotza arterako tartea iraun zuen. Iraun zuen denbora guztiak eta tarte honetan izan zuen presentzia aipagarriak, behin baino gehiagotan denbora tarte hori "Francorena zen" espresioa erabiltzera eramaten gaitu.

40. hamarkadan diktadura militarra finkatu egin zen aurkarien errepresio politiko eta ekonomikoaren ondorioz eta autarkian oinarrituriko politika ekonomiko bat mantendu zuen.

60 eta 70. hamarkadetan, garapen ekonomikoak hobekuntza nabarmena baina desorekatua izan zuen, herritar gehienek osatzen zuten ordura arte ia existitzen ez zen erdi mailako gizarte klasea sortuz. Norbanakoaren askatasuna eta askatasun politikoa ez zen era berean garatu. Langile eta ikasleak diktaduraren aurkako mobilizazioak egiten hasi ziren. Francok Juan Carlos I erregea Estatuko Buruzagi izendatu zuen bere ondorengo bezala. Franco hil zenean Mogimendu Nazionalaren Printzipioak obedituko zituela egin zuen men, horrela, diktadura frankista iraunarazteko. Baina Erreforma Politiko bat eman zuen aukeran erreferendum baten bidez. Biztanleriaren %94ak erreformaren alde bozkatu zuen eta hemen hasi zen Espainiako Trantsizioa demokrazia parlamentarioruntz.

Diktadura frankistaren ezaugarriak

Diktaduraren oinarriak, beste batzuen artean, espainiar nazionalismoa, katolizismoa eta antikomunismoa ziren. Hauek laguntza modura balio izan zuten diktadura militar autoritario bat zuen gobernua aurrera ateratzeko, "demokrazia organiko" izena hartu zuena demokrazia parlamentarioaren aurka.

Bigarren Mundu Gerran Ardatzeko potentzien porrotak hasi zirenean, Franco agintariak, 1945eko uztailaren 17an, Espainiarren Foruak atera zituen, horrela, Falange Tradizionalistaren inportantzia murriztu eta katolizismoari inportantzia gehiago eman zion. Ordutik aurrera, diktadurak bere faxismoaren aldeko izaera galtzen hasi zen, bere sinbologia erabiltzen jarraitzen zen arren. Diktadurak aliantza internazional berriak aurkitu behar izan zituen. 60. hamarkadan, politiko teknokrata generazio bat azaldu zen, Opus Dei edo Gurutze Santu eta Opus Deiko Prelatutzan heziak, eta bakartze internazionala eten zen. Diktadura militarreren bereizgarriak ondorengoak izan ziren:

    • Konstituzioaren gabezia. Liberalismoa errefusatzean sufragio unibertsala ukatu zen. Kargu politikoak izendapen bidez betetzen ziren, ez elekzio bidez.

    • Ez zegoen alderdirik. Alderdi politikoak debekatuta zeuden, diktadurak zihoenez gizartea banatzen baitzuten.

    • Agintearen kontzentrazioa. Francok dekretuz egin zitzakeen legeak. 1942. urterarte ez ziren Gorterik egon, baina hauek azaltzean Estatuburuaren erabakiak bakarrik babesten zituen. Inongo oinarri demokratikorik gabe.

    • Elkarketa eta biltze askatasunen debekua. 20 pertsona baino gehiagoz osaturiko talde bat gobernadore zibilaren baimenarekin bakarrik elkar zitekeen.

    • Informazioaren guztizko kontrola. Prentsak zentsura jasan zuen, 1966ko Prentsa legea atera zen arte. Kontrol honek diktaduraren aldeko propaganda ekarri zuen. Liburuen argitaratzearekin ez zen gauza bera gertatzen, zentsuratu behar izanez gero, salmentaren ostean gertatzen zen. Honela baieztatu zuen Leszek Kolakowski filosofoak:

"Espainiarrek ez daukate aurretiko zentsura, bertan zentsura liburuaren argitaratzearen ondoren gertatzen da (liburu bat argitaratu zen,ondoren konfiskatua izango zena, baina bien bitartean milaka ale saldu ziren; gustatuko litzaiguke Polonian horrelako mugaketak egotea). Espainiar liburu-dendetan Marx, Trotski, Freud, Marcuse, etb. obrak eros daitezke [...]"

    • Ordenaren mantenimenduaren esleipena Indar armatuengan, horrela, armadak poliziaren eginkizunak betez.

    • Sindikatu bertikalak. Teorian erregimena, ideologikoki, Falangearengandik zen sustatua, baina praktikoki egin zena zera izan zen, falangismoa beraien interesei egokitu zen. Klaseen arteko borrokak eta arazo sozialak eragozteko sindikatu batzuen sorkuntza falangista, patroi eta langilez osatuak zeudenak (honek esan nahi du bertikalak), goernuaren menpe geratu ziren. Sindikatuen ordezkari nazionalak ministro kargua izan zuen. Grebak debekatuta zeuden.

Espainiar gorteak

1942ko uztailaren 17ko gorteen lege osagarria edo Gorteen Legea erregimen frankistako lehen zatian atera zen, diktadurari parlamentarismo itxura emateko helburuarekin.

Ganbera bakarreko batzarraren prestakuntza ezarri zen, zeharkako hautaketa eta teoria iniziatibo legalarekin, honen menpe Francoren pertsonaia egon zen arren legea atera zen unetik, legeak inongo baldintzarik gabe iradokitzeko eskubidea emanez.Garai ezberdinak

Gerraostea (1939-1945)

Espainiak Gerra Zibilaren garain bere biztanleriaren zati handi bat galdu zuen, baita bere gaitasun produktiboa ere. Eskasiak gose egoerak bikoiztu zituen eta izugarrizko miseria iraunarazi zen. Gainera, egoera gero eta gehiago okertu zen, Gerra Zibila amaitu eta hilabete batzuk beranduago Bigarren Mundu Gerra hasi baitzen (1939-1945).

Espainia ez zen beligerante agertu mundu gerran, baina zeharka hartu zuen parte.

Lehenengo, Italia faxistari eta Alemania naziari eman zien laguntza, baina beti gerraren parte-hartze zuzena saihestuz. Hendaiako hizketaldiaren ondoren, ekintza adierazgarriena espainiarren mobilizazioa izan zen, borondatez nahiz beste egoera batzuengatik mogituak, Wehrmacht-eko 250. zatiketarentzat, Dibisio Urdina, Sobietar Batasunaren aurka borrokatu zuena. Bien bitartean Espainiak aliatuei neutraltasun jarrera erakutsi zien, aliatuek irabazten zuten heinean gehiago nabaritzen hasi zena. Hala eta guztiz ere, Espainiaren jarrera zalantzagarriaren ondorioz, aliatuen garaipenak, erregimenaren bakartze internazionala ekarri zuen. Mendebaldeko demokraziek ez zuten Espainiar Errepublika defendatu eta, Mundu Gerraren ostean, Marshall Planari jarraituz Mendebaldeko Europa sortu zen, Espainia eta Portugal kanpoan gelditu zirelarik.

1939.urtetik aurrera, gerra amaitu zenetik, diktaduraren aurkako erresistentzia armatu bat azaldu zen makien eskutik, batez ere, landa-eremuetan eta mendian jardun zuten gerrillari

taldeak. Beraien jardunaldi indartsuena 1940. hamarkadako bigarren zatian eman zen. 50. hamarkadaren hasieran Espainia erabateko gainbeheran aurkitzen zen. 1952an biztanleria Espainiatik ateratzen hasi zen eta Frantziara joateko. Urte honetatik 1965 urterarte, partidak geroz eta bakartuagoak iraun zuten bizirik.Garaiko politika ekonomikoak autarkiaren eredua jarraitu zuen, Italia eta Alemaniako gerren ekonomia nahiko ondo mantenduz. Autarkia, gai ekonomikoetarako Estatuaren zuzeneko esku-hartzean oinarritzen zen, baita burujabetza ekonomikoan ere, munduko beste herrialdeekin merkataritzarik egon ez zedin.

Estatuaren esku-hartzea ekonomiaren zati handi batean hedatu zen. Estatuak legeetatik kanpo atera zituen nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak, perzioak finkatu eta ekoiztutako produktuen jabetza eskubidea mugatuz. 1941ean Industriako Institutu Nazionala sortu zen (INI) eta kanpo-merkataritzaren kontrol zorrotza ezarri zen.

Eskasiak eta estatuaren esku-hartzeak merkatu beltzera, estraperlora eta okerbideratzea (inportatzeko eta exportatzeko lizentziak, Estatuari hornitu...) ekarri zuen. Espainian ehundaka kontzentrazio-esparru zeuden eta 1947. urtean, Espainiako azkena itxi zen, Miranda Ebroko esparrua. Neurri batean, biztanleriaren eskasia, herrialdearen mesederako zeuden hainbat instituziok arindu zuten, falangisten organizazioaren barneko laguntzaile sozialak "Auxilio Social" izenez ezagutuko organizazioa, hain zuzen ere. Diktaduraren zentralismoak "Espainia, bat, handia eta librea" goiburuarekin, lehenengo urteetan, inguruko nazionalismoen aurkako errepresio basatia izan zen, hauen manifestazio kultural eta linguistikoak debekatuz, besteak beste, maiatzaren 21eko Ordena 1938. urtean eta maiatzaren 16ko Ordena Ministeriala 1940. urtean.

1938. urtean Prentsaren Legea jaio zen, 1966 urterarte indarrean egon zena. Lege honek, aurretiko zentsura ezarri zuen eta zuzenean nahiz zeharka erregimenaren edo Nazioaren izena kaltetzen zuen, gobernuaren Estatu Berriko eginkizunak oztopatzen zituen edo jakinduria asko ez zuen biztanleriaren artean ideia kaltegarriak hedatzen dituen edozein idazki zentsuratzen zuen.

Autarkiaren amaiera (1954-1959)

Autarkiaren porrotak politika ekonomikoan aldaketa nabari bat ekarri zuen. Prezioak, merkataritza eta ondasunen zirkulazioa partzialki liberatu ziren. 1952. urtean elikagaien errazionamendua bukatu zen. Neurri hauek ekonomia hobetu zuten, baina 1954 urterarte ez zen 1935 urteko biztanleriaren errenta gainditzea lortu.

Ameriketako Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna Mundu Gerran aliatuak izan ziren, baina ondoren beren jarrera guztiz aldatu zen. Gerra Hotzaren funtsezko zati bat, Sobietar Batasunaren Ekialdeko Europaren zabalkuntza eta segurtatzea eta Estatu Batuen eta kontinenteko beste aliatu guztien eustea izan zen.

Halaber, Espainiako Gobernua ondorengo gomendioak betetzera bultzatu zuen: erregimen frankistako giza eskubideen bortxak ikertuko zituen komite nazional bat sortzea, ondoren, informazio hori Europako Batzordea bidaltzeko, ikertzaile guztiei errepresioko egiazko datuak eduki ditzaketen artxibo militar eta zibilak ikustea ahalbidetzea, Erorietako haranean, Franco lurperatuta dagoen tokian, erakustaldi iraunkor bat eraikitzea bere historia azalduz, hau da, nola preso errepublikarrengatik egina izan zen etb. eta diktadurako ikurrak kentzea, horien artean, estatuak eta kaleen izenak.

Biltzar Parlamentarioak, 1976eko aipatutako Gomendioan, 1939 eta 1975 urteetan, Espainiako erregimen frankistak eginiko giza-eskubideen bortxaketak kondenatu zituen.

Biltzar Iraunkorrean argudiatutako lanaren dokumentuaren ondorioa ondorengoa izan zen, aditu talde bat sortzea ahal zen informazio guztia bil eta azter zezaten, Francoren diktaduran zehar giza-eskubideen erasoak hedakorrak eta sistematikoak izan zirela baieztatzeko ebidentzia asko baitzeuden.

Espainian, garapen ekonomikoak, kontsumo-gizartea sortzen lagundu zuen. 1969. urtean kobertura zegoen eremuetako etxebizitzen bi herenek telebista zeukaten eta laurden batek autoa. Kontsumo-gizarteak informazioaren mugikortasuna eta informazioa lortzeko erraztasunean lagundu zuen. Honek mentalitate berri bat ekarri zuen, haien artean erlazionaturik zeuden hiru ondoriorekin:

    • Doktrina katolikoaren influentzia galdu zen gizartean.

    • Erlazio sexual eta sozialekiko ohitura berriak.

    • Beste herrialde batzuen moda eta ohituren influentzia.

Eliza barruan ere, erregimenarekin aliatzeagatiko akatsak onartzearen aldeko jendea azaldu zen.

Zigor internazionalak

2006ko martxoaren 17an Europako Asamblada Parlamentarioko Komisio Iraunkorreko Batzordeak, Europar Batzordeko Ministro batzordeari erregimen frankista kondenatzeko adierazpena egitea gomendatu zion eta 2006ko uztailaren 18a adierazpen horren egun ofiziala deklaratzea.

Botere eta interes estrategikoko borroka honetan, Estatu Batuak base militarrak ezarri zituen Espainian. Honen ordainetan, 1951. urtean Espainia laguntza ekonomikoa jasotzen hasi zen. Lankidetza hau, Marshall Planaren ondorioz, Mundu Gerraren ondoren demokrazia parlamentarioek jaso zutena baino askoz ere txarragoa izan zen, hauek, Erresuma Batua, Mendebaldeko Alemania, Italia, Frantzia eta Japonia izan ziren. Haatik, gerrak igaro eta urte batzuk beranduago, Espainiaren gabezia oso handia izaten jarraitzen zuen eta ekipo-ondasunen inportazioak, garapena bizkortzen lagundu zuten. Honek, garapena bizkortzeaz gain, diruaren inflazioa eta ezinegon soziala ere ekarri zituen.

1957an Opus Deieko teknokrata talde bat Gobernuan sartu zen eta politika ekonomikoari behin betiko aldaketa eman zion.

"Teknokrazia" eta "irekitasuna" (1959-1975)

Egonkortasun Planaren etorrera (1959-1961)

Opus Deieko teknokratak 1957an sartu ziren Gobernuan eta Egonkortze Plan gogor bat jarri zuten praktikan Munduko Bankuaren eta Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) arauekin bat, plan honen emaitza soziala, hurrengo urteetan bi milioi espainiarren emigrazioa izan zen.

Ekonomia liberalizatu egin zen, autarikiari amaiera emanez eta Estatuaren esku-hartzea murriztuz. Gastu publikoak murriztu ziren, ekonomia atzerrira ireki zen, monetaren balioa gutxitu eta inbertsio atzerritarrak erraztu ziren. Ondorio garrantzitsuena 1961. urtetik aurrera izan zen, ekonomiaren hazkundea lasterragotzea.

Garapen ekonomikoa (1961-1973)

1961 eta 1973 artean, munduan zuen egoera onuragarriak, Espainiako industria eta zerbitzuak azkar haztera eraman zuen. Inbertsio atzerritarrak murriztutako lan-gastuengatik erakarriak izan ziren. Garapenak eta emigrazio jendetsuak, langabeziarekin amaitu zuen. Emigrazio bat sortu zen nekazal eremuetatik espainiarretatik eta Europako beste herrialde batzuetatik.

Espainiak superabita edukitzea lortu zuen bere ordainketa balantzan. Izandako defizit historikoa turismotik lortutako diru-sarreren, inbertsio atzerritarren eta Europako beste lurraldeetako emigranteengatik konpentsatu zen.

Emigrazioak eta nekazaritza eta abeltzantzaren ustiapenaren errendimenduaren handiagotzeak presentzia industrial eta turistikorik gabeko nekazal eremuen pobretzea ekarri zuen, desertifikaziogatik.

1963an Gobernuak hainbat Garapen Plan onartu zituen. Hauen helburua, pizgarri fiskal eta estatu-laguntza bidez, garapen ekonomikoko ondorio txarrenak zuzentzea zen. Ekonomiak hazten jarraitu zuen, baina planifikazioa ez zen behar bezala atera eta eskualde arteko desoreka sortu zen.

60. hamarkadako Kontsumo-gizartea eta aldaketa sozialak

60. hamarkadan aldaketa sozial ugari eman ziren:

    • Nekazarien emigrazioa hirietara eta Europa mendebaldera. Milioi bat espainiar baino gehiago mogitu ziren Frantzia, Alemania, Suitza, Belgika eta beste hainbat europako herrialdeetara lan egitera.

    • Emigrazioak ondorio positiboak izan zituen, baita gizatiar arrotzea eta eskualdeen arteko aberastasun ezberdintasuna ere.

    • Populazioa handitu zen. Heriotza tasa txikitu zen eta jaiotza tasa handitu egin zen.

1963. urtetik aurrera, osasun zerbitzuak eta pentsio-sistemak handitu ziren. Lehenengo aldiz, gizarte-segurantza biztanleriaren gehiengoaren artean hedatu zen. Etxebizitzen defizita murriztu zen etxebizitza berriak eraikiz. Eraikuntza masibo pribatua bultzatu zen batez ere,

erregimenarengandik gertu zeuden enpresarien eskutik, eremu industrialetako biztanleriaren ugalketari erantzunez. Hiri handien inguruan eman zen etxebizitzen eraikuntza hau, baina hirigintzarako aurretiko planifikaziorik gabe, denborarekin, lo egiteko hiri masifikatuak bihurtuko zirenak, askotan komunitatearentzako zerbitzu oso urriekin.

2006ko maiatzaren 3an Europako Ministro biltzarrak erantzun zion Biltzar Parlamentarioari hiru punturekin Francoren erregimena kondenatzen zuela, beste erregimen totalitario guztiak bezalaxe, hauek burututako giza-eskubideen bortxaketagatik eta iraganean gertatutakoak, berriz gerta ez zitezen, gogora ekarriz. Gainera, Espainiako trantsizio garaia, erregimen demokratiko batengatik borrokatzen ari diren herrialdeen eredua dela esan zuen. Honez gain, egun ofizial bat ezartzearekin bat dator, eta erregimen totalitario guztiek tratamendu bera jasan beharko luketela, honelako erregimen guztiek behar baitute zigor bera.

Emakumea diktadura Frankistan

Francoren diktaduran zehar, emakumeak 1931ko konstituzioak ematen zizkion eskubideak galdu zituen, horien artean, berdintasuna gizonarekiko eta botoa emateko eskubidea.

Erregimenarekin emakumeak familiako ama eta emazte papera hartu zuen. Asko eta asko errepublikaren aldekoak izateagatik hil ziren, batzuk praktika politikoa burutzeagatik eta beste batzuk ezkerreko joera zuten gizonen emazte edo senide izateagatik, hauetako asko, ezagun nahiz ahaideengatik salatuak izateagatik zigortu zituzten. Errepublikaren aldeko emakumeek Eva berriak izenez ziren ezagutuak, hauek, Espainiaren aurkako semeak edukiko zituzten eta

horregatik, hilea mozten zieten eta errizino-olioa ematen zieten, ondoren kale guztiaren aurrean umiliatzeko.

Honez gain, ezkondurik zeuden emakumeak, ez zeukaten lan-merkatura irteteko eskubidea. 1938ko Lanaren Foruarekin, Estatuak etxeko lanak erregulatu zituen. Lan egin zezaketen emakume bakarrak ezkongabe eta alargunak ziren, gainera, ezkonduz gero, ezkontza baina hilabete bat lehenago beraien kaleratzea sinatu behar zuten, eta berriz ere lan egiteko, senarraren baimena behar zuten. Gainera, soldata baxuagoak zeuzkaten. Hau guztiagatik, familia aurrera ateratzea oso zaila zen, oinarrizko kontsumorako errazionamendu libretak izan arren, gosea edukitzen jarraitzen zuten, emandakoa ez baitzen nahikoa familia guztia elikatzeko. Ondorioz, emakume askok estraperlora jo zuten, beraiek egindako produktuak, elikagaien truke aldatuz. Estraperloa guztiz debekatuta zegoen, arrapatuz gero kartzelara joaten zinen edota multa jaso.

Familia jerarkia bat zen, non, emakumea senarraren menpe eta seme-alabak aitaren menpe zeuden. Emakumeak zati txarrena eramaten zuen, bere eginbeharra senarra asetzea baitzen, atsegintasuna emanez. Emakumearen Atalaren aldizkariak, Pilar Primo de Rivera buru zena, emakumeei nola jokatu behar zuten erakusten zien, beti gizonaren menpe, eskubiderik gabe, iritzirik gabe eta beti men eginez. Adulterioa Kode Penalarengatik zen zigortua.

1937an Emakumearen Gizarte Segurantza sortu zen, Mercedes Sanz Bachiller eta Javier Martinez Bedoya buru zirelarik, doako emakume langileak lortzeko, hau, derrigorrezkoa zen 17 eta 35 urte bitarteko emakumeentzat, beti ere ezkongabeak, ospitaletako langileak... 1941ean Emakumeen Babeserako Patronatua sortu zen, non, elizgizon asko zegoen emakumea elizara hurbildu eta bizioetatik urruntzeko. Erdi maila eta maila altuko emakumeak Ekintza Katolikoan egiten zuten lan, langileei lagunduz eta gerraren bat galdu zutenak bisitatuz.

Emakumearen lan-egoera 1959an hobetu zen Egonkortasun Planarekin, 1961ean emakumeen eskubide politikoen, profesionalen eta lan-eskubideen legeak, lanaren sarbidearen galerarekin eta soldata-diskriminazioarekin amaituko zuena. Senarraren baimena izaten jarraitu behar zuten arren. Eginbehar hau 1976. urterarte iraun zuen, Lan Harremanen legea atera zen arte. 1963an ere oso garrantzitsua izan zen Garapen Plana, langile gehiago behar baitziren eta emakumeetara jo baitzuten.

1973an, Emakumearen Urte Internazionalaren prestaketa modura, gobernuak alkate kargua eman zien zazpi emakumeei, diktadurako lehenengo alkate emakumeak eta bakarrak.

Ohiturak

Diktaduraren urteetan, Espainiak aldaketa asko bizi izan zituen. 1959ko Egonkortasun Planak autarkiaren amaiera ekarri zuen eta garapen industrialerako oinarriak ezarri zituen. Gainera, Europako hiri ezberdinetara eman zen langileen emigrazioa, honek, aldaketak ekarri zituen gauzak egiteko modu eta eran.

Aldaketak eman ziren arren, begirunez jokatzen jarraitzen zen. Bikoteek ezin zuten maitasunik

erakutsi toki publikoetan, gertatuz gero, isuna jarriko zitzaien eta berria egunkarietan argitaratuko zen. Etxebizitza lortzea ere, oso zaila zen, 60. hamarkadan aldatuko zena eraikinen merketzearekin eta gas butanoaren, kalefakzioaren eta ur beroaren etorrerarekin.

Telebistaren etorrerarekin etxeetan gela berri bat sortu zen, egongela. Honek, erabat aldatu zuen espainiarren bizimodua eta kontsumo-gizartea, denek erosteko ahalmena ez zuten

arren. Honengatik guztiagatik, bizilagunak telebistaren inguruan biltzen ziren teleklubean. Autoak erostea ere errazagoa bilakatu zen, 1957ko "Seiscientos" famatua ekarriko zuena.

Baina ez ziren autoak errepideetan ibiltzen ziren bakarrak, baita ziklomotorrak, motoak, scooterrak, motogurdiak eta Biskuterrak ere.

Ongi pasatzeko moduak ere aldatu egin ziren. Disko-jokagailu eramangarriak eta musika arinak gazteen artean oso arrakastatsuak izan ziren hainbat musika talderekin: "El Dúo Dinamico",

"Formula V", "Los Bravos"... dantza askeak ekarri zituztenak. Beste alde batetik, Benidormeko Jaialdiko musika zegoen, hemen, Julio Iglesiasek izan zuen arrakasta, Massiel La,la,la abesti irabazlea abestu zuen Eurovisio Abesti Txapelketaren ondoan, askoz ere ezberdinagoa zen estiloarekin. Zigarroak biltzearen ohitura zaharrari, Zelta tabakoa erretzearen moda batu zitzaion, ondoren, kontrabando bidez erosten zen tabako gorri amerikarrarengatik ordezkatu zena.Eliza ere aldatzen hasi zen, eta Vatikanoko II. Kontzilioan, 1962an Juan XXIII-ak inauguratua, herrietako hizkuntza meza emateko erabili ahal izatea onartu zuten eta 1963. urtean latinaren erabilera atzean utzi zuten. Garai honetan sortu ziren apaiz langileak eta kontzilio osteko mojak, komentutik irteten hasi zirenak kalean antolatutako ikasle, komunista eta sozialisten manifestazioetara joateko. Honek, hauetako batzuk kleroko parteide zirenentzako kartzeletan amaitzea ekarri zuen, besteak beste, Zamorako konkortatuzko espetxea. Hala eta guztiz ere, diktadurak ez zuen egoera arindu nahi eta horren adierazgarri modura, 1963. urtean eman zen Julián Grimauren exekuzioa daukagu.

Gai erlijiosoetan gehien errespetatzen zena Aste Santua zen, non, denboraldi honetan dantzalekuak eta billarrak isten ziren eta zineetan film biblikoak besterik ez ziren ikusten, horien artean, "La tunica Sagrada", "Ben-Hur" edo "Los Diez Mandamientos".

Modernitate hauen guztien artean, 60ko hamarkadan, kontzeptu berri bat azaldu zen: aisia. Honen planifikazioa asteburuetan argitaratzen ziren liburuxketan azaltzen zen, aisi gida izenarekin ezagutuak. Honekin, hondartzara oporretara joatea jarri zen modan, beti ere ahal zutenen artean. Hondartzetan moda berriak azaldu ziren, tradiziozko moraltasunarekin bat ez zetozenak. Espainiako kostei izen erakargarriak ezarri zitzaizkien turistei atentzioa deitzeko helburuarekin, esaterako, Kosta arrokatsua, Costa del Sol, Urre Costa, Costa Blanca, Costa del Azahar, Costa Verde edota Costa de la Luz. Turismoa hartu ahal izateko, hotelak eta apartamentuak sortzen hasi ziren.

Bainujantziei dagokionez, gaur egun erabiltzen denarengandik oso urrun zegoen gerraosteko

bainuko arropa. 1962an James Bond estreinatu zenean Ursula Andressek zeraman bikinia ikusi harte, Espainian ez zen bikinirik egon. Hasieran bikinia debekatuta zegoen eta beste aldera begiratzen zen, baina gutxinaka-gutxinaka geroz eta gehiago erabiltzen zuten. Estatuare

n barruko pistinetan, berriz, ez zen ala izan, 70. hamarkadan hasi ziren emakumeak bikinia erabiltzen, Zaragozako emakume batzuek antolatu zuten matxinada bati e

sker, prentsak "Bikinien Gerra" izenez bataiatu zuena.

Bestalde, espainiarrak zezenen korridekin jostatzen ziren, Festa Nazionala ospatuz, 60. hamarkadan futbola izeneko kirol batengatik atzean geratuko zena. Bai estadioan eta baita telebistaren aurrean ere, espainiarrek kirol honekin asko gozatzen zuten eta honela sortu zen mahai-futbola, Alejandro Finisterrek, berez, ume elbarriak birgaitzeko helburuarekin sortu zuena.

Komunikabideak

Estatua eta komunikabideak

Komunikabideek zentsura eta kontrola sufritu izan zuten diktadura frankistan zehar, 1977. urterarte ez zen askatasunik izan prentsan. 1937an prentsa eta propagandarako Estatuko Ordezkaritza sortu zen. 1938an, Gobernatu Ministerioak, Ramon Serrano Súñerrengatik zuzendua, Prentsako legea atera zuen, 1966. urterarte iraun zuen legea. Era honetara, hedabideek Estatuak esandakoa besterik ez zuten zabaltzan, publiko nahiz pribatua. 1939. urtean Kazetarien Erregistro Ofiziala sortu zen eta Francon lehenengo txartela zeukan. Urte horretan EFE notizi agentzia sortu zen, informazioaren banaketan Estatuko monopolioa zena . 1941. urtean lehen Kazetaritza Eskola Ofiziala sortu zen, non, ikasleak FET-eko eta JONS-eko militanteak izan behar ziren eta 1942. urtean Iritzi Publikoaren Auskultazioaren Zerbitzu Espainiarra sortu zen.

1942an Albistegi Dokumentala sortu zen. Dokumental bakoitzak hamar minutu irauten zituen eta Espainiako zine guztietan derrigorrezkoa zen hauek proiektatzea 1975. urterarte. Honen bitartez, erregimenaren baloreak transmititzen ziren eta buruzagiaren ikurra goraipatzen zen.

Testu edo iragarkiek argia ikus zezaten zentsuratik pasa behar izaten zuten. Debekatuta zegoen nazioaren, armadaren edo Gobernuaren izena minduko zuen edozein idatzi egitea. 1942an ezin zen futboleko biolentziari buruz hitz egin, ezta musika beltza ezta beste atzerriko edozein musika motaren inguruan ere. Gainera, hedabide guztietan buruzagiaren diskurtsoak argitaratu behar ziren. 1951n erregimenaren Informazioaren eta Turismoaren Ministerioaren inguruko politika informatzailea berrantolatu zen.

1966an irekitasunaren aldeko Prentsaren Legea ezarri zen, honekin, aurretiko zentsura eta konsigna-sistemaren amaiera etorri zen, nohizbeinka, argitaralpenen bahiketak ematen ziren arren.

Estatuak 49 irrati-igorgailu zituen, EFE eta Pyresa enpresak, Editorial Nazionala eta Espainiar Telebista.

Komunikabide pribatuak

Talde pribatu baimendu garrantzitsuenak Editorial Katolikoa, Ya egunkariarekin; Prentsa espainiarra, ABC; Godó Taldea, La Vanguardiarekin; eta Bilbao Editoria, El Correo español-El Pueblo Vasco egunkariarekin. Irratian, enpresa pribatuak izan ziren ugarienak, horien artean,

aipagarrienak "SER" eta "La Cadena de Ondas Populares" izan ziren. Nolabaiteko independentzia lortu zuten argitaralpenen artean, "La Codorniz" aurkitzen zen, 1941. urtean Miguel Mihurak sortutako umorezko aldizkaria. Mingote, Chumy Chúmez, Serafín, Tono, Jardiel Poncela, Ramón González de la Serna, Gila, Jose Luis Coll, Carlos Luis Álvarez, Cándido eta Máximo izan ziren, beste askoren artean, aldizkari honen kolaboratzaileak. 1944. urtean Álvaro de Laiglesiak zuzendu zuen eta 1978. urtean desagertu zen.

Honez gain, satira-aldizkari ugari egon ziren, "Hermano Lobo", "El Papus" y "Por Favor" eta erregimen frankista zuzenean gaitzesten zuten hainbat aldizkari, onartua zegoenaren mugankokatzen zirenak: "Cuadernos para el Diálogo", "Triunfo", "Indice", "SP" eta "Cambio 16".Egunkarien artean, madrilgo arratsaldeko egunkariak "Informaciones" eta "Madrid", izan ziren 60. hamarkadatik aurrera estilo editorial ofizialista oso gainetik erabiltzen zutenak.

Irratia eta telebista

1956an, irratiaren etorrerarekin, irratiak audientzian eguneroko egunkariaren salmenta gainditu zuen. Irrati programen artean, garain hartan, aipagarrienak ondorengoak izan ziren: "El consultorio de Elena Francis", "Ama Rosa", "La sangre es roja" eta "Lo que no muere". 1960ko hamarkadan, berriz, telebista izan zen garaile. Telebistako programa ikusienak "Bonanza", "Historias para no dormir", "Los documentales de Félix Rodriguez de la Fuente" eta "Los Cfiripitifláuticos" izan ziren. 1961eko Eurobisioko Abestiaren Jaialdian, Espainia lehen aldiz atera zen eta 1968an lehen aldiz irabazi zuen Massielekin. 1969an, Espainia herrialde anfitrioioa izan zen, eta bigarren aldiz, jaialdia irabazi zuen.