Eva Mendes

Eva Mendes (Miami, Florida, 1974ko martxoaren 5a) aktore eta modelo estatubatuarra da.

Biografia

Eva Mendes 1974ko martxoaren 5ean jaio zen Miamin (Florida). Bere gurasoak kubanoak dira, baina Miamira imigratu zuten. Ondoren Los Angelesera mugitu zen. Lau seniden artean gazteena da. Marketingeko ikasketak alde batera utzi zituen 1990eko hamarkadaren erdialdean. Artearen agente batek aurkitu zuenean, bere argazki bat topatu zuen bizilagun baten karpetan, eta bere edertasunarekin txundiuta geratu zen.

2011tik Ryan Gosling aktorearen bikotea da eta 2014ko ekainean seme bat itxaroten ari zirela jakinarazi zuten, 2014ko irailaren 12an Eva Mendes eta Ryan Gosling guraso bihurtu ziren eta Esmeralda izen ipini zioten neskatoari. 2016ko apirilaren 29an bikoteak biagarren alaba eduki zuten, Amada izenekoa.

Aktorea

Bere lehen pelikula Children of the Corn V: Fields of Terror izan zen 1998an eta Estatu Batuetaraino iritsi zen. Urte horretan bertan Urgencias izeneko serieko kapitulu batean agertu zen.

Papel txiki bat eduki zuen John Fortenberryen komedia batean, Movida en el Roxbury izeneko filmean. Gainera, 1998an, Molly Shanon aktorearen amabitxia bezala antzeztu zuen eta pelikula honek nazioarteko filmetan lekutxo bat egin zion.

Bere ibilbidea zineman, geroz eta handiagoa egiten hasi zen; paper inportantegoekin. Film hautean ikus dezakegu: My Brother the Pig (1999), Urban Legends: Final Cut (2000), Out of Time (2001), FaTraining Day (2001), 2st 2 Furious (2003), Hitch (2005), Denzel Washington eta Will Smithekin protagonizatu zituen pelikulak, eta bukatzeko Ghost Rider beste film bikain bat.

Hainbat videoclipetan ere parte hartu du, The Strokes, The End Has No End, eta Aerosmithen Hole in my soul eta Will Smithen Miamin ikus dezakegu.

Modeloa

Eva Mendes, Marino Parisotto argazkilariarentzat posatu zuen 2008ko Campari egutegirako. Maitagarrien ipuinetan inspiratuta, Eva ipunetako pertsonaiez mozorrotuta agertzen da.

Bilutsik posatu zuen PETA izeneko organizazioko iragarki baterako,animalia-larruen aurkako kanpaina bat zen.