Jacqueline Lee Bouvier Kennedy Onassis (1929ko ekainaren 28a ,Sputhampton, New York - 1994eko maiatzaren 19a , New York) John F. Kennedy lehendakariaren (1953-1963) emaztea zen eta denek Jacqueline Kennedy edo Jackie Kennedy bezala ezagutzen zuten. Amerikako Estatu Batuetako lehen dama izan zen 1961 eta 1963 bitartean, bere senarra erail zuten arte. 1968tik aurrera eta bera hil zen arte 1975ean Aristoteles Onassisekin ezkonduta egon zen eta orduan, Jacqueline Onassis ,Jackie Onassis edota Jackie O deitzen zioten.
Jacqueline Lee Bouvier edota "Jackie" New Yorkeko goi mailako familia batean jaio zen. John Vernou Bouvier III-aren (1891-1989) alaba zen, aita burtsako artekari frantsesa zen eta bestalde, bere amak Janet Norton Lee (1907-1989) zuen izena eta banku bateko lehendakariaren alaba zen. Aitaren partetik, Bouvier ahizpak Van Saless familiako ondorengoak ziren, esate baterako, XVII.en mendean Amsterdam-en finkatu ziren familia holandar-afrikarra zen. Jacquelinen ahizpa txikia, Caroline Lee Bouvier, 1933ko martxoaren 3an jaio zen eta gaur egun duen izena Lee Radziwill da. Jacquelinen gurasoak 1940an banandu ziren eta bere ama berriro ere hezkondu zen, oriangoan Hugh D. Auchincloss-ekin. Hau ere lehenago hezkonduta egon zen Gore Vidal nobelagilearen amarekin.
Hasieran John Husted Jr. burtsako artekariarekin ezkondu behar zen 1952an ,baina harremana bukatzea erabaki zuen ,gehienbat bere amaren presioarengatik. Amak John F. Kennedy-rekin ezkontzea nahi zuen, politikari horrek etorkizun
oso ona baitzeukan eta ,horrez gain, Partidu Demokratako izarretako bat zen. Azkenean, 1953ko irailaren 12an ezkondu ziren Newporten (Rhode Island). John eta Jackie ezagutzean Jackiek berri-biltzaile gisa lan egiten zuen New Yorkeko astekari ospetsu batetan eta elkarrenganako erakarpena berehala eman zen. Ondorioz, supituki hasi ziren harremanarekin eta bien arteko hezkontza ipar amerikako goi-klaseko gertakari dotoreenetako bat izan zen.Kennedy eta Jacqueline-k lau seme-alaba izan zituzten: Arabella (jaio baino lehenago hil zen 1956an), Caroline Bouvier Kennedy (1957-), John Fitzgerald Kennedy Jr. (1960-1999) eta Patrick Bouvier Kennedy (1963ko abuztuan ja io eta hil zen. Senar-emazteak hainbat zailtasun pasa zituzten John-en desleialtasunagatik eta ,horrez gain, senarraren osasun kaskarrarengatik ere.
Jackie oso ondo ulertzen zen bere aitaginarrebarekin, esate baterako, Kennedy-ren emaztea Lehen Dama bikain a iruditzen zitzaion. Horrez gain, Jacqueline eta bere senarraren anaia Robertek harreman aparta zuten. Hala ere, ez zuen Kennedy familiak zuen izaera lehiakor eta batzuetan urratzailea, Jackie emakume lasaia eta isila zen. Baina bere senarra hil eta berehala, Kennedy familiarekin zuen harremana moztu zuen.
Kennedy-k Richard Nixon garaitu zuen 1960ko hauteskunde orokorretan eta 1961ean Amerikako Estatu Batuetako lehendakari izendatu zuten. Ondorioz, Jackie Kennedy Estatu Batuetako historian Lehen Dama gazteena bilakatu zen.
Ez zuen gustuko "lehen dama" titulua, zaldi baten izena zirudiela esaten baitzuen. Kennedy familia Etxe Zurira iristean, Jackie-ren bizitzak herrian jakin-min berezia sortu zuen eta ,gainera, frantses diseinatzaileen jantziak jaztea gustatzen zitzaion eta hori diseinatzaile amerikar batzuentza
t desleialtasuntzat hartu zuten. Horrela, Lehen Dama izan zen bitartean, modaren ikono bilakatu zen mundu osoan zehar.1962ko otsailaren 14an ipar amerikako telebistari Etxe Zuriko bisitaldi gidatua eskaini zion. Jacquelinen lehen helburua Etxe Zuria berriro dekoratzea izan zen; bere ustez, lehenagoko apainketak eduki historiko oso gutxi zituen eta Lehen Damari asko gustatzen zitzaionez historia, etxeak bere herria irudikatu behar zuelakoan zegoen. Ondorioz, lan zaila egin zuen egiazko altzari zaharrak eta etxeko diseinuarekin bat egiten zuten arte-lanak aurkitzeko. Esate baterako, Thomas Jefferson edo Benjamin Franklinen pareko pertsonaien jatorrizko erretratuak lortu zituen.Oso ondo zekien bere seme-alabak herriaren begiradaren pean zeudela eta horregatik, kazetariengandik babestea eta haurtzaro ohiko bat ematea saiatu zen.Bere senarrarekin batera hainbat gizarte-ekintza planifikatu zituen eta ondorioz, bizitza kulturaleko protagonista bihurtu ziren. Kennedy eta bere andrea ez zien aurreko lehendakariak bezalako bikotea izan; artea, musika eta kultura estimatzen zuten eta hainbat artista eta musikari gonbidatzen zituzten berain festa eta afarietara. Besteak beste, ekintza bereziak ospatu zituzten Nobel Sariko irabazleen omenez; eta guztiz aldatu zituzten Etxe Zurian egiten ziren estatu afariak.
1963ko azaroaren 22an, Jackie bere senarraren alboan eserita zegoen honek hil zuen tiroa jaso zuenen Dallas-en (Texas). Jacqueline-k Warren Batzordean testigatu zuen nola ikusi zuen bere senarraren burua milaka zatitan zatitzen; hala ere, magnizidioa erregistratu zuen filmaren arabera, Kennedy-ren andrea zegoen posizioak ez zion utzi ikusten senarraren burua tirotik segundo bat pasa arte. Segundo batzuk ondoren, Jackie lehendakariaren autoko atzeko aldera igo zen beldurtuta eta ikaratuta.Jackie-k senarraren hilketaren ondoren edukitako neurritsasunak mundu guztiaren mirespena irabazi zuen. Bere senarraren hiletaren buru izan zen eta bere bi seme-alabak eskutik zeramatzala hilkutxaren atzetik joan zen Etxe Zuritik San Matthew-eko katedraleraino, hor burutu baitzen John F. Kennedy-ren hileta jendetsua. Jackie-k piztu zuen bere senarraren hilobiko sugarra Arlington-go hilerrian. The London Evening Standard egunkari londrestarrak horrela hitz egiten zuen Lehen Damari buruz: " Jacquelin Kennedy-k amerikar herriari beti nahi izan zuen zerbait eman dio: dotorezia.". Lehendakaria hil eta astebetera elkarrizketa bat eskaini zion Life aldizkariari, han Kennedy-ren urteak Camelot-en urteez bezala hitz egin zuen eta ondoren, urte betez ez zuen agerpen publikorik egin.
1968ko urriaren 20an Jackie eta Aristoteles Onassis armadore greziarra ezkondu ziren. Hilabete batzuk lehenago, Robert F. Kennedy ,hots, bere koinatua erail zuten eta Kennedy familiak jazarpen bat jasaten ari zela pentsatu zuen eta horregatik, Estatu Batuetaik alde egitea erabaki zuen bere seme-alaben segurtasuna bermatzeko. Onassis-ekin egindako ezkontzak zentzu handia zuen: Greziarrak Jackie-k estatusa mantentzeko behar zuen dirua eta boterea zuen eta horrez gain, nahi zuen babesa ere. Beste alde batetik, Lehen Dama izandakoak Onassis-ek behar zuen estatus soziala zuen. Aberatsak Maria Callas-ekin izandako maitasun-harremana bukatu zuen Jacqueline-kin ezkontzeko. Ezkontza Skorpios-eko irla pribatu batean ospatu zen.Ezkontzan ez zuen maitasunak gailendu ,gainera, Jackie-k Onassis-en seme-alabekin izandako harremanak oso okerrak izan ziren. Ezkondu eta denbora gutxira, gustu oso apetatsuak izaten hasi zen eta bere senarrak Jackie-ri nahi zuena erostea baino beste aukerarik ez zuen. Horrela, dirutza handiak xahutu zituen bere andregaiaren kapritxoetan eta hari langileen dedikazioa handituz. Hala ere, bikoteak oso denbora gutxi pasatzen zuen batera, Onassis-ek Caroline eta John Kennedy-rekin bidaiatzen zuen bitartean, Jackie-ri ez zitzaion ia inoiz ere ikusten bere alabaordearekin, Christina Onassis, eta azkenean Christinari uko egin zion. Gainera, Alejandro Onassis-ek (Onassis-en semeak) John Kennedy-ri hegazkintza munduan sartu zion ,horrela, bere anaiordeari lagunduz. Urte batzuk pasa ondoren, Jackie beti bidaiatzen eta erosten ari zenez, senar-emaztearen harremana oso gaizki zegoen eta Onassis-ek bere andregai garestia uzteko garaia zela pentsatu zuen, horrela, dibortzioa bideratzen hasi zen, gero Maria Callas berriro lortzeko. Oraindik banaketa tramitatzen ari zirenean, 1975ko martxoaren 15ean Onassis hil egin zen eta Jackie-ri jaraunspen izugarria utzi zion, horrela, Christina Onassis-ekin liskar larriak eraginez.
Bere azken urteak Maurice Tempelsman industrialari belgikarrarekin pasa zituen, Maurice diamante merkataria zen. 1994ean minbizia diagnostikatu zioten eta zoritxarrez, gaixotasuna jada nahiko garatuta zegoen. Urte bereko maiatzaren 19an New York-en hil zen bere Bostgarren Etorbideko etxebizitzan. Bere omenez, Central Park-eko ur erresarbari " Jacqueline Kennedy Reservoir" izena jarri zioten.
Bere hileta Estatu Batu osoan igorri zen telebista bidez eta bere lehen senarrarekin batera lurperatuta dago, Kennedy lehendakaria. Nahiz eta zeremonia pribatua izan, Bill Clinton bezalako pertsona famatua joan ziren.